No Sin Mi Radio

EITB

Abantari

Arraunean, ibilbide, jatorri eta lotura anitzak dituzten abantariak elkarrizketatu ditu Jon Ander De la Hozek, tostako arraunketaren historia berria osatuko duten istorioak uztartzeko. Audio edizioa, Leire Karrerak.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 6. Miguel Angel Lizarralde, “Altxerri” - 2. zatia

    9 ago 2026, 6:30 · 23 min

    Elkarrizketaren bigarren zaita. Ezinbestean jarraitzen du arrauna “Altxerri”k, ez ordea lehen bezain hurbiletik. Oriotarrak gaztetxotan ekin zion afizioari, bere aitak nahi baina azkarrago. Izan ere arraunlari familiako kide izanik ez zuen garaia baino lehen tostan eserita ikusi nahi.Entrenamendua eta irabazteko grina izatea dira bere iritzirako itsasoan emaitza onak lortzeko bide bakarra; neguko lanari errenta ateratzea. Irabaztea ez da aurrena iristea bakarrik, baizik eta norberak jarritako helburuak betetzea.

  • 5. Miguel Angel Lizarralde, “Altxerri” - 1. zatia

    8 ago 2026, 6:30 · 24 min

    Elkarrizketaren lehenen zaita. Ezinbestean jarraitzen du arrauna “Altxerri”k, ez ordea lehen bezain hurbiletik. Oriotarrak gaztetxotan ekin zion afizioari, bere aitak nahi baina azkarrago. Izan ere arraunlari familiako kide izanik ez zuen garaia baino lehen tostan eserita ikusi nahi.Entrenamendua eta irabazteko grina izatea dira bere iritzirako itsasoan emaitza onak lortzeko bide bakarra; neguko lanari errenta ateratzea. Irabaztea ez da aurrena iristea bakarrik, baizik eta norberak jarritako helburuak betetzea.

  • 4. Juan Mari Lujanbio

    2 ago 2026, 6:30 · 28 min

    Arraunlari saga oso baten katebegia da Juan Mari Lujanbio. Pasai Donibanen jaiota, ez da harritzekoa. Hirurogei urte ondo osatuta, oraindik ere arraunari helduta jarraitzen du, palmares ezin hobearekin eta bertako eta kanpoko klubetan patroi ibili ondoren. Transmisioarekin dauka kezka, kirolariak ikusten dituelako tostan eserita, arraunlariak baina gehiago. Senari leku gutxi uzten zaiola pentsatzen du, olatua sentitzeari, trebetasunari.

  • 3. Pedro Mari Abando

    1 ago 2026, 11:30 · 29 min

    Mende bat baina gehiago osatuta dago Kaiku Arraun Kirol Elkartea, horren ondorio da Sestaoko herriko traineruak duen zalego fidela. 70 eta 80ko hamarkadatan lortu zituen emaitzarik onenak eta Pedro Mari Abandok lotura zuzena du garai haiekin. Arraunlari aurrena, zuzendaritzako kide gero eta ezker ibarreko arraunaren jarraitzaile beti. Arraun taldeetan harrobia nolakoa, emaitzak halakoak izaten direla azpimarratu digu.

  • 1. Aitor Balda

    25 jul 2026, 11:30 · 28 min

    Arraun ibilbide ia osoa morez jantzita egin du Aitor Baldak San Pedroko arraun taldean. Zuntzezko materialek ekarri duten aldaketa, egurrezko traineruek zuten xarma, arraunak komunikabideetan eman duen aurrerapausoa eta arraunlarien kirol arloko egoera aipatu ditu. San Pedroren eta San Juanen arteko lehia historikoa, berriz, “normala” jotzen du, errekak zatitzen duen herri batean.

  • 17. Olatz Ortega: "Ikaragarria izan zen traineru estropadetan jokatu ahal izatea"

    28 ago 2025, 22:00 · 23 min

    Olatz Ortegak ibilbide oparoa osatu du Abantari gisa; Euskotren Ligaren hastapenetatik Kontxako Bandera irabaztera ailegatu arte.

  • 16. Nerea Orena: "Lehen egunean lo hartu nuen; ez zuten nigandik askorik esperoko"

    21 ago 2025, 22:00 · 23 min

  • 15. Josu Elu: "Kontxak galdu egin du lehen zuen xarma"

    21 ago 2025, 22:00 · 23 min

    Josu Elu Ondarroako abantaria izan da urte askoz, zuzendaritza batzordeko lanekin uztartuta.

  • 14. Oliban anai-arrebak: "Emakumea naizelako ezin izan dut Bizkaian aritu. Peiok ordea, bai"

    14 ago 2025, 22:00 · 25 min

    Jone Oliban eta Peio Oliban neba-arrebek bizi erdia baino gehiago osatu dute arraunean. Peiok gertuan eta Jonek, gehienbat, etxetik urrun.

  • 13. Beñat Eizagirre: "Gure aurrekoak jainkoak bezala ziren guretzat"

    14 ago 2025, 22:00 · 22 min

  • 12. Xabier Mielgo: "Kortak Kaikun egindako lana ukaezina da"

    7 ago 2025, 22:00 · 22 min

    Xabier Mielgo sestaoarra bere jaioterriko Kaiku elkartean ari da nerabezarotik. Behe mailatik hasita, onenen artean ari da Bizkaitarra ontzian.

  • 11. Ane Egues: “Taldea profesionalizatzeak hazten lagundu digu”

    7 ago 2025, 22:00 · 20 min

    Ane Eguesek, Tolosaldeko abantariak, Elduaingo mendi magaletik egin du itsasorako urratsa, eta Euskotren ligan ari da egun.

  • 9. Galder Ezponda: “Ederra izan zen debutaren egunean bandera irabaztea”

    31 jul 2025, 22:00 · 24 min

    Galder Ezponda Hondarribiko abantariak bi hamarkada baino gehiago daramatza herriko elkartean, eta goi mailan aritu da azken urteetan.

  • 10. Iñaki Goikoetxea ´Sagua´: “Hiruzpalau belaunaldi ezagutu ditut arraunean”

    31 jul 2025, 22:00 · 26 min

    Iñaki Goikoetxea klasiko da bat tostako arraunketan. Azken 35 urteak egin ditu Lekittarrako txopan, patroi lanetan.

  • 8. Beñat Urtxegi: “Lapurdin arrauna indartzen saiatu izan gara beti”

    24 jul 2025, 6:02 · 21 min

    Azken hamarkada eta erdian lehian aritu da Beñat Urtxegi Lapurdiko abantaria. Ipar Euskal Herriko traineruaren sorreran engaiatu zen orain urte batzuk.

  • 7. Maddi, Ane eta Saioa Makazaga: “Harreman estuagoa daukagu elkarrekin arraun egiten dugunetik”

    24 jul 2025, 6:02 · 20 min

    Zarauzko arraunari estuki lotutako familia bateko kide diren hiru ahizpak elkarrekin ari dira Enbatan. Aitona zena urte askoan presidente izan eta gero, haiek dira egungo katebegiak

  • 5. Arkaitz Diaz: “Garai batean ez zen erosoa Donostiarrarekin Kontxan aritzea”

    17 jul 2025, 22:00 · 25 min

    Arkaitz Diazekin, Kaiarribako patroiarekin, taldearen bilakaeraz hausnartu dugu, Kontxako Badian.

  • 6. Oihane Iraola: “Orio ezin da arraunik gabe ulertu”

    17 jul 2025, 22:00 · 24 min

    Oihane Iraola, Orioko abantaria, emakumeen traineruaren hastepenetatik ari da mirotzen tostartean, eta azken urteetako goraldiaren protagonistetako bat izan da.

  • 3. Nagore Osoro: "100 urte barru begiratuta ere, nire izena agertuko da".

    4 jul 2025, 22:00 · 23 min

    Emakumeetan, Kontxako Bandera irabazi duen lehen emakume euskal heritarra da Nagore Osoro. Maila gorenean aritzeaz eta Ondarroan, bere jaioterrian, traineruak edukitzearen garrantziaz jardun du Abantari saioan.

  • 2. Joseba Fernandez: "Harrobiko filosofia duten elkarteek sortzen dituzte arraunlariak"

    4 jul 2025, 22:00 · 25 min

    Joseba Fernandezek, San Juan taldeko entrenatzaile eta abantariak, ibilbide osoaren errepasoa egin du Abantari saioan.

  • 4. Iñigo Ibañez: "Zierbena bezalako herri txiki batean, zaila da arraunak, epe luzera, jarraipena izatea"

    4 jul 2025, 22:00 · 25 min

    Iñigo Ibañezi familiatik datorkio arraunarekiko lotura. Aitona, osabak eta lehengusuak aritu dira herriko taldean. Kirolaren eskuzabaltasunaz, jarraipenaz eta etorkizun hurbilaz hitz egin digu Abantari saioan.

  • 1. Joseba Fernandez: "Kontxakoa izan da bizi izan dudan unerik potenteena"

    4 jul 2025, 22:00 · 26 min

    Joseba Fernandezek, San Juan taldeko entrenatzaile eta abantariak, ibilbide osoaren errepasoa egin du Abantari saioan.