EITB
Ainguratuak
“Artxipelagoa” soinu-fikzio arrakastatsuaren spin-offa, hiru olatuak iritsi aurreko unean kokatua.“Ainguratuak” serieak gertaera horien aurreko uneak irudikatzen ditu hain zuzen ere. Adin eta jatorri ezberdineko hiru emakume protagonisten istorioari jarraituz, mundua goitik behera aldatuko duten hiru olatu handien iritsierak eragingo dituen drama sakonetan murgilduko gara.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
6 . Lehen olatua
4 may 2026, 5:00 · 22 min
Hiru emakumeek bat egin zutenetik zalantzak alde batera utzi dituzte. Jada garbi dute mehatxu izugarri bat datorrela kostaldetik. Ingurukoei laguntzeko modurik gabe, euren burua babesean jartzea da geratzen zaien aukera bakarra. Nola ihes egin ordea?
5. Topaketa
27 abr 2026, 5:00 · 23 min
Itsasoan bata bestearekin bat egiten duten olatuek bezala, hiru emakume protagonistek ezinbestean topo egingo dute. Amaia autoan Ertzainengandik ihesi doa. Karmen autobusean, dirua zor dien gaizkileen beldur. Sarak mendiko borda batean hartu du babes baina, dagoeneko, ez dago portu segururik.
4. Ihesa
20 abr 2026, 5:00 · 26 min
Jon bere etxean zerraldo geratu ostean, ihes egitea beste irtenbiderik ez du ikusten Sarak. Amaia ere arazo potoloan sartu da semea indarrez eramaten saiatu ostean. Karmenek irtenbide bakarra du: autobusa hartu eta ahalik urrunen ihes egitea.
3. Talkak
13 abr 2026, 5:00 · 23 min
Ataka larrian dabiltza hiru emakume protagonistak. Karmenek auto-lasterketen apustuetan dirua galdu du, eta nonbaitetik bildu beharra dauka zorra ordaintzeko. Amaiak, berriz, Aitor bere semeari bisita egingo dio, eta Sarak une deserosoa igaroko du laguntasuna baino zerbait gehiago nahi duen bere nagusiarekin.
2. Gaztiguak
6 abr 2026, 5:00 · 23 min
Nahiz eta zer datorren ziur jakin ez, Karmen, Amaia eta Sara euren hurbilekoei kontuz ibiltzeko mezua ematen saiatzen dira. Hala ere, inork ez ditu serio hartzen . Inozotzat edo histerikatzat jotzen dituzte eta, ondorioz, onena euren buruan soilik pentsatzea dela erabakitzen dute.
1. Aieruak
29 mar 2026, 22:00 · 22 min
Zerbait txarra etorriko dela iragartzen duten aieru ilunak antzemango dituzte adin ezberdineko hiru emakumek. Karmenek, Trintxerpen, kartak botatzen ditu eta kezkatuta geratzen da tarotak dioenarekin. Amaiak, Urdaibain, itsasotik ihes datozen hegaztien portaera arraroak begiztatzen ditu. Sarak, Gasteizen, ahots are aztoragarriagoak entzuten ditu.
