EITB
Barruan gaude
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
92. Aitor Etxebarria, elektronikatik klasikora eta buelta
2 ene 2026, 6:00 · 42 min
El_Txef_A bezala egin zen ezaguna elektronikaren zirkuitoan. New Yorken bezala, Mumbain, Rio de Janeiron edo Kieveko bunkerretan eskaintzen zituen bere kontzertuak. Euskal Herrian artean ez zen horren ezaguna. Une batean bere gaztetako helburuari segiz, zinemarako musika egiten hasi zen eta orain euskal konpositore garaikide ospetsuenetakoa da. Hamaika telesail eta pelikularentzako musika egin du. ”Gernika 85” proiektua ere gauzatu du, bere sorterriko bonbardaketaren inguruko sinfonia bat. “Ez dakit zer egingo nukeen musikarik izango ez balitz”, aitortzen du. Etxean estudio bat du, hiru piano eta martxan dituen ideia mordoa.
91. Itxaso Compañon, familiako bodegara itzulera
26 dic 2025, 6:00 · 41 min
Lantziegon eskola euskalduna sortu zuen bere amak. Aitak familiaren bodega zeraman. Itxaso Compañonek berriz zinemagintzaren aldeko apustua egin zuen. Eta horrek eraman zuen Bartzelonara. Muntaia ikasi zuen bertan. Zineman buru belarri sartzera zihoanean baina, gurasoak hil zitzaizkion eta Lantziegora itzultzeko erabaki irmoa hartu zuen. Familiako bodegarekin jarraitzeko erabakia. Eta aitonaren aholkuen laguntzarekin lortu zuen lehen ardoa egitea. “Ez dago horren txarra, zuk egina izateko!” esan zion honek. Ordutik ardogintzan dihardu. Arabako jatorrizko izendapenaren alde dabil borrokan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
90. Izaskun Urkijo, pelikularen barrunbeetatik
19 dic 2025, 6:00 · 44 min
Arkitektura ikasi zuen, baina, zineman arte zuzendari lanak egiten dabil aspaldidanik. Pantaila handian txunditzen gaituzten munduak eraikitzen ditu. Ezinezko basoak, beste mendeetara garamatzaten egur eta harrizko eraikuntzak eta gidoietan idatzitako beste hainbat zorakeria eder. Anaia zinemagilearekin sartu zen ofizio honetan, eta orain hamaika proiektutarako deitzen diote. Bere etxean hartu gaitu, infusio bero batekin.
89. Kontxita Beitia, katea ez da eten
12 dic 2025, 6:00 · 43 min
Haur zaharra dela dio Kontxita Beitiak. 85 urte beteta ditu elkarrizketa hau grabatu dugunean, baina bere begi urdinek bizi oso baten argia dute. 10 urte zituela Jose Antonio Agirre Lehendakariak esan zion euskara partekatu eta zabaltzeko, eta agian horregatik egin zen irakasle. Elbira Zipitriak irakatsi zion pedagogia, eta lagundu zion dagoeneko ahantzia zuen euskara berreskuratzen. Aitzindaria da Beitia, ikastolen sortzailea eta transmisioaren bultzatzailea. Garai ilunotan beldurra duela aitortzen badu ere, begietan argiak dirdir egiten jarraitzen dio.
88. Aner Ansorena, politikariei belarrira hitz egiten die
5 dic 2025, 6:00 · 41 min
Lekunberriko arotz baten semea da, baina bera ez dabil zurgintzan. Politikariei belarrira hitz egiten die. Eta haien irudiari ematen dio forma. 2025eko Napolitan Victory Awards sarietan urteko kontsultore berri onenaren saria eman diote eta Washington Compolek munduko 100 kontsultore onenen artean sartu du. Lekunberrin du bulegoa eta etxea. Ateak zabaldu dizkigu.
87. Garbiñe Biurrun, ezusteko epaile bat
28 nov 2025, 6:00 · 45 min
Gaztetan erabaki zuen abokatua izan nahi zuela. Batxilergo garaian dagoeneko esaten zioten txiroen abokatua eta kausa galduen defendatzailea zela. Euskadiko Ezkerran militatu zuen eta bizitzak epaile izatera eraman zuen. Epailea da baina aurrerakoia. Epailea da baina euskalduna. Olagarro bat garajean. ETAk mehatxatuta, bizkartzainarekin bizi izan zen urte askoan. Jubilazio adina pasa badu ere ez du toga zintzilikatzeko inolako asmorik. Eta bere Tolosako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
86. Marino Lejarreta, beti helmugara bidean
21 nov 2025, 6:00 · 41 min
Ondo oroitzen du baserrian telebista jarri zuten eguna. Jarri zutenean baina, ez zekien telebista haren bitartez ikusiko zutela milaka euskal herritarrek, errepidean, mendian gora txirrinduan helmugara bidean. Euskal txirrindularitzak eman duen ikono garrantzitsuenetakoa da Marino Lejarreta. Zalego handienetakoa piztu duena. Baina berak ez du kirolari garaia faltan botatzen. Berarentzat garaipen handiena zaleekin daukan harremana da. Oraindik ere mantentzen duena. Helmugara bidean jarraitzen baitu.
85. Scott Zuñiga, bizitza berri batean
14 nov 2025, 6:00 · 41 min
Utah-ko mormoien komunitate batean hazi zen Scott Zuñiga AEBtan. Bere familia mormoi egin zen lehenengoetakoa izan zen Mexikon, hamazazpigarren mendean, eta orain bere belaunaldia izan da eliza alde batera utzi duen belaunaldia. Duela hiru urte Euskal Herrira etorri zen bere sustrai euskaldunetatik tiraka, eta euskara menperatzea bihurtu du bere bizitza helburua. Musikaria da, eduki sortzailea sare sozialetan eta lehenengoz bere buruan sinesten hasi dela aitortu digu. Donostiako Amara zaharreko etxeko ateak zabaldu dizkigu, gitarra soinean duela.
84. Maria Zubizarreta, armiarma kobazuloan
6 dic 2024, 6:00 · 41 min
Bizitza bidaia bat da, baina, Maria Zubizarretaren kasuan are gehiago. Zaldibarren gurasoek zuten tabernatik atera zenean mundu osotik bidaiatzeari ekin zion. Hego amerikan ibili zen, Europa osoan zehar gero, Palestina ezagutu zuen, Israelgo Estatua ere bai, gero Egipto… eta horrela Holandara iritsi arte. Oihalak egiten ditu, eta berak esaten duenez, pertsonak babesteko ahalmena dute. Armiarma izateaz gain, Sorgina ere bada. Eta arte obrak egiten ditu ehuntzearen ehuntzez.Bere kobazuloko ateak zabaldu dizkigu "Barruan gaude"ren denboraldia amaitzeko.
83. Ainara Azpiazu, jendartea irakurtzetik marraztera
29 nov 2024, 6:00 · 48 min
Naturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
82. Itxaro Bordaren beste aldeak
22 nov 2024, 6:02 · 56 min
Oragarren jaio zen Itxaro Borda. Nafarroa Behereko herrixka batean. Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean eta postari izana da Maulen, Parisen eta azkenik Baionan. Idazlea da, euskaltzain osoa eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du. Erretreta hartua du dagoeneko eta denbora irakurtzeari, idazteari eta mugaren alde batetik bestera ibiltzeari ematen dio.Baionako etxeko ateak zabaldu dizkigu.
81. Sua Enparantza, karabana bete amets
15 nov 2024, 6:09 · 42 min
Gaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez.Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, "Irabazi arte" telesailean eta Gure Zirkuan akrobaziak egiten ditu oihal luze batetik zintzilik. Bere karabanako ateak zabaldu dizkigu.
80. Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nola
8 nov 2024, 6:10 · 42 min
Bakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
79. Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da
17 nov 2023, 6:04 · 1h 16m
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
78. Estitxu Fernandez, amatasuna politika da
10 nov 2023, 6:04 · 52 min
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
77. Maider Estensoro, bizitzari begietara begira
3 nov 2023, 6:04 · 43 min
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. "Barruan gaude"ren atal honetan bizitzari begiratuko diogu aurpegira. Irribarrea galdu gabe. Kafe baten bueltan, Estensororen etxeko egongelako mahaian.
76. Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du
27 oct 2023, 5:05 · 40 min
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste.2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari segiz. Elkarrizketa gustatzen zaio. Entzutea gustatzen zaio. Kuriositatea delako bizitza beraren oinarria, bere hitzetan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.
75. Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia
20 oct 2023, 5:00 · 40 min
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik aldatu zuen, eta ordutik hemen bizi da, bakean. Elgoibarko mendi magal batean dago Txillarre baserria. Rubiok zabaldu dizkigu bertako sukaldeko ateak.
74. Dibina Lanberri, angula arrantzan 83 urte arte
7 jul 2023, 5:00 · 41 min
Oria ibaian, itsasoan eta "putzuan" sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da. Orain eskabetxera, gero arrantzan edo angulatan eta azkenik arraindegia zabalduz Usurbilen. Bizitza oso bat du kontatzeko eta bere etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu.
73. Blanca Urgell, hizkuntzaren mapan zehar
30 jun 2023, 5:00 · 45 min
Hizkuntzak maite ditu, euskara maite du. Euskal Filologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Hitzen pistei segiz, euskararen galderaikurrei erreparatzen die. Akademiatik politikarako saltoa ere eman zuen, Patxi Lopezen gobernuko Kultura Sailburu izan zenean, eta urte zailak bizi izan zituen lehen lerro politikoan.Gasteizen jaioa izaki kalekumea bada ere, Otazu herrira mugitu zen duela urte batzuk. Gustura bizi da herrian. Harrera egin digu etxean bere bi txakurrek lagunduta.
72. Aitziber Garmendia, zinema batean bizi da
23 jun 2023, 5:00 · 49 min
Aktore moduan lanean hasi zenetik hona, mundua asko aldatu da. Oholtza gainera lehenengoz bertsotan egitera igo zen, eta gero txaloek sorginduta antzerkian murgildu zen buru belarri. Zineman, telesailetan eta telebistan jardun izan da, erreferente bihurtzeraino. Suizidioa gertutik ezagutu zuen gazte gazterik, eta buru osasunaren inguruan askotan hitz egin izan du. Garibai kalean, lehen Novedades zinema zegoen lekuan bizi da eta etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
71. Hasier Larretxea, urrundu gehiago hurbiltzeko
16 jun 2023, 5:00 · 48 min
Aizkolari, harrijasotzaile eta txingalari leinu batean jaio zen Arraiozen. Bere haurtzaroko soinuak basoaren soinuak dira; orbelak zapaltzerakoan ateratzen duena, aizkorak egurraren aurka ateratzen duena. Herria txiki egin zitzaion eta bere istorioa idazteko Madrilera egin zuen alde. Bere iraganarekin hautsi zuen, urrundu egin zen, gehiago hurbiltzeko gero. Malasañan bizi da, eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
70. Antton Telleria, hatu anasa
9 jun 2023, 4:55 · 59 min
Tolosan bizi da 70. etxea zabalduko digun pertsona. Bateria-jolea da, solaskide bikaina, irrati esataria eta telebistako aurkezlea. Baina, azken boladan, umoregile gisa nabarmendu da oholtza gainean. Euskaraz Stand up bira bat egin du, "Nekatutak" izenekoa eta Euskal Herriko txoko askotan ibili da umore zorrotza banatzen. Enekoach, bere alter egoak zabaldu dizkigu etxeko ateak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
69. June Fernandez, araua hautsi, bizi
16 dic 2022, 5:50 · 1h 3m
Erraria izan da June Fernández. Etxea soinean daramaten horietakoa. Nola Getxon, Mungian edo Managuan. El Paisen hasi zen lanean eta gerora Pikara Magazine sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu izan du, hala nola Argian, edo El Salton. Bere ofizioa militantzia feministak zipriztindu du beti. Larrabetzun bizi da eta etxeko ateak zabaldu dikigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
68. Igor Elortza, nitasunetik kantuan
9 dic 2022, 5:51 · 48 min
Bertsolari Txapelketa Nagusia zalegotik bizi du 14 urte zituenetik lehenengoz Igor Elortzak. Baina ez dio utzi bertsotan aritzeari. Orain nitasunetik jarri dizkio bertsoak ziurtasun urri eskaintzen dituen aro honi. Eta baita iraganari ere. Hazten ikusi zuen Durangoko langile auzo berean bizi da. Eta ezkaratzean itxaron gaitu etxeko ateak zabaltzeko.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
67. Felix Zubia, osasunaz hamarreko handian
2 dic 2022, 5:50 · 1h 4m
Donostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zerbitzu burua da. Pandemiari hortzetara begiratu dion medikuetako bat. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratian eta jakintza, kultura den heinean, partekatu egin behar dela aldarrikatzen du. Bertsolaria ere bada bokazioz eta puntuz puntu aletu dugu elkarrizketa, bere etxean, hamarreko handian.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
66. Nuria Lopez de Guereñu, altu hegan egin du
25 nov 2022, 5:52 · 45 min
Etxera sartu orduko ehizeko txakurrak egin digu ongietorria. Eta anfitrioia eibartarra dela salatu digu. Enpresa munduan nabarmendu da Nuria Lopez de Guereñu. 2005ean Ibarretxek Garraio eta Herri Lan Sailburu izateko deitu zuen eta gerora Confebask-eko Idazkari Nagusia izan zen, besteak beste. Txikitan hegazkin pilotoa izan nahi zuen, eta azkenean izan ez bada ere, oso altu egin du hegan. Kristalezko sabaia hausteraino. Zumaiako etxean hartu gaitu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
65. Jon Maya, tradizioa abiapuntua da
18 nov 2022, 5:50 · 51 min
Bizitza bidegurutzeak dira. Bide zidorrak eta bide luzeak batzutan. Erabakiak funtsean. Jon Mayak futbolaren eta dantzaren artean dantza aukeratu zuen. Kkazetaria ikasketaz, Egunkariaren itxieraren ostean Berriaren erredakzioa utzi eta Kukai Dantza taldea sortu zuen mende hasieran. Euskal dantza tradizionala abiapuntua izan da berarentzat, dantza garaikidea sortzeko. Eta nazioartean errekonozimendu eta sari asko jaso ditu. Oreretako bere etxeko atea zabaldu digu.
64. Gosaria Josu Erguinenean
11 nov 2022, 5:50 · 39 min
Saiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilometroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu.Disney multinazionalarentzat lan egin zuen eta bera izan zen Karlos Argiñanori telebista programa bat egitea ideia ona izango zela esan ziona. Gainontzekoa historia da. Adina baduen arren ez da jubilatu eta laneguna hasi aurretik, gosaltzera gonbidatu gaitu bere etxera.
63. Patxi Huarte, irudimena ogibide
4 nov 2022, 5:50 · 41 min
Misteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. "Barruan gaude"ren atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko bere etxea zabaldu digu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
62. Asisko Urmeneta, jokerra du sakelean
28 oct 2022, 4:50 · 50 min
Iruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago, eta pozik oroitzen du Baztan bailaran igarotako haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
61. Maria Elorza, liburuak hil dezake
21 oct 2022, 4:58 · 41 min
Etxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki "Barruan gaude"ren 61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta bere opera prima: "A los libros y a las mujeres canto". Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri ditugu mikrofonoak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
60. Jon Benito, enpatearekin konformatzen da
14 oct 2022, 5:38 · 55 min
Jon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena Farmazia Beltzaren eskutik, "Lagun minak". Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena.Giza galbideak arakatzen dituena modu gordinean. Eta baita gutzen gaituzten izpiak. Oinez egin dugu bere etxerako bidea "Barruan gaude" podcastaren laugarren denboraldia hasteko.
59. Ander Izagirre, distantzia jakinminaz neurtzen du
24 jun 2022, 4:50 · 36 min
Euskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino.Kapuscinski saria jaso du "Potosí" liburuagatik eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
58. Maddalen Marzol, lurrin eta esentzien bila
17 jun 2022, 4:50 · 41 min
Hunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bat-batean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke, edo kamuflajea. Usaimenaren mundura murgilduko gara atal honetan Maddalen Marzolen eskutik. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko.
57. Roberto Sánchez, palindromo egilea eta anestesista
10 jun 2022, 4:27 · 38 min
Osakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hizkuntzarekin jolastea maite du. Dena dela, Roberto Sánchez ez da berdin irakurtzen alde bateko zein besteko. Dibertigarria da, baina, serio hartzen du bere ofizioa. Eta agian horregatik egin du egin duena. Sar gaitezen bere etxeko sukalderaino.
56. Juan Luis Etxeberria, hamaika izendun bardoa
3 jun 2022, 4:50 · 39 min
Esango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu "Pozik" ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren "Eusnob" abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxeko ateak zabaldu dizkigu. Eta seriotasunaren barniza kenduta ibili gara solasean. Sartu nahi?
55. Ane Irazabal, kontatzea ez da laguntzea
27 may 2022, 4:46 · 41 min
EiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da.'Awlad' dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Caridi bikote eta lankidearekin batera, munduko txoko ezberdinetan bizi diren haur errefuxiatuen bizitza jasotzen duen pelikula. Berlinen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.
54. Mikel Lizarralde, bizitzarekin aurrez aurre topo egiten duzunean
20 may 2022, 4:50 · 38 min
2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz.Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?
53. Jon Maia, hona ekarri gaituen harian
13 may 2022, 4:50 · 54 min
Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko sukaldean.
