No Sin Mi Radio

EITB

BESTE 40 URTEAN

Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • Irratia eta antzerkia, oso hurbileko

    18 jul 2023, 18:58 · 58 min

    Donostiako Antzoki Zaharraren aurrean egin dugu hitzordua Arantzazu Fernandez Iglesiasekin. Bere doktore tesian, 1990-2010 urteen artean euskal antzerkian izandako garapena aztertu zuen, hain justu, “Ama begira zazu” eta “Errautsak” lanen artekoa. Iraganaren ondoan oraina, eta Gasteiz aldean sortzen ari den mugimendu interesgarria: Marina Suarezen lana, Tripak kolektiboa, Les Bobè bobé, Edurne Azkarate eta abar…...

  • Eatar "earrak"

    17 jul 2023, 18:55 · 55 min

    Bizkaiko kostaldeko herri batean eman dugu goiza, Ean. Bilbon bizi da baina eatarra da Karmelo Landa eta berak egin du guretzat gidari lana. Udan hondartza eta atseden bila bisitari asko hartzen dituen herria da. 70reko hamarkadan zentral nuklearren kontra izandako mugimenduaren garaitik Eak energia garbien aldeko kontzientzia izan du. Herriko historiaz ihardun gara, eta gainera Karmelorekin lasai hitzegiteko tartea hartu dugu, besteak beste, bere irratizaletasunaz, Gabriel Arestiri buruz, Frankismoaren kontrako borrokaz, EHUko Kazetaritza Fakultatean egindako lanaz eta euskara...

  • Bidean topatutako musikak

    14 jul 2023, 18:57 · 57 min

    Irratiari buruzko historien bila hara eta hona ibili gara denboraldian zehar, eta bidean doinu ugari topatu ditugu: Donostiako Musikenen Dvoraken hari laukote bat, Hazparnen Beethoven, Gasteizen Eneritz Furyaken kantuak, Eibarren Maite Arroitajauregi, Joseba Tapia Usurbilen, Satxa Soriazu pianojotzailea Lekunberrin eta Andoainen BAP taldearen oroitzapena. ...

  • Moilak eta Tortolika

    13 jul 2023, 18:55 · 55 min

    Zein lotura dute gauza horiek? Erantzuna Donostiako Itsas-museoan topatu dugu. “Moilak” izeneko erakusketa zabalik dute bertan, portuek historian zehar izan duten garrantzia ekonomiko eta teknikoa azaltzeko. Xabier Alberdi museoko zuzendariak erakutsi digu eta itsas-maketa baten aurrean geratu gara: XVIII.mendean Antonio Gaztañetak diseinatutako ontziaren maketa da. Jesus Mari Peronak egin zuen maketa eta haren tailerrera joan gara; ontzi-modelismoan oso trebea da Perona, eta bere ontziak Donostiako itsas museoan bezala Madrilgoan ere ikus litezke. Kontua da, Perona Eus...

  • Mapan txintxetak jartzen

    12 jul 2023, 18:57 · 57 min

    Irratiarekin eta bizitzarekin lotutako historien bila denboraldian zehar toki asko ezagutzeko modua izan dugu. Gasteizen, Hala Bedi irratikoen tabernan sartu ginen, Aiztogile kalean. Hazparnen, aurreko mendera arte irekita izandako Ary oinetako fabrika zapaldu genuen; enpresa mintegi bat dago orain, eta bertan besteak beste, Radio Kulturak du egoitza. Handik Donostiara, Ondarretan zegoen espetxearen ondora. Donostian bertan, Zorroagan Aranzadi zientzia elkartearen etxea bixitatu dugu, eta horren ondoren, Lizarrako Done Jakue bideari begirada azkarra. Buk...

  • Kafe-pop eta Kaki-rock

    11 jul 2023, 18:57 · 57 min

    Kaki Arkarazo musikari eta ekoizle ezaguna da. M-ak, Kortatu, Negu Gorriak eta beste hainbat talde daude bere ibilbidean. Gainera, duela lau hamarkada, Euskadi Irratiaren hastapenetan musika aurkezle izan zen. “Kafe-Pop” bazkalondoan eta “Kaki Rock” gauetan, Arkarazoren eskutik sortutako musika saioak. Lehenbizikoan, 80ko hamarkadako pop arrakastak biltzen zituen, eta aitzindari izan zen gazteei zuzendutako musika saioak euskaraz lantzerakoan. Gauekoan berriz, rockaren ikuspegi berritzaile eta alternatiboak jaso zituen,garai hartan Euskal Herrian sortzen ari ziren taldeei tokia eginez....

  • Bermeoko irratilariak

    10 jul 2023, 18:57 · 57 min

    Bermeora joan gara Ramon Basaldua, kazetari eta esatariarekin hitz egitera. Bizkaia irratian aritzen da bera gaur egun, baina Euskadi irratian hasi zen Athleticen futbol partiden kontakizuna egiten. Gaztetxo zela, aitak arrantzara eraman zuen eta hura bezalako “unibertsitaterik” ez duela ezagutu dio. Irratilaria da Ramon, bermeotarra, eta herri honek lehengo urtera arte izan zuen irrati propioa, Itsuki irratia. 1985.urtetik aritutako irratia itxi egin behar izan zuten ekonomikoki bideragarria ez zelako; Maitane Bastarretxeak kontatu digu irratiaren historia....

  • Nori pasako dio lekukoa Maitek?

    7 jul 2023, 19:00 · 1h 0m

    Maite Larrazekin berriketan aritu gara, Donostiara bizitzera etorritako madrildarra. Euskaltegian irratia entzuteko gomendioa egin zioten eta horrela hasi zen irratia entzuten. Maitek Nerea Albisurengana bidali gaitu eta topaketak, irrati zaletasunaz gain gertutik ezagutzen duen Txernobilgo haurren mugimenduaz hitzegiteko aukera eman digu. Nereak bere ahizpa Olatzi pasa dio lekukoa, eta honek Asteasuko Lizolagoiena bere landetxean hartu gaitu, irratiaz aritu gara jakina, eta bisitan etortzen zaizkien atzerritarrez eta baratzeko kontuez. ...

  • Ezagutzen al duzu gure entzulerik?

    6 jul 2023, 19:03 · 1h 3m

    “Irrati-katea” osatu dugu gaurko atalean. Donostiako Mimiku loredendako Naroa Garciari eta Amalur Zabalegiri bixita egin diegu, irratiaren urteurreneko apaingarri bila, eta haiei elkarrizketa eginda galdera egin diegu: “Ezagutzen al duzue zuek bezala Euskadi Irratia entzuten duen norbait?”. Naroaren anaiarengana, Oraitz Garcia, gastronomian aditu den kazetariarengana bidali gaituzte. Eta Oraitzek lekukoa Xabier de la Maza ekonomialari eta ekintzaileari pasa dio. Beste ekonomialari bat aukeratu du kateari segida emateko, Edu Malagon, EHUko irakaslea....

  • Errenteria, Lesaka eta Shostakovich

    5 jul 2023, 18:54 · 54 min

    Errenteriako musika bandakoei bixita egin diegu, ostiral iluntzea da, bandak entsegua egiteko ordua. Bandaren presidentea agurtu dugu, Josu Mitxelena, aski ezaguna da Euskadi Irratiko entzuleentzat, uda partean jazz kritikari izaten delako. Mitxelenak oso gogoan du aitaren disko bilduma, eta besteak beste, Dimitri Shostakovichen diskoak. Konpositore errusiar honi buruzko argibide bila Errenteriatik Tolosara joan gara, Mikel Chamizorengana. Banda batekin hasi eta beste batekin bukatu: Lesakako bandako Mikel Iriartek eta Julen Suarezek herriko musika eskolan hartu gaituzte....

  • Xubanen leku kuttunak

    4 jul 2023, 18:59 · 59 min

    Euskadi Irratiko hainbat saiotan kolaboratzaile izandako Xuban Intxausti zinegile eta dokumentalgilearen eskutik ibilbidea egin dugu. Lasartearra da Xuban, umetan eta gazte denboran ordu asko eman zituen herriko Okendo plazan, eta oroitzapen horiek kontatu dizkigu. Zubietara joan gara gero, eta bertako eskola txikiak egiten duen lanaz ihardun zaigu. Eta bukatzeko Donostiako Santa Klara uhartea: udan izugarri maite du Xubanek Ondarreta hondartzatik uhartera igeri eginez joatea, eta igerialdiaren ondoren uharteko tabernan zerbait hartzea. Xubanekin batera egin dugun txangoan jende asko topatu du...

  • Festa lehertu aurretik

    3 jul 2023, 18:59 · 59 min

    Iruñean sanferminetan zezenek egiten duten ibilbidea oinez egin dugu eta gidaririk onena izan dugu, urte luzez Euskadi Irratian entzierroaren kontakizuna egin zuen Iñaki Elorza. Korrikalariek paperezko egunkaria erosten dute oraindik ere entzierroan eskuan eramateko eta Santo Domingo kaleko Abarzuza dendako Marzelari erosten diote. Musika zuzenean jotzea berriz, La Pamplonesa bandaren ardura izaten da, eta Mikel Juaniz klarinete-jotzaileak azaldu digu zein izaten den beraien jaietako martxa. Eta saio amaieran, San Ferminetan jende askok egiten duen gisan mokadutxoa har...

  • Ziraunari segika

    29 jun 2023, 19:00 · 57 min

    Gernikara musika talde gazte bat ezagutzera joan gara, "Ziraun" taldea. Asier Morales gitarra-jotzaileak esan digu izugarri gustuko dutela irratia eta musikaren zabalkunderako indar handia izaten jarraitzen duela komunikabide honek. Taldearen izenari erreparatuta, ziraunari buruzko argibide eske jo dugu Aranzadira, Iñaki Sanz Azkue herpetologoarengana, "sugea ez den" baina suge itxura duen narrastiari buruzko kondairak eta esaerak eman dizkigu. Eta saioa ixteko berriz ere Asier, eta haren eskutik, Gasteizko Miguel de Cervantes ikastetxe publikoko Ariznabarra Eskola Irratia ezagutzera joan g...

  • Aitona eta biloba irratiak lotuta

    22 jun 2023, 19:00 · 57 min

    Euskadi Irratiaren hastapeneko garaietan Xarlo Etxezaharreta futbol partida historikoen kontakizuna egiten aritu zen Iñaki Elorzarekin batera, tartean, 1984an Athleticek eta Realak San Mamesen jokatu zuten partida. Derbi hartan talde zurigorriak Liga eskuratu zuen, eta pozaren pozez zaleek San Mameseko hesiak gainditu eta zelaira egin zuten salto. Xarlo berdegunean zen irratiko mikrofonoa eskuetan. Momentu hura gogoratu dugu bere eskutik, eta alboan, Xarloten biloba, Patxi Vrignon kirol kazetaria; aitona bezala hau ere Euskadi Irratian aritutakoa, kasu honetan kirol solasaldian. Biekin egin...

  • Arrasate ''irratiratu'' dezagun

    15 jun 2023, 19:00 · 56 min

    40 urte beteko ditu azaroan Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, izenak dioen gisan herrian euskara bultzatzeko eta sustatzeko sortutako taldeak. AED-ren sorrera taldean ibilitako Rufina Olasagasti eta gaur egun zuzendaritza taldean ari den Andoni Solupe elkartu ditugu. Garbi esan digu Rufinak zertarako sortu zuten taldea, "euskaraz bizi ahal izateko". Horretarako bazkide mordoaren babesa izan zuten hasieratik baina horren ondoan ezinbestekoa izan zuten erakunde publikoei presio egitea euskararen aldeko neurriak har zitzaten. Arrasate Euskaldun Dezagun taldeak hainbat alorretan egin du lan...

  • Gutxi baina oso zaleak

    8 jun 2023, 19:00 · 56 min

    Udan pizten da Euskal Herrian jazza zuzenean entzuteko grina baina urtean zehar badira zaletasunari bizirik eusteko lan egiten duten areto txikiak; horietako bat da, Gasteizko Aiztogile kalean dagoen DAZZ aretoa. Beñat Lasagabasterrek egin digu bertan ongietorria, eta han ikusi dugu Satxa Soriazu Quartet taldearen emanaldia iragartzen zuen kartela. Lekunberrira joan gara Satxarengana, bertan musika irakasle delako. Musikari hernaniar honek Donostiako Musikene eskolan egin zituen ikasketak eta Patri Goyalde izan zuen irakasle. Arrimatu gara Musikenera etorkizuneko jazz musikarien bila, eta b...

  • Psikoloarengana joaten hasi ginenekoa

    1 jun 2023, 19:06 · 1h 3m

    Harrituta geratu gara kalera atera, jendeari mikrofonoa jarri eta oso norberarena izan daitekeen gai bati buruz lasai erantzun digutela ikustean. Psikologoarena inoiz joan ote diren galdetzera atera gara, eta galdera oso pertsonala zela pentsatzen genuen arren jendeak ez du erantzuteko erreparorik jarri, eta gainera, beharra dutenei laguntza eske jotzeko aholkatu diete; aldi berean, batek baino gehiagok salatu digu psikologoarengana joatea ez dela denon eskura dagoen zerbitzua, ordaindu beharrekoa delako. Orain 40 urte tabu zen gai hauetaz hitzegitea. Buru osasunean urteotan izandako aurrep...

  • Kaleak, plazak eta begiralekuak historia erakusle

    25 may 2023, 19:00 · 1h 2m

    Donostian ibili gara. Lehendabizi Martuteneko Ander Arzelus Luzear Plazan, ondoren Intxaurrondoko Joseba Zubimendi kalean, eta bukatzeko, San Bartolome muinoan dagoen Joseba Elosegi begiralekuan. Toki guztietan kalean topatu ditugunei galdera egin diegu izen propio horiei buruz baina ezer gutxi zekiten pertsona horien inguruan. Zuk ezagutzen al dituzu? Egin klik eta entzun beraien historia, entzunaldia lagungarri egingo zaizu 20.mendeko lehen zatiko gure historiaren zati bat gogoratzeko. Aurrerapentxo bat: Arzelusek eta Zubimendik zer ikusi zuzena izan zuten euskarazko irratigintzaren sorre...

  • Zientzia, Dali eta tupperrak

    18 may 2023, 19:00 · 58 min

    Bizitzan gertatzen diren kasualitate edo ustekabeak. Donostian, Okendo kultur-etxean izan gara "Helduen Hitza" erretiratu elkarteak antolatutako hitzaldian. Salvador Dali margolari kataluniarrak zientziarekin izandako harremana aztertu du gure aspaldiko lagun batek, Aitor Bergarak. EHUn Materia Kondentsatuaren sailan doktore da Bergara eta aspaldian zientzia atala osatu zuen "Faktoria"n. Gerora eta gaur egun asko dira Euskadi Irratian zientziaz aritzen diren dibulgatzaileak, baina irratiak 1996tik badu zientziari propio eskainitako saioa, "Norteko Ferrokarrila"; bertako gidari Gillermo Roar...

  • Zorion-agurrak ez dira inoiz hilko

    11 may 2023, 19:01 · 1h 8m

    Willis Drummond taldeko kantari Jurgi Ekizaren kontakizun batek Gure irratira joateko aitzakia eman digu. Ustaritzen dute egoitza eta han egin dugu hitzordua Olatz Idoate esatariarekin. 1981.urtean hasi zen hizketan Gure Irratia eta sortzaileen artean izan zen Xipri Arbelbide; Baionako bere etxean hartu gaitu Xiprik, eta Lapurdiko hiriburuan geundela balituz Euskadi Irratiak bertan duen egoitzako atea zabaldu digu Andoni Lizeagak. Lapurditik Donostiara itzuli aurretik Angelun egin dugu sartu-irtena Franck Dolosorrekin irratigintzaz aritzeko. Karrikan gainera irrati entzule ugari topatu dugu...

  • Gernikan Onintza eta Maitederrekin

    4 may 2023, 19:00 · 57 min

    Kazetari, zutabegile, telebistan aurkezle, bertsolari… eta gainera baserritarra ere bada Onintza Enbeita. Astelehenero joaten da Gernikako azokara baserriko produktuak saltzera eta haren eskutik azokaren asteroko martxa ezagutu dugu. Azokatik atera eta oinez abiatu gara Gernikako Segundo Olaeta musika eskolara. Maiteder Olano musika irakaslearekin egin dugu hitzordua bertan. Maiteder duela urte batzuk ezagutu genuen, Asier Villalibrek Athleticen garaipenak ospatzeko tronpeta jotzeari ekin zionean; Asierren txistu irakasle izan zen Maiteder eta bere gelatik pasatakoak dira beste hainbat ere,...

  • Gasteiztik nora?

    27 abr 2023, 19:00 · 56 min

    Galdera filosofikoa irudi lezake baina jolas hutsa da: "Bastiturri" mintzalagun taldeko kideekin egin dugu hitzordua irratiaz, euskaraz eta bizitzaz hitzegiteko. Gasteizko Lakua-Arriagan geratu gara Agurtzanerekin, Jabirekin, Nuriarekin eta Josebarekin baina auto batean sartu eta bagoaz beste nonbaitera, eta ez dakigu nora, sorpresa eman nahi digute. Nora joan garen jakiteko entzun saioa baina ez begiratu goian dagoen argazkia. Haiekin solasean aritu aurretik kalean topatu dugun jendearekin Gasteiz hiriaz aritu gara. Eta gainera, Euskadi irratian opera irakasle gisa ibilitako Maite Arcinieg...

  • ''Etorkizuneko Bixente Ameztoiren bila''

    20 abr 2023, 19:00 · 58 min

    EHUko Arte Ederren Fakultatean izan gara eta Ismael Manterola dekanoa izan da gure gida. Eskultura, pintaketa eta serigrafia tailerretan izan gara baina ez dugu ahaztu diseinu grafikoak, ikusentzunezkoek edota zaharberritzeak fakultatean duten tokia. Ismaelek gainera 20. mendeko euskal margolari handi baten, Bixente Ameztoiren soslaia egin digu. Ameztoik "Zeruko Argia"rako egindako azalak gogoratu ditugu Elixabete Garmendiaren eskutik....

  • Errebal, Unzaga, Astelena, Ipurua eta Arrate

    13 abr 2023, 18:59 · 1h 4m

    Eibarko bost toki horiek eta beste hainbat aste honetako saioan. Krisi ekonomikoei aurre egiten eta gaurregungo hizkeran etengabe "berrasmatzen" jakin izan duen herrira joan gara. Maite Arroitajauregi, Mursegoren aitonak Errebal kalean zuen oinetako dendara joan gara. Koldo Goenagak Eibarko Astelena frontoitik irratiz egindako pilota erretrasmisioak ekarri dizkigu gogora. Unzaga plaza historikoan topatu ditugun eibartarrek herriaren bertute eta akatsez hitzegin digute. Jesus Gutierrezek Ipurua futbol-zelaia gerra zibileko hondakinen gainean eraikitakoa dela kontatu digu. Eta herrian bertan ...

  • Irratizale amorratuak

    6 abr 2023, 20:00 · 56 min

    Irratia pasioz eta gustuz entzuten duten hiru lagun izango ditugu. Euskal Herrian inolako aurkezpenik behar ez duen Patxi Zabaleta hasteko. Bere abokatu despatxuan hartu gaitu, eta bere ibilbide politikoa errepasatu aurretik Euskadi irratiari dion estimua garbi geratu zaigu. Gogoratu ditugu Goizean Behin saioko solasaldi politikoetan parte hartzen zueneko bizipenak. Juanjo Pujana eta Joseba Arregi izan zituen hastapeneko solaskide, eta azken honekin pentsakeran alde handia izanda ere, bien artean izan zen errespetuzko harremana ekarri digu gogora. Euskadi Irratian ari garenoi aholkuak ere e...

  • Itziartik mundura eta buelta

    30 mar 2023, 19:00 · 59 min

    Begoña eta Soledad kantari bikotearen ibilbidea gogoratuz hasiko dugu saioa, Begoña Lamy bikotekidearen eskutik. 1980.urtean Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zuten euskal kantu txapelketan parte hartu eta irabazleen artean izan ziren. Bi emakume kantuan entzutea garai hartako komunikabideek fenomeno arrarotzat hartu zutela esan digu Begoñak. Itziarko txapelketaren antolaketan ibilitako Joseba Zulaikak gogoratu digu garai hartako testuingurua, eta txapelketa berean parte hartu zuten Zaramako Roberto Mosoren eta Bingen Zupiria kantariaren (gaur egun sailburu denaren) testigantzak bildu dit...

  • 40 urteren ondoren, izen ona kolokan?

    23 mar 2023, 20:00 · 56 min

    Kolorea edozein dutela ere alderdiek soilik bere botoemaileei begiratzen dietela, eta soilik bere "parrokia" zaintzen dutela dioen iritzia oso zabalduta dago kalean. Zer pasatu da? Zergatik galdu dute alderdi politikoek orain 40 urte, Estatu espainiarrean transizio ondorenean zuten izen ona? Ustelkeriak, klientelismoak zenbaterainoko kaltea egin die? Zer egin beharko lukete sistema demokratikoa saneatzeko? Iñaki Galdos politikari ohiarekin hitz egin dugu,  filosofia politikoan aditu diren Jule Goikoetxearekin eta Esteban Antxustegirekin, eta gainera, politikari arnasberritua eman nahian 201...

  • 80koak, haiek bai musikak!

    16 mar 2023, 19:59 · 56 min

    Lau hamarkada pasatu dira "euskal rock erradikala" deitutako mugimendua lehertu zenetik. Denbora asko pasa den arren mugimendua presente dago oraindik, horren adibide Verde Pratoren moldaketak edo Olatz Gorrotxategik ondu duen "Mierda de ciudad" antzezlana. Garai hartako eztandaren protagonista izan ziren Baldin Bada taldeko Katu Susperregi eta Zaramako Roberto Mosoren eskutik gogoratu ditugu iraganerako garaiak eta pasadizoak. 80ko rocka mito bihurtzearen arrazoiei buruz jardun gara. Gainera, biak izan dira betidanik irratizale eta horrek beraien gustuko saioak eta esatariak gogora ekartze...

  • Autoan entzuten gaituztenei omenaldia

    9 mar 2023, 20:00 · 58 min

    Ander Aranburuk lanera joateko autoa hartzen du eta Euskadi Irratia izaten du beti lagun. Anderrek, haurra zela "Maritxu Berritxu" entzuten zuen, eta bere oroitzapenak saio honetako gidari zen Jeni Prietorengana eraman gaitu. Anderrek "Kirikuleran" ere entzuten zuen eta akorduan du haren aurkezle Inma Lopetegi. Lizarran bizi da Inma baina Goizuetan egin dugu berarekin hitzordua. Eta gainera, Anderrek saskibaloia maite du izugarri. Bizitzan, behin gutxienez Baskonia ikustera Buesa Arenara joan beharko genukeela esan digute Jon Mikel Iñarreak eta Mikel Arriolabengoak....

  • Roberto, Idoia, Mari Karmen eta Jonan

    2 mar 2023, 20:00 · 56 min

    Roberto Etxebarria soinujoleak eta Idoia Markaida panderojoleak Gatikako bere lokalean hartu gaituzte. Trikitixa jotzen nola hasi ziren kontatu digute eta nola makina bat ikasle gazteri erakusten dieten soinu txikia eta panderoa jotzen. Robertok 40 urte daramatza oholtza gainean eta urteurrena behar den bezala gogoratzeko 40/04 proiektua abiatu du, bere alboan aritutako lau belaunaldi desberdinak bilduz. Euskadi Irratira maiz etortzen zen Roberto, Mari Karmen Odriozolak aurkezten zuen "Auspo zahar soinu berri" saiora, eta horrek aukera eman digu Mari Karmenekin berriketan aritzeko. Euskadi ...

  • Juan Kruz, Gari eta… Kaxiano

    23 feb 2023, 20:00 · 58 min

    Euskadi Irratiaren antzera urteurren borobila du Legazpiko "Juan Kruz" ile-apaindegiak. Juan Kruzen aitak zabaldu zuen orain lau hamarkada eta oso gazte zela hasi zen Juan Kruz aitaren ondoan lanbidea ikasten. Aita-semei bixita egin diegu, eta kontatu digute gizonezkoen orrazkerak balio duela historiaren kontakizuna egiteko.  Gizonek atzeraka orrazten zuten ilea Hollywoodeko urrezko garaira arte baina ondoren, aktoreen eraginez, ilearen artesia alde batean orrazten hasi ziren. 70reko hamarkadan, hippie mugimenduak txima luzeak jarri zituen modan, eta gaur egun berriz, gazteek futbolarien an...

  • Martinek alabari utziko dion mundua

    16 feb 2023, 20:00 · 58 min

    Urte asko eman zituen Martin  Barriusok Euskadi Irratiko solasaldietan (Goizean Behin, Mezularian…) aktualitate politiko eta soziala aztertzen; irratia, komunikabide gisa izugarri estimatzen du, gazte zela irrati libreetan ibili zen saioak egiten. Garai haiek gogoratu ditugu eta gaur egungo bere kezka azaldu digu, munduak kontsumoari dagokionez daraman neurririk gabeko bidea. Martinen ustez, gutxiago eta "beste modu" batean kontsumitu beharko genuke, munduak dituen baliabideaK alferrik ez galtzeko. Martinek esandakoen haritik, bigarren eskuko arropak saltzen dituen Bilboko Koopera dendara a...

  • Aita-semeak… irratian daude

    9 feb 2023, 20:00 · 57 min

    Gatibu taldeko gitarrista Haimar Arejita eta bere aita, Fidel Arejita elkartu ditugu Munitibarren. Abiapuntua Euskadi Irratia izan da, eta irratia entzuteko aita-semeek betidanik izan duten zaletasuna. Fidel erretiratuta dago, baina bizi osoan lanbide heziketako irakasle izan da, eta Gernikan bere eskutik elektrizitate ikasketak egindakoak gogoratu ditugu. Gernikako bonbardaketa ere oroitu dugu, 1987an, 50 urte bete zirenean antolatu ziren ekitaldien antolatzaile izan zelako. Haimar haurra zen orduan, baina akorduan du Gernikara arrimatutako jendetza garai hartako rock talderik ospetsuenak ...

  • Izan al zara inoiz Meatzaldean?

    2 feb 2023, 20:00 · 57 min

    Bizkaiko eskualde hau bisitatzea Euskal Herriko historiaren zati bati buruzko ikasgaia jasotzea da. Europako meategirik garrantzizkoenak izan zirenak ezagutzera joan gara Asier Arroitaren eskutik. Asier ortuellarra da, han abiatu dugu bisitaldia, besteak beste, herria denboran zehar ilundu zuen gertaera gogoratuz: 1980. urtean gas eztanda baten ondorioz 50 haur hil ziren herrriko ikastetxe batean. Ondoren Abanto-Zierbenera joan gara Meatzaritzaren Museora. Eder Sagredok meatzarien lan-baldintza gogorren berri eman digu, eta horrela erraz ulertzen da nola sortu zen langile mugimendu indartsu...

  • Oñatira Jose Antoniorengana eta Mirenengana

    26 ene 2023, 20:00 · 57 min

    Donostiatik Oñatira autobusez joan gara, eta lehen geldialdia Bergarako Elorregi auzoan dagoen "Sanprubus"en kafea hartzeko. Handik Oñatira, lehendabizi herriko plazan Jose Antonio Urteagarekin hitz egiteko; bizi osoa darama berak behartsuenei laguntzen, besteak beste, "Elkartasun Jantzitegian". Boluntariotzaz aritu gara berarekin eta gainera herriko kirol taldeez eta udalaz ere bai, zinegotzi izan zelako. Segidan, Oñati Irratikoei bixita egin diegu, bertako Miren Urkiola kazetariari, 30 urte daramatza udal irrati honetan lanean. Oñati Irratiak saio propiorik ez duen orduetan bat egiten du ...

  • 40 urte ohitura osasungarriak zabalduz

    19 ene 2023, 20:00 · 54 min

    Liburuek adimena elikatzen dute eta barazkiek goputz osoa. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte daramatza Lurdes Sasietak Zumarraga-Urretxuko Aresti dendan liburuak, koadernoak, txirulak eta jostailuak saltzen. Eta beste horrenbeste urte dira Edurne Jauregi Ordiziako azokan barazkiak saltzen hasi zela. Biei bixita egin diegu, euren lanbideaz eta irratiaz galdera egiteko, biak ditugulako entzule. Eta lagun gehiago: Ibon Martin idazlearekin eta Rafa Arizmendi Ordiziako kronistarekin izan gara....

  • Iñaki Elorzaren “Donostia”

    12 ene 2023, 20:00 · 57 min

    Euskadi Irratiko kirol arduradun izandako Iñaki Elortzaren eskutik oinez ibilbidea egin dugu Donostian. Atxotxako futbol-zelaia zegoen tokira joan gara lehendabizi eta irratiz futbol partidak ematen hasteko Jazinto Setienek eman zion bultzadaz aritu zaigu. Hurrengo geldialdia Atano Hirugarrena pilotalekuan egin dugu, eta gertaera historiko bat etorri zaigu akordura: Joseba Elosegik Francoren aurrean  bere buruari su eman eta nola egin zuen salto harmailetik. Eta bukatzeko, Donostiako Prim kalera joan gara, bertan izan zelako orain dela 40 urte irrati eta telebista aurkezleak trebatzeko esko...

  • 40 urteren ostean arrazakeriarik ba al da gurean?

    5 ene 2023, 20:00 · 56 min

    Euskadi Irratia sortu zenetik askotan jo izan dugu SOS Arrazakeria mugimenduko kideengana etorkinen berri jasotzeko. 40 urteren ostean, oraindik ere guregana etorri nahi dutenek mugak zeharkatzeko dituzten arazoak agerikoak dira eta horren adibide Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian hildakoak. Aurrerapausoak eman direla begi bistakoa da, esate baterako, egoera irregularrean daudenek osasun zerbitzua jasotzeko eskubidea dute eta errazagoa da orain beraien egoera erregularizatzea, baina era berean, kanpotik datozenen kontrako jarrera egon badagoela uste dute Sos Arrazakeriakoek, estatistik...

  • Bertan hasi zen “dena”

    29 dic 2022, 20:00 · 56 min

    Euskadi Irratia eta EITBko gainontzeko komunikabide publikoak sortzeko legea Eusko Legebiltzarrak 1982. urtean onartu zuen. Hara itzuli gara 40 urteren ostean eta bertara bisita egiten duen ikasleei bezala guri ere kontatu digute gaur egun osoko bilkurak egiten diren tokian garai batean ikastetxe bateko patioa zegoela. Bakartxo Tejeria presidentea Legebiltzarraren garrantziaz aritu zaigu, eta Andoni Iturbe, Legelari Nagusia berriz, herri-ekimen legegileaz. Gainera, bertan geundela baliatuz, Eusko Legebiltzarreko berriemale izan diren edo diren Roberto Oñaederrarekin, Axun Arozenarekin eta M...

  • Kubatik eta Flandriatik Tolosara

    22 dic 2022, 20:00 · 57 min

    Oleimis Mendez kubatarrak eta Stijn Callens flandriarrak egin digute ongietorria Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte bete dituen euskaltegi honetako Ainara Arakama zuzendariak eta Mikel Uzkudun irakasle erretiratuak lehengo eta oraingo historiak kontatu dizkigute. Bi eratako ikasleak dituzte gaur egun, zerotik hasten direnak eta bestela agiri ofiziala lortzeko bere burua prestatzen ari direnak. Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko arrazoi bitxiak ere topatu ditugu, esate baterako, Izaro kantariaren letrak ulertzeko Buenos Airesen edo Mexikon euskara ikasten...