No Sin Mi Radio

EITB

Cookie eta kafea

Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzatutako teknologia albiste, istorio eta tresnak landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea protagonista ditugu bertan. Gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta edukiak erraz barneratzeko.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 30. 2024ak eman duena

    17 oct 2024, 5:00 · 15 min

    2024ak teknologiaren ikuspegitik eman duena aztertu nahi izan dute Sarak eta Asierrek. Hogeitamahar atal hauen "rewind" modukoa egin dute; tresna, software eta zerbitzu digital "berri" eta ezberdinen inguruko hausnarketa.

  • 29. Erloju adimentsuak

    10 oct 2024, 10:51 · 15 min

    Sara eta Asier erloju adimentsuen inguruan aritu dira solasean. Gizartea zatiturik du tresna honek; batzuek gailua ezinbesteko jotzen duten bitartean, beste batzuk "esklabutza digitalerako" kate bat gehiago moduan bizi dutelako hau. Beharrezkoak dira ala beharra sortu digute?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 28. Podcastgintza

    3 oct 2024, 5:00 · 17 min

    Podcastgintzak sortu zenetik gaur arte izan duen bilakaera aztertu dute Asierrek eta Sarak. Haren eragin kultural eta sozialaz ere aritu dira. Eta guk darabilgun audio formatuak azkeneko bi hamarkadatan bizi izan dituen teknologiak zeintzuk izan diren errepasatu dute; kontsumo ohiturak erabat definitzeko balio izan dute hauek."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 27. Etxe adimentsuak

    26 sept 2024, 5:00 · 15 min

    Etxe adimentsuen munduan murgildu gara atal honetan. Harrigarria da ikustea teknologiak nola bihurtzen duen gure etxea espazio erosoago, eraginkorrago eta seguruagoa. Baina, kontuz, honek ere baditu neurriko arriskuak eta. Etxea zenbat eta adimentsuagoa izan, gu are tentelagoak bilakatzeko bidea dakarrelako pixkanaka."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 26. Faltan botatzen ditugunak

    19 sept 2024, 5:00 · 16 min

    Faltan botatzen hasi diren teknologiaren inguruan aritu gara solasean atal honetan. Software eta hardwarearen aldetik, oso oparoak izan ziren 90 eta 2000. hamarkadak.Aro digitalean murgiltzen hasi ginen eta dena zegoen sortu eta egiteke. Sekulako gailu, tresna eta zerbitzuen uholdea bizi izan genuen. Eta, nostalgia puntu batekin, atzera begira jarri gara.

  • 25. Haurrak babestuz

    12 sept 2024, 5:00 · 15 min

    Aro digitalean haurrek dituzten arriskuak aztertu ditugu. Bai eta, errealitate honen aurrean guraso eta hezitzaileek dituzten erronkak ere. Sare sozialetarako sarbidea debekatu beharko litzaieke? Zein da interneten mugarik gabe aritzeko adin aproposa? Kontrola eta debekua edo heziketa?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 24. Telebista

    5 sept 2024, 5:00 · 16 min

    Gure sukalde eta egongeletan ezinbesteko tresna izatetik, monitore bat izatera pasa da, gazte askorentzat, telebista aparailua. Kontsumo ohitura berriak zeintzuk diren aztertu ditugu, telebistaren etorkizuna zein izango den deskubritu nahian."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 23. Udako ezinbestekoak

    27 jun 2024, 5:00 · 16 min

    Uda garaian ezinbestekoak zaizkigun gadget eta zerbitzu teknologiko ezberdinak aztertu ditugu atal honetan. Haririk gabeko entzungailuetatik hasita, gure galderak erantzungo dituen aplikazio berezi bateraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 22. Adimen artifizialaz maiteminduta?

    20 jun 2024, 5:00 · 15 min

    Biral bilakatu den "Her" filma hartu dute ardatz Asierrek eta Sarak, gizakiaren eta AAren, edo Adimen Artifizialaren arteko erlazio afektiboaz hitz egiteko. Zientzia fikzioa, edo etorkizun hurbila da?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 21. Apple Intelligence eta Gemini

    13 jun 2024, 5:00 · 16 min

    Asko jorratu dugun gaia da adimen artifizialarena. Google eta Apple erraldoiek adimen artifizialean oinarrituta aurkeztu dituzten produktuak zeintzuk izan diren errepasatu dugu: Apple Intelligence eta Gemini aroa."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 20. Taylor Swift

    6 jun 2024, 5:00 · 15 min

    Taylor Swiftek bere azken birarako antolatu duen kontzertua oso berritzailea da zentzu askotan. Besteak beste, punta-puntako teknologia erabiltzen duelako, bere jarraitzaileengan esperientzia ahaztezina sortuaz. LED pantaila erraldoiak, 3D efektu bisualak eta musikarekin sinkronizatutako LED eskumuturrekoak dira, adibidez, "Eras Tour" honetan aurkitu genitzakeen gailu teknologikoak, atal honetako aztergaiak."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 19. Smartphoneak

    30 may 2024, 5:00 · 18 min

    Smartphonen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz aritu gara. Adimendun telefonoak arrakasta handia ekarri zuen ingurune digitalera eta gure eguneroko bizitzara, baina iraungi al da azken hamarkadako gailurik berritzaileena?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 18. Hezkuntza eta teknologia

    23 may 2024, 5:00 · 15 min

    Oierrek eta Sarak teknologiaren eta hezkuntzaren arteko lotura aztertu dute. Irakaskuntza eraldatzen duten tresna digitalen inguruan hausnartu dute, eta tresna horien alde onak eta txarrak eztabaidatu dituzte. Hezkuntzaren etorkizunera bidaia, aro digitalean."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 17. Etorkizuneko ibilgailuak

    16 may 2024, 5:00 · 16 min

    Mugikortasunaren etorkizuna aztertu dugu, gidatze autonomoa duten ibilgailu adimenduak bereziki. Mundu seguruago eta eraginkorrago baterako gakoa al dira? Ezagutu teknologia iraultzaile honek dakartzan onurak, erronkak eta erantzukizunak."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 16. Teknologia eta hauteskundeak

    9 may 2024, 5:03 · 17 min

    Teknologia, hauteskundeak eta politika: Oierrek eta Sarak teknologiak demokrazia digitalean duen eraginari buruz hausnartzera gonbidatzen zaituzte. Badago arrazoirik teknologiak boto papera ez ordezkatzeko?"Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 15. Patinete elektrikoen alde edo kontra?

    2 may 2024, 5:05 · 16 min

    Pandemia azaltzearekin batera patinete elektrikoen salmentak goia jo zuen. 2019tik 2024 arte, igoera % 300 izan da erosleen hazkundea hirian leku batetik bestera eramaten gaituzten gailu hauekiko. Zaleak eta etsaiak dituzte bi gurpileko eramangarriek: eco friendlyak direlako askoren iritzirako eta arrisku biziko tramankuluak aldiz beste askorentzat. Araudia ez da zehatza eta, batez ere, ez da Europa osorako berbera."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 14. Bideojokoen industria

    25 abr 2024, 5:00 · 17 min

    Bideojokoen industriak erabateko eraldaketa bizi izan du azken hamarkadetan. Kontsola eta hardware fisikoa behar izatetik, streamingera igaro gara hodeian jokatzera. X-box Game Pass bezalako zerbitzuak sortu dira, non bertan, milaka joko eskaintzen diren deskarga beharrik gabe eta multiplataforman. Etorkizun interesgarria du zain sektoreak; hodeia, errealitate birtuala eta eSport-ak buruan ditugula.

  • 13. Dopaminaren jonkiak

    18 abr 2024, 5:10 · 17 min

    Sare sozialekiko mendekotasuna gero eta ohikoagoa den arazoa da gure gizartean eta ertz ezberdinetatik heldu diogu gaiari. Dopamina izena duen neurotransmisoreak plataforma hauekin duen zerikusia aztertzetik hasi eta gazte askok pairatzen duten FOMO fenomenoraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 12. 2024ko gailu berritzaileak

    11 abr 2024, 5:00 · 16 min

    Las Vegaseko CES feria, Bartzelonan MWC kongresua eta hainbat erraldoiren aurkezpen independienteak aztertu ditugu."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 11. Zer dago gure Iphonean?

    4 abr 2024, 5:00 · 21 min

    Ariketa zaila egin dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Arroparik ez dute kendu, baina biluztu egin dira beren sakelakoetan instalatuta dituzten aplikazioen berri emanez.Bilatzaile zenbaiten bidez erabili daitezkeen apiikazio bereziak, adimen artifiziala baliatuz egin litezken "free tourrak", itzultzaile neuronalaren aukerak edota yoga klaseak eta osasuna kudeatzeko pistak. Denetik azaldu dute. Zuhaitzak nola ezagutu ere ikasiko duzu!

  • 10. Musika eta teknologia

    21 mar 2024, 6:00 · 16 min

    Teknologiaren ondorioz musikaren industria nola eraldatu den aztertu dute Asier Errasti eta Sara Lanzek. Universal Music Group-ek TikTokekin izan dituen liskarretatik hasita, Europar Batasunak Apple-i ipini dion 2.000 milioi dolarreko isuneraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 9. Sare sozialen gida

    12 mar 2024, 16:47 · 15 min

    Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 8. Emakumea eta teknologia

    7 mar 2024, 6:00 · 17 min

    Emakumeak digitalizazioaren aroan pairatzen duen tratua aztertu dugu atal honetan; genero-arrakalatik hasita, sarean bizi duen jazarpeneraino. Gaurko eta etorkizuneko erronkez aritu gara. Industria teknologikoa feminista bilakatzea borondate kontua delako."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 7. Zertan bilakatu da Elon Musken Twitter?

    29 feb 2024, 6:00 · 16 min

    Elon Musk magnate teknologikoak Twitter plataforma erosi zuenetik, izena aldatzeaz gain, X izena jarriz, egin dituen aldaketa guztiez aritu gara "Cookie eta Kafea"ren zazpigarren atalean solasean."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 6. Zenbat kutsatzen duzu sarean nabigatzean?

    22 feb 2024, 6:00 · 15 min

    "Cookie eta Kafea"ren atal honetan gure jarduera digitalak ingurumenean duen inpaktu zuzena aztertu dugu; Internetaren eguneroko erabileratik hasita, telefono mugikorrak erosi eta baztertzeraino. Gizartearen teknologizazio eta digitalizazioak, klima-aldaketan eta ingurumenaren degradazioan zein paper jokatzen duen aztertu dugu."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 5. Zibermaitasuna

    15 feb 2024, 6:00 · 15 min

    Maitasuna bilatzeko modua ez ezik, maitasuna sentitzeko era ere aldatu da egun, besteak beste, sarearen eta hainbat plataformen ondorioz. Eta hain zuzen, afera hori dugu aztergai "Cookie eta Kafearen" 5. atalean; Tinder eta Grindr bezalako aplikazioek eman eta kentzen digutenetik hasita, adimen artifizialez maitemintzearen fenomenoraino."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 4. Konputazio espaziala: Apple Vision Pro

    8 feb 2024, 6:00 · 19 min

    Astebete ere ez da igaro erraldoi kaliforniarrak, teknologia eta gure bizitza eraldatzeko asmoz, Apple Vision Pro gailua kaleratu zuenetik. Eta mundu osoko komunikabideetan errealitate mistoko betaurreko berri hauek albiste izan direnez, guk ezin genion entzungor egin fenomenoari. Gailua interesgarria delako, baina hare interesgarriagoa sortu duten kontzeptua: konputazio espaziala."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 3. Eta teknologiak huts egingo balu?

    1 feb 2024, 6:00 · 16 min

    Bat-batean teknologiak huts egingo balu, gai izango ginateke gizarte bezala gertakari honi aurre egiteko? Zineman, literaturan, eta artean orokorrean, geroz eta gehiago lantzen ari den gaia da honakoa. Baina, zer du honek distopiatik eta zer errealetik?Beldurtzeko moduko atala egin dugu "Cookie eta kafearen" hirugarrena. Garratza benetan.

  • 2. Menderatuko al gaitu adimen artifizialak?

    25 ene 2024, 6:00 · 15 min

    Noraino iritsiko da adimen artifiziala? Ba al du honen gaitasunak mugarik? Gure lanpostuak arriskuan ote daude? Zein izango da gizakiaren papera etorkizun hurbilean? Beldurra da nagusi artista, sortzaile eta herritarron artean adimen artifiziala aipatzen den aldi oro. Baina, dena ez da mikatza, kontu honek ere baduelako gozotik."Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek. Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan.

  • 1. Cookieak onartzen dituzu?

    18 ene 2024, 6:10 · 15 min

    Sarean gehien egiten dizuten galdera izango da seguruenik: Cookieak onartzen dituzu? Baina zein da berauek onartzearen ordaina? Zer dute gozotik eta zer mikatzetik? Pribatutasunaz eta sareaz hitz egin dugu "Cookie eta kafea" podcastaren lehen atalean.Sarean bizi garen eta sareak bizi gaituen mundu honetako gozo eta gaziak errepasatuko dituen podcasta da "Cookie eta kafea". Bertan, teknologia, internet eta tendentzia berriak aztertuko dituzte astero Asier Errasti eta Sara Lanzek. Modu informal eta errazean teknologia albiste, istorio eta gadget berrien inguruko jakingarriak aipatuko dituzte eskura dauden baliabideak ezagutu ditzazun.

  • 0. Cookie eta Kafea

    15 ene 2024, 10:43 · 34 s

    Internetik gabeko bizitzarik ez dago XXI. mendean. Nola nahi, askotan informazioa falta dugu sareak dakarrenak dituen ondorioak jakiteko. "Cookie eta kafea" podcastean, saretik arrantzan egindako teknologia albiste, istorio eta tresna berrien inguruko jakingarriak modu errazean landuko dituzte Asier Errasti eta Sara Lanzek.Teknologia, pedagogia eta umorea izango dira protagonista podcast honetan, gure bizitzaren esparru guztietan sartuta dagoen internet sareari buruz modu errazean ikasteko eta barneratzeko.