EITB
Erga Tibo Pum!
"Erga Tibo Pum!" podcastak Xabi Payak idatzitako umorezko antzezlana du oinarri. Lezoko Udalak eta Hika Teatroak antolatutako lehen antzerki eta testu laburren lehiaketaren irabazlea izan zen. Moldatu egin da podcast dramatizatua egiteko 2023ko Euskararen Egunarekin bat etorriz.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
1. "Erga Tibo Pum!"
30 nov 2023, 18:24 · 15 min
Euskaltzaindiak Euskara Batuaren azken araua onartuko du eguerdian. Euskaltzainburuaren idazkaria, Miren Gotzone, osoko bilkurarako azken gauzak prestatzen ari dela, bere iloba kuttun Aingeru Mirenaren deia jaso du; kontu garrantzitsuren bat esan behar omen dio, eta Lezotik Bilbora etorri zaio.Bilkura hasi baino ordu erdi lehenago jarri dute hitzordua Euskaltzaindiaren egoitzaren ondoko kafetegian. Ilobaren mutil-lagunak, berriz ere, ez du EGA azterketa gainditzea lortu; Aingeru Mirena prest dago injustizia horrekin kosta ahala kosta amaitzeko, eta Miren Gotzone izeba behartu du Euskara Batua errazteko arau xelebreak eramatera Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurara.
0. Teaserra: Erga Tibo Pum!
1 nov 2023, 10:00 · 35 s
Erne!Euskaren Egunarekin bat etorriz sortu dugu "Erga Tibo Pum!", Xabi Payak izen berarekin idatzitako lanean oinarritutako podcasta.Berezko lana, Lezoko 1. Antzerki Testu Laburren Lehiaketan irabazlea izan da 2023an.
