No Sin Mi Radio

EITB

Ez Hain Ondo

Ez Hain Ondo, emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez sikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Erantzunak ondo baina erantzun luzeagoa eskatzen duenerako eta ezinegonak baretzeko eta gure burua gurpil horretatik ateratzeko. Hirudamatxok ekoitzi du EITB podkast atarirako.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • #14.- Lotsa sentitzeaz lotsatuta?

    17 dic 2024, 23:00 · 19 min

    Musugorrituta, begirada mantendu ezinda eta hitzak mihian trabatzen zaizkigula egoten gara gutako asko lotsa sentitzen dugunean. Norberak bere lotsak ditu, baina badira lotsa komunago batzuk, onartutako lotsak. Zer da lotsa? Zergatik sentitzen dugu eta zertarako balio du? Zer egin dezakegu lotsa sentiarazten diguten egoeren aurrean? Lotsa galdu daiteke? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko azken atalean.  Ez hain ondo podcasta,  Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #13.- Zaindu gintuena zaintzen

    3 dic 2024, 23:00 · 18 min

    Haur bat tarteko dagoenean, beti dago erreferentziazko pertsona helduren bat inguruan. Heltzen goazen heinean erreferentziazko pertsona heldu horrekin dugun harremana aldatzen doa. Zaintzen gaituna zaintzen amaitzen dugu. Zaintzen gintuena zaindu behar orain. Prest gaude zaindu gaituena zaintzeko? Ondo egingo al dugu? Zaindu nautenekin zorretan sentizen naiz, zer egin dezaket hori ez sentitzeko? Zer egin dezaket zaintza lanak egin bitartean harreman osasuntsuak mantentzeko? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetarako. Ez Hain Ondo podcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #12.- Doluak eta galerak

    19 nov 2024, 23:00 · 19 min

    Dolua ez da heriotzaren aurrean bakarrik agertzen. Heriotzarekin lotzen dugu, baina beste hamaika arrazoirengatik ere hasten zaizkigu dolu prozesuak. Maiz, ez dakigu dolu prozesu batean gaudenik ere, eta bertan gaude, sentitzen eta bizitzen ari garena ondo ulertu ezinik, ahal bezala, ahal duguna egiten. Zer da dolua? Zergatik sentitzen dugu eta zein egoeratan?Badago dolua bizitzeko modu egokirik? Zer egin bere aurrean? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan. Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #11.- Antsietatea, berriro hemen?

    5 nov 2024, 23:00 · 18 min

    Jada badakigu antsietatea zer den. Noiz sentitzen dugun, zergatik eta ez, ez dela normala. Hala ere zer egin dezakegu antsietatea sentitzen dugunean? Nola egin aurre antsietateari? Nola bizi dezakegu? Badago jarraibiderik? Formularik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko hirugarren  atal honetan. Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du  EITB Podkasterako.

  • #10.- Antsietatea

    29 oct 2024, 23:00 · 19 min

    Batzuetan erraz identifikatzen badugu ere, beste batzuetan, kostata jakiten dugu zer den egiazki sentitzen eta bizitzen ari garena. Hala ere, gutako askoren egunerokoa da. Bai, asmatu duzu: antsietatea. Zergatik sentitzen dugu antsietatea? Estresak eta antsietateak zein lotura dute? Normala da? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren atal honetan. Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #09.- Orain ez, gero

    15 oct 2024, 22:00 · 18 min

    Zuk ere ez dakizu oso ondo zergatik, baina gauza batzuk gerorako uztea ohitura bihurtu duzu. Batzuetan lan nekezak dira, beste batzuetan, berriz, segituan egin ditzakezunak; baina, hala ere, gerorako utzi dituzu, eta uztearen-uzteaz bukatu zaizu eguna. Gaur ere ez diezu egiteke zenituen horiei heldu. Gaur ere behar baina gehiago prokrastinatu duzu. Zergatik egiten dugu? Zein ondorio ditu? Eta nola atera gaitezke prokrastinazioaren gurpil zorotik? Galdera adina erantzun dituzte Irati Perez eta Ane Zuazubiskarrek Ez Hain Ondo podcastaren bigarren denboraldiko lehen atalean. Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #08.- Badakigu ezetz esaten?

    11 jun 2024, 22:00 · 15 min

    Eta zuk, badakizu ezetz esaten? Gustatzen ez zaizkigun jokabideak ikustean edo guri ez dagozkigun betebaharrak ematen dizkigutenean, bi aukera dauzkagu: desadostasuna adierazi, edo barruan gorde. Ariketa zaila da gure buruari eta besteei mugak jartzea, baina beharrezkoa, harreman osasuntsuak eraiki nahi baditugu. Horretarako gakoen bila aritu da Irati Perez psikologoa, Ane Zuazubiskarren galderei segika. Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #07.- Sarean estaltzen duguna

    28 may 2024, 22:00 · 19 min

    Gehiago edo gutxiago, denok egiten dugu: sarean zer erakutsi erabakitzen dugunean, errealitatearekin erabat bat ez datorren gure identitatea ari gara sortzen. Baina, zer dago horren atzean? Nola eragiten digu horrek gure autoestimuan? Zoriontasuna erakutsi beharrak gure tristezia areagotzen du? Halako galderetan arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek atal honetan. Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #06.- 30en krisia

    14 may 2024, 22:00 · 12 min

    30 urteak gerturatzen ari dira, eta bat-batean, zalantzek hartu dute zure burua. Nahi dudan bizitza ari ote naiz bizitzen? Garaiz nago aldaketak egiteko? Hau da nahi dudana? Edo espero nuena? 30en krisia esaten zaiona antsietate iturri da askorentzat, baina baita autoezagutzarako aitzakia ere. Estualdi horren arrazoiei begira jarri dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan, eta bidean, ahalegindu dira krisialdak zabaltzen dituena aukerei begiratzen. Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #05.- Ardura afektiboa

    30 abr 2024, 22:00 · 17 min

    Modako hitza da aspaldian: ardura afektiboa. Gure harremanak zaintzeko dugun erantzukizunaz hitz egiteko erabiltzen dugu. Bikote harremanak, noizbehinkakoak, laguntasunezkoak… Baina ai, ez da erraza oreka aurkitzea. Zenbateraino da gure ardura bestearen mina? Nola jokatu dezakegu bestearekiko enpatiaz, baina gure beharrak alboratu gabe? Gaian arakatu dute Irati Perez psikologoak eta Ane Zuazubiskarrek podcastaren atal honetan, ardura horri neurria hartzeko tresnen bila. Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #04.- Gometxa gorria; eta toxikoa ni banaiz?

    16 abr 2024, 22:00 · 16 min

    Red flag kontzeptua ahoz-aho darabilgu orain. Ez Hain Ondon euskarara ekartzeko proposamena daukagu: gometxa gorria. Baina izenak izen, badira, benetan, norbaiten-gandik urruntzeko adierazten diguten seinaleak? Zeintzuk dira? Bada gometxa laranjarik? Edo berderik? Zer egin jokabide toxikoak dituena gu geu bagara? Halako galderei bueltaka aritu da Irati Perez psikologoa, Ane Zuazubiskarren iruzkinek gidatuta. Ez Hain Ondo podcasta, Hirudamatxok  ekoizten du EITB Podkastentzat.

  • #03.- Erru hau ez da nirea

    3 abr 2024, 5:00 · 17 min

    Sexua. Desira eta plazerarekin lotzen dugun hitza da. Baina ez beti. Emakume askok bizi dugu, edo bizi izan dugu sexua lotsarekin edo erruarekin lotuta.Jaso dugun motxila horren jatorrietan arakatu ostean, hori eranzteko formularen bila aritu dira Irati Perez eta Ane Zuazubiskar atal honetan. Nola kendu dezakegu zama hori gainetik, gozatzeko sexuaz nahi dugun eran eta nahi dugunarekin? Ez Hain Ondo podcasta, Hirudamatxok ekoizten du EITB Podkastentzat.

  • #02.- Lagunekin, baina bakarrik

    19 mar 2024, 23:00 · 19 min

    Bakardadea omen da XXI. mendeko pandemiarik handietakoa. Baina ez da bakarrik gaudelako, soilik. Batzuetan, bakardade hori sentitu dezakegu baita gertuko lagunekin gaudenean ere. Zein da emozio horren jatorria? Nola kudeatu dezakegu? Edo nola jokatu lagunen bat hala sentitzen dela kontatuz gero? Gaiaren ertzak arakatu ditu Irati Perez psikologoak Ane Zuazubiskarren galderetatik abiatuta. Ez Hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #01.- ''Joder, berriro?''

    5 mar 2024, 23:00 · 17 min

    Gertatuko zitzaizun zuri ere: batzuetan, gure burua egoera antzekoak behin eta berriz errepikatzen topatzen dugu. Pertsona berdintsuekin lotzen, harreman antzekoak eraikitzen... baita dinamika horiek kaltegarriak direnean ere. Zergatik gertatzen zaigu hau? Atera daiteke ustezko bukle horretatik? Ez Hain Ondo podcasta abiatzeko, egoera hauetatik irtetzeko erantzunen bila jarri da Irati Perez psikologoa Ane Zuazubiskarren galderek xaxatuta.   Ez hain Ondo, Hirudamatxok ekoitzi du EITB Podkasterako.

  • #00.- Zer moduz zaude? Ez Hain Ondo

    3 mar 2024, 23:00 · 55 s

    Zer modu zaude? zure buruari egunero egiteko moduko galdera da. Galdera xumea da, baina erantzuna izaten da zaila... edo errepikakorra, askotan. Zer moduz zaude galderari, "Ondo" erantzuten diogu, baina askotan ez dugu egiazko erantzuna ematen, "ez hain ondo" beharko lukeelako. Ez Hain Ondo, emozioak ulertu eta lantzeko tresnak eskaini nahi dituen podcasta da. Irati Perez sikologoak gure emozioen gora-beherak arakatzen ditu Ane Zuazubiskar kazetariaren galderetatik abiatuta. Nola zaude? Ondo baina erantzun luzeagoa behar duzunerako. Martxoaren 6tik aurrera eskainiko dizugun podcasta Hirudamatxok ekoitzi du EITB podkasterako.