EITB
Harpa jotzen
"Harpa jotzen", umorezko "pozkasta", Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umore biko ezagunak gidatzen du. Atal bakoitzeko, gonbidatu ezagun bat elkarrizketatzen dute, eta gai jakin baten inguruan aritzen dira berarekin. Gure gizartean, barrea eta umorea falta direlako eta beharra dagoelako proposatzen dute dosi txiki hau.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
10. Euskal iruditegiaz, Ander Malbadi
23 jun 2025, 5:00 · 40 min
Zer da euskalduna izatea? Zeintzuk dira zuentzat euskal erreferenteak? Galdera sakon hauei erantzuteko, gonbidatu dotorea dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik "Harpa jotzen" pozcastaren hirugarren denboraldia amaitzeko.Barre egin eta ondo pasa nahi baldin baduzu, ez galdu pozcast honen azken atala!
9. Elkarbizitzaz, Lide Hernando
9 jun 2025, 6:00 · 35 min
Etxea txukun mantentzen duzue? Dutxan abesten duzue? Atal honetako gonbidatua Lide Hernando musikaria izango da. Jakin nahi duzue ea inoiz kantarik konposatu duen elkarbizitzak inspiratuta?Gehiago jakin nahi baldin baduzu, entzun arretaz "Harpa jotzen" pozkastaren atal hau. Dakizun bezala txoko hau Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei eskaintzeko baliatzen dute.Egin ezazu harpa-jotzaile komunitatearekin bat!
8. Bizitzaren ondorengo bizitzaz, Dorleta Kortazar
26 may 2025, 6:00 · 30 min
Sinesten duzue hil ondorengo bizitzan? Mamurik ikusi al duzue? Gai honetan sakontzeko Dorleta Kortazar ipuin kontalaria gonbidatu dute Mirari Martirena eta Idoia Torregaraik eta beti bezala, galdera xelebreak egingo dizkiote.Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!"Harpa jotzen", txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei eskainitako pozkasta da.
7. Komunikazioaz, Ibon Fernandez
12 may 2025, 6:00 · 44 min
Komunikazioa da atal honetako aztergaia. Norekin solastu diren Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai? Ba, komunikazioan aritzen den Ibon Fernadezekin.Esparru guztietan aztertu dute komunikazioa, larrua jo osteko egoeran ere bai! Barre piloa egiteko aukera duzu, klik xume bat eginez, "Harpa jotzen" pozcastaren atal hau entzunez.
6. Haurtzaroaz, Aitziber Zapiain
28 abr 2025, 6:00 · 37 min
Zein zen txikitako zuen jolas gogokoena? Zer moduz eramaten zineten anai arrebekin?Aitziber Zapiain kazetaria da, gai interesgarri honi heltzeko Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak "Harpa jotzen" pozcastera gonbidatu dute.
5. Ligatzeaz, Albina Stardust
14 abr 2025, 6:00 · 49 min
Atal honetako mintzagaia, ligatzea da. Gonbidatua berriz Albina Stardust drag queena izan da, eta berarekin hitz egingo dute ligatzeko teknikei buruz eta pertsona bat erakargarria egiten duten ezaugarriei buruz, besteak beste.Barre egin eta tarte dibertigarri bat pasa nahi baldin baduzu, ez galdu "Harpa jotzen" pozcasta. Mirari Martiarena eta Idoia Torregararai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei eskaintzen dioten txokoa da.
4. Landareez eta baratzaz, Jakoba Errekondo
31 mar 2025, 6:00 · 45 min
Zergatik da horren iraultzailea baratza edukitzea? Hil zaizu inoiz landarerik?Landareez eta baratzeaz aritzeko Jakoba Errekondo gonbidatu dute Idoia Torregaraik eta Mirari Martirena umoregileek "Harpa jotzen" podcastaren atal honetara.
3. Animaliez, Nerea Arriola
17 mar 2025, 6:00 · 38 min
Animalia-zaleak zarete? Baduzue animaliaren bat etxean? Zein animalia izatea gustatuko litzaizuke? Animaliak dira pozcastaren atal honetako hizketagaia eta gonbidatu gisa Nerea Arriola aktorea aukeratu dute Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik.Jakin nahi duzue Nereak zer nolako harremana duen olagarroekin? Gehiago jakin nahi baldin baduzu, bat egin ezazu harpa-jotzaile komunitatearekin!
2. Festa herrikoiez, Xabin Fernandez
3 mar 2025, 6:00 · 36 min
Parte hartzen al duzue herriko festetako ekintzetan? Ligatzen al duzue bertan? Gai honetan sakontzeko Xabin Fernandez aktore, kazetari eta aurkezlea gonbidatu dute Mirari Mariarena eta Idoia Torregaraik. Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta?Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
1. Hilerokoaz, Klara Badiola
17 feb 2025, 11:00 · 33 min
Denboraldi berriko lehen atalean hilekoa hartu dute hizketagaia, oraindik ere gai honi buruzko tabuak azalerazi dituzte, Klara Badiola, luxuzko gonbidatuarekin.Barre piloa egin nahi duzu? Bat egin harpajotzaile komunitatearekin!
10. Gabonak ospatzen, Iñigo Etxarri eta Asier Kortabarriarekin
27 may 2024, 5:00 · 40 min
Denboraldiari amaiera emateko aukeratutako gaia gabonak dira. Izan ere, Mirariren ametsa da noizbait EITBko kanpaikadak ematea eta Idoiari ere asko gustatzen zaizkio jai hauek. Ondorioz, gonbidatuak ere neurrikoak aukeratu dituzte eta ez bat, baizik eta bi dira."Harpa jotzen" pozcastaren soinu zuzendaria den, Iñigo Etxarri, denboraldi honetan protagonismo handia hartu duena eta Asier Kortabarria bigarrena, Hiru Damatxoko produktore eragilea. Gabonetako espirituarekin erantzun dituzte biek galderak! Prest zaude azken atalari ekiteko?
9. Sukaldaritzaz, Lur Errekondo
20 may 2024, 5:00 · 25 min
Sukaldaritzaz dihardugu atal honetan. Mirari ondo moldatzen da eta sekulako kroketak egiten ditu, baina Idoia, berriz, desastre hutsa da. Luxuzko gonbidatua izan dute solasteko, Lur Errekondo. Nola moldatzen da sukaldean? El Conquisen gosea pasatzen du? Dietarik jarraitzen du harri-jasotzaile izateko?
8. Iparraldekotasunaz, Oihana Galé
13 may 2024, 5:00 · 36 min
Ipar Euskal Herria dugu hizpide. Hegoaldeko euskaldunok iparraldeko ia ezer ez dugu ezagutzen eta. Baina aldiz, Iparraldekoek gehiago ezagutzen gaituzte hegoaldekoak. Oihana Galé euskalzalea gonbidatu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gaiean sakontzeko, eta beti bezala, txorakeria piloa galdetu dizkiote. Tartean, bere izengoitiari buruz. Izan ere pozcast hau umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei eskaintzen dieten txokoa da.Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
7. Ileaz, Urko Aristi?
6 may 2024, 5:00 · 33 min
Ileei buruzkoa da 15. atal hau. Izan ere, gure gizartean ile batzuk onarpena dute eta beste batzuk ez. Urko Aristi kazetari eta eguraldi gizona izan da gonbidatua eta era honetako galderei erantzun behar izan die: noiz onartu zuen burusoila izango zela? Depilatzen al da? Igerilekura joatean, buruan edo bizarrean jartzen du txapela?Tarte atsegin bat pasa nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
6. Gaztetasunaz, Marisa Barrena wikilaria
29 abr 2024, 5:00 · 34 min
Noiz arte izaten gara gazte? Zergatik diogu hainbesteko beldurra zahartzaroari?Gaztetasuna da atal honetako aztergaia. Gonbidatu aproposa ekarri dute gaiaz hitz egiteko Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzeko txokora, Marisa Barrena, irakasle eta wikilari sutsua. Ilea zuritzen noiz utzi zuen esan digu Marisak, bai eta ea nahiago duen gaztea izan edo jubilatua.
5. Sare Sozialak, haterrak eta Ane Lindane
22 abr 2024, 5:00 · 39 min
Sare sozialak dira, hamairugarren ataleko ardatza. Mirari Martiarenak, Instagram erabiltzen du batez ere eta Idoiak berriz X, twitter zena, Lagunak egin dituzte bertan? Denbora asko pasatzen dute sarean murgilduta? Pozkast atal honetako gonbidatua Ane Lindane umoregilea izan da, eta berak kontatu digu birala bihurtzeak zer suposatzen duen eta haterrei nola erantzuten dien, besteak beste.
4. Musikaz, Andoni Ollokiegi
15 abr 2024, 5:00 · 34 min
Musikaz aritu dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai beraien abeslari dohainak erakutsi dituztelarik. Gonbidatu aproposa topatu dute, gainera Andoni Ollokiegi. Asko ligatzen al du musikari izanda? Euskal Herriko publikorik onena zein da? Dutxan abesten du?Barre egin eta abestu nahi baldin baduzu, ez galdu! Izan ere pozkast hau Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da. Iñigo Etxarri teknikariak ere parte hartu nahi izan du.
3. Garraioaz, Iruñe Astiz
8 abr 2024, 5:00 · 34 min
Garraioa dugu hizketagai. Trena, autobusa, autoa, motorra, hegazkina… zein abantaila eta desbantaila dituzte?Iruñe Astiz, twitchlari nafarra gonbidatu dute aditu gisara. Lo hartu ote du inoiz garraio publikoan? Sartzen al zaizkio hankak hegazkineko eserlekuan? Kopilotu ona da?Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu harpa-jotzaile komunitatearekin!
2. Kirolaz, Antton Telleria
1 abr 2024, 5:00 · 30 min
Kirolari buruz hitz egin aurretik galdera bat; Idoiak eta Mirarik Kiroldegiko kuotak ordaintzen ote dituzte? Zer janzten dute kirola egiteko? Zein herri-kirol egingo lukete? Gai honetan sakontzeko Antton Telleria umoregile eta aurkezlea gonbidatu dute, eta galdera xelebreak egin dizkiote.
1. Ezkontzaz, Ana Goitia
25 mar 2024, 6:00 · 32 min
Ezkontzak hartu dituzte hizketagai eta instituzio sozial honen zirrikituak aztertu dituzte. Modan daude? Gehiegi jaten dugu ezkontzetan? Nola jantzi behar da? Ana Goitia aurkezlea eta modan aditua gonbidatu dute bere ezkontza nolakoa izan zen kontatzeko.Barre pilo bat egin nahi duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
0. Harpa jotzen II: Berriz ere, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren poZkasta
21 mar 2024, 6:00 · 29 s
Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik poZkasta izendatzen dutenaren atal berria, zuk nahi duzunean entzuteko aukera izango duzu. Txoko honetan gure umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Bigarren denboraldia hamar atalek osatuko dute.Ohi bezala, gai zehatz baten inguruan ariko dira Mirari eta Idoia, atal bakoitzean gonbidatu berezi batekin. Umoretik helduko diote, jakina, aztergaiari eta gonbidatuen artean izango dituzte bigarren denboraldian, Antton telleria, Ane Lindane, edota Lur Errekondo, besteak beste.
8. Mendiko botak jantzita, zientziaz Ana Galarraga
22 may 2023, 5:00 · 34 min
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek mendizaletasuna izan dute hizketagai.Euskaldun jatorra izateko mendizalea izan behar duzu edo ez? Zein da mendi-tontorrean jatea gustuko duzun ogitartekoa? Gonbidatua Ana Galarraga izan da, Elhuyar aldizkariko zientzia dibulgatzailea. Nola agurtuko ote du berak jendea mendian? Zer eramaten du jateko? Galdera hauen erantzunak ezagutu nahi baldin badituzu, bat egin ezazu!
7. Nor izateaz, Iñigo Antsorregi korapilo askatzailearekin
8 may 2023, 5:00 · 33 min
Nor gara gu? Zer gara gu? Nola definitzen duzu zure burua? Norbait izateari buruz hitz egin dute Iñigo Antxorregi gidoigilea eta "Korapiloak" podcastaren arduradunarekin.Dagoeneko entzuteko gogoz zaude, ezta? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak dira Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak.
6. Euskari buruz, Lorea Agirre JAKINeko zuzendariarekin
24 abr 2023, 5:00 · 42 min
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete. Atal honetan Euskara hartuko dute hizketagai. Erabiltzen dituzten euskarakadak eta euskarazko irainak aipatu dituzte, besteak beste.Gonbidatua Lorea Agirre, JAKIN aldizkariko zuzendaria da atal honetan. Salbatuko al du berak Euskara? Zein da gehien gorrotatzen duen euskarazko hitza?Jakin nahi duzu zer erantzun duen Loreak? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
5. Sexuaz, Jon Plazaola aktore umoretsuarekin
10 abr 2023, 5:00 · 31 min
Sexua da hizketagai atal honetan. Desberdintasunik al dago oraindik sexuaz gizon batek edo emakume batek hitz egiten badu? Masturbatzen al zara? Sexu hezkuntza egokia al da?Gai honetaz hitz egiteko gonbidatua Jon Plazaola aktorea da, eta galdera gaizto bat baino gehiago erantzun behar izan ditu: sexua gain-baloratuta dago? Barre egitea edo sexua nahiago du? Proposamen lizunik jaso al du inoiz? Jakin-mina duzu? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
4. Aitzakiez, Manu Etxezortu kazeratiarekin
27 mar 2023, 5:00 · 27 min
Aitzakiei buruzko hausnarketa. Iaioa zara aitzakiak jartzen? Ezetz ez dakigulako esaten aitzakiatan hasten gara? Zein da inoiz esan dizuten aitzakiarik sinesgaitzena? Manu Etxezortu, Euskadi Irratiko esataria da gonbidatua eta aitzakiarik gabe erantzun dio gure galdetegi xelebreari. Jakin nahi duzu zer erantzun duen? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin."Harpa jotzen" pozkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriei eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen dieten txokoa da.
3. Loaz, Aitziber Garmendia aktorearekin
13 mar 2023, 6:00 · 27 min
Guztioi eragiten digun gaia landu dute atal honetan: loa. Badakigu gaizki lo egiten dugunean eguna aldapa gora egiten zaigula. Loti ona al zara? Pijamarekin edo kamiseta zaharrarekin sartzen zara ohera? Eta neguan? Poltsa berorik behar izaten al duzu?Gai zirraragarri honi buruz hitz egiteko luxuzko gonbidatua dute, Aitziber Garmendia. Iratzargailuak jo baino lehen esnatuko ote da? Oholtzatik ikusi ote du inor lotan? Zurrunga egiten ote du?Hauek eta gehiago izango dituzte hizpide, beraz, zeren zain zaude? Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin.
2. Kuadrilaz, Joxe Rojas teknopatarekin
27 feb 2023, 6:00 · 34 min
Euskal Herriko instituzio garrantzitsuenetakoa aztertu dute Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik: kuadrillak. Nolakoa da zurea? Zer paper betetzen duzu bertan? Soilik neskek osatzen duzue? Mutilek bakarrik? Nork eramaten du botea?Gonbidatu berezia aukeratu dute azterketarako, Joxe Rojas, TOKIKOM, euskarazko Tokiko komunikabideen elkarteko komunikazio-zuzendaria. "Teknopata" blogaren kudeatzailea eta ilgoropilaren defendatzaile sutsua. Txakurra paseatzera kuadrillarekin batera ateratzen ote du? Zer esango lukete kuadrillako kideek beraz? Kuadrillatik atera daiteke?Bat egin harpa-jotzaile komunitatearekin!
1. Barreaz, Beatriz Egizabal aktore eta klownarekin
13 feb 2023, 6:00 · 34 min
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagun direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo eta hobe esan, poZcasta heurek izendatu nahiago duten bezala.Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurbildu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
0. Harpa jotzen: Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren musika
8 feb 2023, 16:02 · 3 min
"Harpa jotzen" umorezko podcasteko gidariak Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena izango dira, aurrez ere harpa-jole profesional ezagunak direnak. Herriz-herri beren ikuskizunen bidez erakutsi duten bezala umorea banatu nahi dute lau haizetara. Horregatik sortu dute podcasta edo hobe esanda, poZcasta, heurek izendatu nahiago duten bezala.Aurki dituzu, Idoia eta Mirari, harpa-jotzera hurblidu dituzten elkarrizketatuak alboan dituztela, aldarterik onenean. Zure algarak nahi dituzte, edo irrifarra sikiera!
