No Sin Mi Radio

EITB

Hitza jolas

Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • Bizkaiko finalaren errepasoa

    15 ago 2026, 3:21 · 53 min

  • Lazkaoko Gerrikokoak eta Antzuolakoak

    27 jun 2026, 2:00 · 54 min

    2026ko irailaren 15ean beteko da mendea Joxe Miguel Iztueta, “Lazkao Txiki”, jaio zela. Urteurren hori abiapuntutzat hartuta Lazkaoko Gerrikon osatutako saioko bertsoaldiekin, eta, Antzuolan San Isidro eguna zela eta antolatutako saioko bertsoaldiekin osatu dugu “Hitza jolas” saioko atal hau.

  • Seigarren Señora Sariketa

    20 jun 2026, 5:00 · 58 min

    Ibilian ibilian, Señora Sariketak seigarren edizioa osatu du. Moldez edota formatuz aldatzen joan bada ere, bada oraindik festa eta aldarrikapenak uztartzeko oholtza. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, Plentzian jokatutako finaleko bertsoaldiak entzungo ditugu.

  • Durangoko eta Getxoko historia eta istorioak

    13 jun 2026, 5:00 · 1h 17m

    Maria izeneko emakume bat izan zen Durangoko Arte eta Historia museoko ibilbidearen ardatz. Unai Elorriaga idazlearen Francesco Pasquale, berriz, Getxoko Muxikebarriko protagonista. “Hitza jolas” podacastaren atal honetan, bi saioetako istorioak lotzen saiatu gara.

  • 2026ko Nafarroaren Egunekoak

    6 jun 2026, 5:00 · 55 min

    Baigorrin ospatu da 2026ko Nafarroaren Eguna, eta han entzundako bertsoaldien hautaketa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoak, ahots soilez baino, akordeoiz jantzita entzungo ditugu Ainhoa Elizondo musikariaren eskutik.

  • Modelokoak eta Matienakoak

    30 may 2026, 5:00 · 1h 4m

    Zarauzko Modelo aretoan eta Abadiñoko Traña-Matiena auzoko jaietako saioan entzundako bertsoaldien hautaketa da “Hitza jolas” podcastaren atal honetan topatuko duzuna. Jolaserako prest al zaude zu ere?

  • Oiartzungo saio musikatua

    16 may 2026, 5:00 · 53 min

    Bertsoa, hitzen eta doinuen uztarketa izan ohi da; tarteka baina, musikaz lagundutako saioak ere izan ohi dira. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Oiartzungo Landetxe kultur etxean entzundakoen errepasoa egingo dugu.

  • 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

    2 may 2026, 5:00 · 1h 4m

    Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi zioten txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari, Iñaki Viñaspreri. Gasteizko Europa Jauregian 800 lagun batu ziren finalaz gozatzeko. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu.

  • Osinalde sariketako finalekoak eta Mendarokoak

    25 abr 2026, 5:00 · 1h 7m

    “Hitza jolas” podcastaren atal honetan Gabirian, 2026ko apirilaren 11n, jokatutako 54. Osinalde Sariketako finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu. Mendaron, Motxaila eguneko saioko hainbat bertsoaldi ere bai.

  • Azkoitian eta Andoainen ondutakoak

    18 abr 2026, 5:00 · 1h 18m

    Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen 30garren urteurrena ospatzeko bertso saioa antolatu zuten Azkoitian. Andoainen, berriz, Hurria Sahara elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa izan zen Basteron. Bi saio horietako bertsoaldien errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.

  • Oñatiko bertso elektronikoak; “1TZ4L1 3T4 P1ZTU” egitasmokoak

    11 abr 2026, 5:00 · 51 min

    Saio musikatuak ugaritu diren arren, ez da ohikoena, musika elektronikoa, autotunea eta bertsoa uztartzea. Bada, Oñatiko Verdury Hall-en egindako “Itzali eta piztu” saioko bertsoaldiak entzungo ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.

  • Arabako finalaren atarian, bi finalaurrekoak

    28 mar 2026, 6:00 · 1h 1m

    Arabako Bertsolari txapelketaren finalaren atarian, Dulantzin eta Aramaion jokatutako bi finalaurrekoen errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela 2026ko txapeldunari. Bertsolarien asmo eta helburuen berri ere jaso dugu.

  • Pasaia eta Ordiziakoak

    21 mar 2026, 6:00 · 1h 9m

    Pasaia eta Ordizia artean, denetariko gaiak izango ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan; inauteri girokoak, umorerako bidea eskaintzen dutenak, gizartean bolo-bolo dabiltzanak edota tartean-tartean hausnarketarako gai sakonak ere bai.

  • Iruñeako Bertsoaroa egitarauko bi saio

    14 mar 2026, 6:00 · 1h 4m

    Otsailaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolan izandako saiokoak eta otsailaren 19an, Txantreako Salestarren Zentro komunitarioan entzundako bertsoaldiak ditugu ardatz “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoaroa egitarauko bi saio izan dira. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.

  • Galdakaoko bertso-derbikoak eta Zeraingo Oiharte sagardotegikoak

    7 mar 2026, 6:00 · 54 min

    Athleticek eta Realak sarri jokatu dute azken aldian elkarren kontra. Hori dela eta, “Hitza jolas” podcastaren atal honetan otsail hasieran Galdakaon jokatutako bertso-derbiko bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Zeraingo Oiharte sagardotegian denboraldi hasieran kantatutakoak ere jasoko ditugu.

  • Tolosako Atariakoak eta Osinalderen xehetasunak

    28 feb 2026, 6:00 · 59 min

    Tolosaldeko Atariak ohikoa du urte hasierako bertso-saioa eta Leidorren entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu “Hitza Jolas” podcastaren atal honetan, baina Gabiriako Bertsolari Gazteen Osinalde sariketaren 54. edizioari dagozkion berritasunak ere jaso ditugu.

  • Amurrioko urteroko saiokoak eta Gasteizko Unibertsolariak

    21 feb 2026, 6:00 · 1h 9m

    Arabara begira jarriko gara. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Amurrion urtero izaten den bertso-saioari erreparatuko diogu, baita Gasteizen, unibertsitate giroan dabiltzan gazteek antolatutako Unibertsolariak saioari ere.

  • Hernani eta Hendaia; urteroko bi hitzordu

    14 feb 2026, 6:00 · 1h 29m

    "Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urte hasieran Hernanin entzundako bertsoaldiak eta Hendaian, Harrera taldeak urtero antolatzen duen hitzordukoak entzungo ditugu. Batetik bestera ibiliko gara, bateko eta besteko bertsoaldiak josiz; haria bai, baina jostorratzik gabe, hitzekin harilkatzen saiatuko gara.

  • Xilabako finalean entzundakoak

    7 feb 2026, 6:00 · 1h 4m

    Historian lehenengoz emakumezko bat izan zen Xilabako garaile, Maddi Ane Txoperena eta emakumezko batek jantzi zion gainera txapela: Maialen Hiribarrenek. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatutako finalean entzundako bertsoaldiak bildu ditugu. Lehenengo fasetik hasi eta buruz buruko fasekoak barne.

  • Xilabaren final aitzinekoak: Baigorrikoak eta Bardozekoak

    31 ene 2026, 6:00 · 1h 1m

    Xilaba txapelketa finalera heldu da. Honen aurretik baina, final aitzinekoen errepasoa egingo dugu. Baigorriko saioko bertsoaldiak eta Bardozekoak hartuta gatoz “Hitza jolas” podcasten atal honetan

  • Ondarruko hotzari aurre egiteko bertsoak eta Xilabaren finalaren atarian esanak

    24 ene 2026, 6:00 · 1h 0m

    Eguzkiaren kontrako norabidean egingo dugu podcasta; Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Ondarroan ekingo diogu Erregetako saio giro hotza berotzeko bertsoaldiak entzungo ditugu eta Xilabaren finalaren atariko, Donibane Lohizuneko Pavlosky erakusgelan esandakoak ere bilduko ditugu "Hitza jolas" podcastaren atal honetan.

  • Soraluzeko urte hasierakoa

    17 ene 2026, 6:00 · 43 min

    Soraluzeko neguko bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko “Hitza jolas” saiorako. Soraluzeko eta inguruko herrietako albisteekin abiatu baziren ere, gabonetako sukaldeetako usainek eta mahai bueltako loturek ere emango dute zer esana. Bizkaiko finala pasa berri dela eta, horrekin lotutako bertsoaldiren bat ere entzungo dugu, gure bederatzikoaz gain.

  • Bizkaiko finalaren errepasoa

    17 ene 2026, 5:50 · 1h 9m

    2025eko abenduaren 20an jokatu zen Bilboko Casillan 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 4700 zaleren aurrean, zortzi bertsolari aritu ziren lanean. Horietako bi sailkatu ziren buruz buruko fasera eta epaileen puntuaketak batuta, Aitor Etxebarriazarraga izan zen garaile. Puntu erdira geratu zen Onintza Enbeita. Gainerako bertsolariak aldiz, 10 puntuko tartean geratu ziren. Final parekatu honen errepasoa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.

  • Xilabaren errepasoa

    10 ene 2026, 6:00 · 50 min

    Albiste eta kanta berrienez gain, musikariei elkarrizketak eta Gaztean entzuten ez diren harribitxiak. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara, 'B aldea'!

  • Bizkaiko Finalaren atarikoak eta finalaurrekoen bigarren itzulikoak

    20 dic 2025, 6:00 · 1h 11m

    2025eko Bizkaiko finala ate-joka dugunez, finaleko oholtzan izango diren bertsolariek esandakoak bildu ditugu, baita txapela jartzeko ardura izango duen Arantza Plazarenak ere.Bertsoei dagokienez, "Hitza jolas"en atal honetan Bizkaiko finalaurrekoen bigarren itzulikoak, Bermeo eta Markina Xemeingoak hautatu ditugu.

  • Bizkaiko finalaurrekoen lehen itzulia

    13 dic 2025, 6:00 · 1h 9m

    2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako bidean, finalaurrekoen lehenengo itzuliko aleak jaso ditugu saio honetan. Zeanuri, Abadiño eta Barakaldoko saioetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Bestalde, gure artxiboan murgildu eta 30 urte atzera egingo dugu: nolakoa izan ote zen 1995eko urtekaria?

  • Nafarroako bertsolari txapelketako finalak utzitakoak

    6 dic 2025, 6:00 · 1h 4m

    2025eko azaroaren 29an jokatu zen, lehenengoz Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala. Xabat Illarregi Marzol izan zen txapeldun. 4 ordu eta erdiko finaleko alerik nabarmenenak hautatu ditugu podcast honetan entzun ditzazun.

  • Nafarroako finaleko atarikoak, "Azken afaria" komikia eta artxiboko hainbat perla

    29 nov 2025, 6:00 · 56 min

    2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finaleko oholtzan izango diren 8 bertsolarien sentipen, asmo eta nahiak bildu ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bestalde, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek sortu duten "Azken afaria" komikia aurkeztu digute eta gure artxiboan ere murgildu gara hainbat perla erreskatatzeko. Hori guztia egiteko, bidelagun berri bat ere izan dugu atalean. Entzun!

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

    22 nov 2025, 6:00 · 1h 14m

    Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatu dira 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak. Horien errepasoa egin dugu "Hitza Jolas" podcastaren atal honetan. Dagoeneko zehaztuta geratu da 2025eko azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko zortzikotea.

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko errepasoa

    15 nov 2025, 6:00 · 1h 10m

    Finaletik gertuago dago jada Nafarroako txapelketa, baina lehen faseko lau saioen errepasoa egin nahi dugu "Hitza Jolas" podcastean. Gai sakonak bezala, umore kutsukoak ere badira txapelketan.

  • Gau Beltzeko kalabazak, bestelakoak eta heriotzaren ingurukoak

    1 nov 2025, 6:00 · 59 min

    Domu Santu Eguna, Gau Beltzaren biharamuna ere bada. Heriotzaz, arimaz, kalabaza ezberdinez eta beste hainbat gairi buruz ariko gara. Artxiboan murgildu gara eta sasoi ezberdinetan, gai hauen inguruan botatako bertsoaldiak hautatzen saiatu gara. Ohi bezala, seriotasunez, baina umore kutsua galdu gabe. Entzun!

  • Irura eta Amorotoko saioak

    25 oct 2025, 5:00 · 59 min

    Irurako San Migel eguneko saioko bertsoaldiak, eta Amorotoko herriko plazan osatutako bertso saiokoak hartuta gatoz. Gaurkotasun beteko gaiez gain, bizitzako etapa ezberdinei buruzkoak, galdera sakonak zein jolastiagoak ere hautatu ditugu “Hitza jolas” saioan.

  • Bizkaiko Txapelketako lehenengo fasekoak

    18 oct 2025, 5:00 · 58 min

    Urdulizen, Lekeition, Mungian, Galdakaon eta Getxon jokatu dira 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioak. Hitzordu horietan entzundako hainbat bertsoaldi hartu ditugu "Hitza jolas"en atal honetan. Egin errepasoa gurekin!

  • Markinako organo jaialdikoak eta Donostiako Euskal Jaietakoak

    11 oct 2025, 5:00 · 54 min

    Donostiako euskal jaietako bertso-saioko aleak eta Markina Xemeingo Musika-Haizeak zikloaren barruan, organoarekin osatutako saio musikatukoak batu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.

  • Galdakaokoak eta Atarrabiako saio musikatukoak

    4 oct 2025, 5:00 · 59 min

    Astelehenez egokitu zen Galdakaoko jaietako bertso saioa. Hango bertsoaldiak eta Atarrabian egindako "ez da kasualitatea" formatuko bertsoaldi musikatukoak ere hautatu ditugu. Gaurkotasuna aletzeaz gain, haurtzarora ere joko dugu. Entzun!

  • Bertsolariak, aktore ere ba ote dira?

    27 sept 2025, 5:00 · 1h 5m

    Galdera horretatik abiatuta, gure fonotekako artxibategian murgildu gara eta Donostiako Zinemaldiari, zinemari edota aktore lanari lotutako bertsoaldiak hautatu ditugu. Entzun eta gozatu izarrekin!

  • Lakuntzako eta Orozkoko herriko jaietan entzundakoak

    20 sept 2025, 5:00 · 1h 3m

    Nafarroa eta Bizkaia artean ibiliko gara. Batetik bestera hainbat aldiz egingo dugu, festa-giroa galdu gabe eta umoreari eutsiz. Gure bederatzikoa ere jasoko dugu eta hau Arabatik iritsiko zaigu..

  • Sorabilla auzoko eta Gorlizko jaietako bertsoaldiak

    13 sept 2025, 5:00 · 1h 2m

    Andoaingo Sorabilla auzoko jaietako bertsoaldiak eta Gorlizko jaietakoak hautatu ditugu denboraldiari hasiera emateko. Bederatzikoari ere berrekin diogu, 2025eko udazkenean izango dugunaren aurrerakina eskaintzeaz batera.

  • Eskolarteko finala eta “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburua

    28 jun 2025, 5:00 · 51 min

    Nafarroa eta Gipuzkoa artean ibili gara "Hitza jolas"en atal honetan. Arantzan burutu zen 37 garren Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa eta Gabirian aurkeztu duten “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburuaren nondik norakoak jasoko ditugu.

  • 1985eko Pernando Amezketarra txapelketako finaleko bertsoaldiak

    21 jun 2025, 5:00 · 59 min

    2025eko martxoan, Joxerra Gartziarekin eta Pello Zabaletarekin aletu genituen Pernando Amezketarra herri arteko txapelketaren kontuak. Bada, 1985eko txapelketa hartako finaleko bertsoaldiak hartuta gatoz atal honetan. Segura eta Zestoa izan ziren Tolosan jokatutako finalean kantari. Gozatu gure fonotekako altxor hauekin.