EITB
Irabazi arte
EITBko "Irabazi arte" telesaileko bi kidek podcast bat sortu dute emakumezko kirolari eta kirozale erreferenteak bertatik bertara elkarrizketatzeko. Arene (Sua Enparantza) eta Nora (Nahia Sillero) dira podcasterrak aurreneko bi denboraldietan eta Arene eta Olatz (Ainhoa Azpitarte) azkenekoetan, Learoko jokalariak hirurak. Nerabezaroko atrebentziaz luzatzen dizkiete galderak gonbidatuei.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
11. Ainara Arkarazo, gogoko tokian aldaparik ez
1 may 2026, 5:00 · 16 min
Mendian aldapak oinez zein korrika igotzea izugarri gustatzen zaio Ainara Arkarazo abadiñarrari. Askorik pentsatu gabe hasi zen mendi lasterketetan, eta, orain, 60-70 kilometroko ultra trailetan parte hartzen du. Naturarekin harremanetan dago mendian gora eta behera dabilenean, eta egunero saiatzen da mendi ibilaldia egiten. Horretaz gain, hezitzailea da Durangoko eskola batean eta Lagako hondartza bereziki du gustuko.
10. Angela Lopez eta Unai Arana, misterioz betetako denboraldi bateko aktoreak
24 abr 2026, 5:00 · 15 min
Kastinetan parte hartuz iritsi dira “Irabazi arte” telesailera Angela Lopez eta Unai Arana. Ondo baino hobeto konektatu dute Alaitz eta Aimar pertsonaiekin, eta gustura dabiltza 5.0 denboraldian. Unaik aitortu duenez, aktore lanetik deskonektatzea ez zaio erraza egiten. Angelak, berriz, eskalatu egiten du eta horrek laguntzen dio deskonektatzen. Biek ikasi dute Haur Hezkuntza eta Angela irakasle ere bada une honetan.
9. Maddi Gesalaga, ibilbide luzeko harri-jasotzaile gaztea
17 abr 2026, 5:00 · 15 min
Maddi Gesalagak 14 urterekin lortu zuen 100 kiloko harria jasotzea, baina lana eman dio urduritasuna gestionatzen ikasteak ere. Astean bost aldiz entrenatzen da eta gauetan ikasteko denbora ateratzen du. Gizarte hezitzaile izan nahiko luke, baina, momentuz, harria du buruan. Eta amets berezi bat du: Uliako Harria irabaztea.
8. Joan Bailador eta Tessa Andonegi, aktore lanaren xarma eta errealitatea
10 abr 2026, 5:00 · 16 min
Aktore lanetan nola hasi ziren gogoratu dute “Irabazi arte” telesaileko Joan Bailador eta Tessa Andonegi aktoreek. Interpretazioarekin asko gozatzen dute biek baina alde ilunak ere baditu. Joani, adibidez, pribatutasuna kendu dio aktore izateak, eta Tessak argi du lanbide zaila dela; batzuetan lana dago eta beste batzuetan, zain egon beharra dago. Momentuz, “Irabazi arte” telesailean ari dira bi aktoreak.
7. Ian Ruiz, esperientzia sexualez eta gehiegizko espektatibez
27 mar 2026, 6:00 · 17 min
Komunikatzeko beharrak bultzatuta, “Marmarrian” podcasta sortu du Ian Ruizek. Gazteen kontuetaz aritzen dira bertan, eta “Irabazi arte” bideopodcast honetan ere horretaz galdetu diote. Harreman toxikoak, pasahitzak bikoteari emateaz, dena publiko egin beharraz, edo sexu harremanez zabal hitz egin dute. Baina, maitasunagatik zer ez luke egingo Ianek? Futbola ikustera joan edo kirola egin!
6. Enara Gaminde, 18 urterekin 18 final jokatu dituen pilotaria
20 mar 2026, 6:00 · 15 min
Lau urterekin hasi zen pilotan, kirol horretan emakume erreferente gutxi zegoenean. Gaur egun, baina, Enara bera pilotari gaztetxo askoren erreferentea da. Pausoz-pauso joan nahi du, etorkizunean emakumeen pilota profesionala izan arte. Bitartean, lorpenekin gozatzen ari da: 2025 urtea borobila izan da, eta lanean jarraituko du txapel gehiago lortzeko.
5. Janire Ugalde, TikToken aholkuak ematen dituen psikologo euskalduna
13 mar 2026, 6:00 · 13 min
TikTok sare sozialean buru osasunaren inguruan aritzen da Janire Ugalde psikologoa. Antsietateaz edo isolamenduaz askotan galdetzen diote gazteek, eta batzuetan ez dakite zehazki zer ari zaien gertatzen. Janire euskaraz aritzen da sarean, eta hori plus bat da hainbat neraberentzat. Antsietatea nola identifikatu eta zer egin kontatu du “Irabazi arte” podcastaren atal honetan.
4. Elaia Gogenola, zesta puntarekin Berriatutik mundura
6 mar 2026, 6:00 · 15 min
Berriatuko frontoian nebak nola jokatzen zuen ikustetik, goi mailako puntista izatera pasa da Elaia Gogenola. Hala ere, garbi du kirol honetatik bizitzea zaila dela. Horregatik, biomedikuntza ari da ikasten. Garaipen eta porrotei buruz hitz egiteaz gain, bere hamarkadako puntistekin duen harremanaz jardun du. Era berean aitortu du ez dela musika zalea, eta kuadrilla oraingoz ez dela kanpora atera egun batzuk elkarrekin igarotzera.
3. Markel Urangaren hasiera eta Joana Garitanoren esperientzia
27 feb 2026, 6:00 · 17 min
Markelek debuta egin du “Irabazi arte” telesailean, eta esperientzia polita izan arren hasieran kosta egin zitzaion. Joanak, berriz, 5. denboraldia du, eta lehen askoz ere lotsatiagoa zela aitortu du. Biek ala biek, barru-barruan daramate interpretazioa, eta “Irabazi arte” telesailean hasi aurretik Borobil antzerki eskolara jo zuten. Hala ere, ikasketetan beste norabide bat hartu dute: Markel adimen artifiziala ari da ikasten, eta Joanak psikologia ikasi nahiko luke.
2. Ane Urresti sare sozialetako eduki sortzaile ameslaria
20 feb 2026, 6:00 · 20 min
Egunero sareetara bideoak igotzen ditu Ane Urresti mutrikuarrak. Tik Token hasi zen, eta orain, Instagramera egin du salto. Ikasketen inguruan ere galdetu diote “Irabazi arte” podcasteko Olatzek eta Norak, eta Anek azaldu du, ikus-entzunezko gradua aukeratu zuela. Hori dela eta, gomendio bat eman die ikasketak aukeratzen ari diren gazteei: euren burua ezagutu, erabakia lasai hartu, eta ametsak bete daitezkeela argi izatea.
1. Dorleta Urretabizkaia eta Ugaitz Amundarainekin arlo pertsonalaz eta profesionalaz
13 feb 2026, 6:00 · 20 min
Atal honetan Dorleta Urretabizkaia (Eunaterekin) eta Ugaitz Amundarain (Keparekin) ibilbide pertsonal zein profesionala ezagutzeko aukera izango dugu. Dorleta aktore zuzendari lanetan hasi zen “Irabazi arte” telesailean, eta orain aktore lanetan dabil. Ugaitzek bestalde, antzezlan bat idatzi du, eta lan horrek argia ikustea nahiko luke. Dorletak, gainera, aholkuak eman dizkie aktore izan nahi duten gazteei.
10. Karmele Pikabea, sokatiralaria
25 abr 2025, 5:00 · 22 min
Munduko txapelduna izan da Lesakako Beti Gazte sokatira taldea, eta bertan tiralari aritzen da Karmele Pikabea. Sokatiraren mundua zeharo ezezaguna da Nora eta Olatzentzat, beraz Karmelek galdera mordoa erantzun behar izan dizkie.“Irabazi arte” podcastaren laugarren denboraldiko azken atala da, eta Munduko txapelketan lortutako urrezko domina eskuetan hartzen ere utzi dio Karmelek Olatzi!
9. Naroa Ruiz de Galarreta, izotz-hockey jokalaria
18 abr 2025, 5:00 · 17 min
Naroa Ruiz de Galarretak ez du gogoratzen irristagailuak noiz jantzi zituen aurreneko aldiz. Bost urterekin hasi zen izotz-hockeyan. Hamabost urte geroago, 2025ean, liga irabazi berri du hirugarren aldiz, Donostiako Txuri-Urdin taldearekin. Nora eta Olatzekin aritu da solasean bere ibilbideari buruz, izotz-hockeyak azken urteetan izan duen garapenari buruz eta bizitzako beste gauza askori buruz.
8. Irati Mitxelena, luzera-jauzilaria eta neurozientzialaria
11 abr 2025, 5:00 · 20 min
Bi mundu oso ezberdinak uztartzen ditu Irati Mitxelena donostiarrak baina, hain zuzen ere, atletismoari esker izan zuen Estatu Batuetan neurozientzia ikasteko aukera. 2022an Espainiako luzera-jauziko txapelduna izan zen eta 2025ean Europako txapelketa lehiatu du.Aire libreko denboraldiaren atarian, Nora eta Olatzekin hitz egin du luzera-jauziari eta bizitzari buruz. Doktoretza egiten ari da.
7. Nahia Aparicio, Realeko jokalaria
4 abr 2025, 4:55 · 16 min
Nahia Aparicio tolosarrari “Apari” deitzen diote futbolaren ingurukoek. Bost urte daramatza Realean, bi lehenengo taldean. Taldeko gazteenetarikoa den arren, dagoeneko mundial bat jokatu du hogei urtez azpiko selekzioarekin. Nora eta Olatzentzat erreferentea da eta denetarik galdetu diote.
5. Udane Goenaga, arraunlari txapelduna
21 mar 2025, 6:00 · 10 min
Arraun Lagunak traineruko neskek denboraldi historikoa izan zuten 2024ean. Jokatu zituzten bandera guztiak irabazi zituzten!Udane Goenaga arraunlaria gonbidatu dute Olatzek eta Norak podcastaren atal honetara, eta denetarik galdetu diote: bandera guzti horietatik zeinek egin dion ilusio gehien, zaletasuna nondik datorkion, zer motako parranda eta saltseoak egoten diren...
4. Marta Alberdi, Lointek Gernikako saskibaloi jokalaria
14 mar 2025, 6:00 · 16 min
Marta Alberdi saskibaloi jokalaria da "Irabazi arte" podcastaren atal honetara gonbidatutakoa.Bost urte daramatza Lointek Gernikako lehenengo taldean jokatzen eta harro darama 9 zenbakia bizkarrean, beretzat erreferente den jokalari baten omenez.
3. Ainitze Zumeta, harri-jasotzailea
7 mar 2025, 6:00 · 14 min
Euskal Herriko harri-jasotze txapelketako azken irabazlea izan da Ainitze Zumeta zarauztarra. Nora eta Olatzekin ibili da hizketan bere ibilbideari buruz, harriari buruz, halterofilia eta crossfitari buruz... eta, nola ez, saltseo pixka bat ere egon da.
2. Frida Watkins, puntista
28 feb 2025, 6:00 · 14 min
Hamasei urte baino ez dituen arren, Zumaiako lehen emakume puntista da Frida Watkins. Orain dela gutxi hasi dira emakumeak kirol honetan, baina indartsu dator harrobi berria. Hortaz eta beste gauza askori buruz hitz egin du Olatz eta Norarekin!
1. Eukene Larrarte, txirrindularia
20 feb 2025, 23:00 · 17 min
"Irabazi arte" podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko mundu mailan lehiatzen ari den goi mailako kirolari bat aurkeztu dute Olatzek eta Norak. Erreferentea da txirrindularitzan.Larrartek, zilarrezko domina eskuratu zuen 2023ko Pistako Txirrindularitzako Europako txapelketan. Ordu asko pasatzen ditu entrenatzen, belomodroko pistan bueltaka.
10. Amaia Cendoya, igerilaria
19 abr 2024, 5:00 · 16 min
Norak eta Olatzek, Amaia Cendoya igerilaria gonbidatu nahi izan dute elkarrizketatzeko.Amaia, Espainiako Open txapelketako podiumera igo da azken hiru urteotan, 50 metro tximeleta modalitatean. Hori gutxi balitz, ingeniaria ere bada ikasketaz eta bi gauzak uztartzen ditu, lana eta kirola. Eta aholku onekin dator.
9. Leire Fernández, txakurcross eta mendi korrikalaria
12 abr 2024, 5:35 · 18 min
Atal honetarako Norak eta Olatzek energia "txutea" behar zuten, eta horregatik, Leire Fernández gonbidatu dute "Irabazi arte podkast"era.Beharbada Leireren bideoren bat ikusita izango duzue Instagramen, mendian zehar saltoka eta txakurren atzetik korrika, edo txapelketa baten podiumean igota. Urte hauetan zehar zer ikasi duen azaldu die neskei; oinarrizkoa, bizitzan garrantzitsuena jarrera dela.Leire, hamaika urterekin hasi zen txapelketetan eta askotan sariak irabazi ditu. Bere hitzetan: guau, guau!
8. Ainhoa Salillas, Txuri-Urdin hockey taldeko atezaina
5 abr 2024, 5:00 · 16 min
Txuri-Urdin izotz hockey taldeko neskek Iberdrola Liga irabazi dute 2024an eta Olatzek eta Norak Ainhoa Salillas atezaina gonbidatu dute atal honetara.Ainhoak badaki Estatuko talde onenean jokatu arren, hockeya kirol minoritarioa dela eta zaletasuna besterik ez dela; hala ere, betebeharrak ez dira kirol profesionalekoak baino gutxiago. Eta garrantzitsuena: atezain ekipamendua janzterakoan zer sentitzen den azaldu die "Irabazi arte" podcastaren printzesei.
7. Esti Alvarez, Softbol jokalaria
22 mar 2024, 6:00 · 13 min
Esti Alvarez nahikoa ezezaguna den kirolean aritzen da: softbolean. Norak eta Olatzek beisbolaren familiakoa den diziplina honen inguruko galdeketa egin behar izan diote!2020an olinpiada-aurrekoa jokatzera iritsi zen Esti. Bitxia da, baina 2024ko Joku Olinpikoetan softbola ez da kirol olinpikoa izan, baina berriz ere 2028an itzuliko da Los Angelesera. Jokalari zarauztarrak Estatu Batuetako lehiaketara iristea zaila ikusten duen arren, gogor entrenatzen ari da. Egia esan, ez da erraza goi-mailako kirola egitea eta benetako bizitza uztartzea. Pentsa, lanari dagozkion oporrak erabili behar izten ditu txapelketetara joan ahal izateko.
6. Lierni Osa, harri-jasotzailea
15 mar 2024, 6:24 · 18 min
Olatzek eta Norak, Lierni Osa harri-jasotzailea gonbidatu dute. Harriak jasotzen txapelak lortzeaz gain, ofizioz makillatzailea da Lierni eta arlo horretan ere sari bat baina gehiago irabazitakoa da.Geroz eta emakume gehiago jarduten da herri kiroletan, baina bera lehenengoetarikoa izan zen. Eta harriak jasotzea ere nortasuna mantenduz egiten du; azkazal laranjak eta eyelinerarekin begiak marraztuta agertzen da plazara.
5. Marta Sanadri, Athleticeko jokalaria
8 mar 2024, 6:00 · 12 min
Marta San Adrian, "Sanadri" futbol jokalaria ekarri dute gonbidatu podcastera Norak eta Olatzek. Añorga eta Alavesen aritu ondoren, Athleticen jokatzen du egun donostiarrak.Olatzek eta Norak goi-mailako futbolari baten bizitzaren gorabehera guztiei buruz galdetu diote, eta Martak galdera guztiak erantzun ditu: bere ibilbideko momenturik onenak eta txarrenak azaldu dizkie, nolakoa izaten den jokalari baten egun arrunta Athleticen edota zer sentitzen den idolo dituzunen aurka jokatzerakoan.
4. Mamen Celarain, eskubaloi jokalari aitzindaria
1 mar 2024, 6:02 · 16 min
Olatzek eta Norak eskubaloi munduko emakume aitzindaria gonbidatu dute atal honetarako. Mamen Celarain Gipuzkoako lehenengo nazioarteko jokalarietako bat izan zen, eta Medina taldean jokatu zuen, 1973an liga bat irabazi zuen gipuzkoako lehenengo eskubaloi taldean.Gazteek 50 urte hauetan eskubaloia, kirola eta mundua asko aldatu dela ikasi dute Mameni esker. Zuek ere deskubritzeko, entzun elkarrizketa!
3. Izarne Sarasola, Realeko jokalaria
23 feb 2024, 6:00 · 13 min
Izarne Sarasola futbolaria elkarrizketatu dute "Irabazi arte" podcastaren atal honetan Olatzek eta Norak.Realean jokatu ez ezik, Izarnek munduko txapelketa irabazi zuen 20 urtez azpiko selekzioarekin 2022an. Haur zela, Tolosan, bere herrian, hasi zen futbolean, eta hiru urte daramatza Realeko lehenengo taldean.Munduko txapeldunetako bat elkarrizketatzea ez da egunerokoa, beraz aurkezleek ez diote atsedenenik eman Izarneri.
2. Helene Alberdi, triatleta
16 feb 2024, 6:55 · 16 min
Norak eta Olatzek, Helene Alberdi (Bilbo, 1991) gonbidatu dute podcastera eta txundituta geratu dira triatloiaren mundua piska bat ezagututa.Helene bost aldiz izan da Espainiako txapelduna, eta 2022an Europako txapelketa ere irabazi zuen. Gainera Bilbon, etxean, izan zen. Ibilbide izugarri hau edukitzeaz gain, familia medikua ere bada.Helenerengandik ikasi eta zu ere txundituta geratzeko, ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atal hau!
1. Naroa Garaialde, epailea
9 feb 2024, 7:00 · 13 min
0. "Irabazi arte podkast"aren 3. denboraldia prest!
6 feb 2024, 12:26 · 42 s
"Irabazi arte" podcastaren hirugarren aldiari ekiteko prest! Nora, Olatzekin arituko da denboraldi honetan. Bien artean egingo dituzte emakumezko kirolariekin egiten dituzten elkarrizketa interesgarri horiek.Nor ote dute aurreneko gonbidatua? Zu ere prestatu podcastak entzun eta hauetara harpidetzeko!
8. Oihane Otaegi, Curling jokalaria
31 mar 2023, 14:30 · 23 min
Curlinga zer den arrastorik baduzu? Arenek eta Norak ez daukate ideiarik "curling" izeneko kirolari buruz. Zorionez, Oihane Otaegi jokalari txapelduna etorri da "Irabazi arte" podcastera dena azaltzera!Azkeneko atalean kirol bitxi eta berezi honen inguruko sekretu guztiak ikasi nahi izan dituzte: non sortu zen, egun non dagoen zaletasunik handiena, nola jokatzen den eta zer behar den curling jokalari ona izateko.
7. Irene Paredes, Maddi Torre, Lur Errekondo, aurrez aurre eta zuzenean!
27 mar 2023, 13:15 · 49 min
Oso berezia izan da "Irabazi arte" podcastaren 14. atala. Izan ere, zuzeneko emanaldia izan da eta Nora eta Arenek kirolari profesionalekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izan dute. 2023ko Martxoaren 24an, Donostiako Victoria Eugenia Klubean gauzatu da podcasta zuzenean eta ikusleak bertan zirela.Learoko jokalariek, ezustean, Irene Paredes egun Barcelona FCen jokatzen ari den futbolari ospetsua elkarrizketatzeko aukera izan dute. Realeko Maddi Torre aldiz, aretoan bertan eta zuzeneko emanaldira etorri da, baita Lur Errekondo harrijasotzailea ere. Lurrek eskubaloian jokatzen zuen, baina lesio ugariek utziarazi zioten kirol hori. Erabaki gogorra, baina hartu eta aurrera egin behar izan zuen egun "El Conquis"eko aurkezleak. Maddik eta Irenek, zenbait aholku eman dizkie baita ere Nora eta Areneri.Umoreak ere izan du tartea, Alazne Agirrek kirolaren inguruan egindako hausnarketaren bidez eta Mirua talde tolosarraren esku izan da zuzeneko podcasta girotzeko musika. Aaaaa! Eta Arenek mikrofonoari heldu dio Norak pittin bat presionatuta.
6. Amaia Aldai, pilotari futbolaria
17 mar 2023, 15:24 · 25 min
Amaia Aldairi txikitatik gustatu izan zaio pilota, jokoan aritzen zen bakarra zen eta gauza itsusiak esaten zizkioten, horregatik, uztea erabaki zuen. Futbolean hasi zen, neska taldeekin eta mutilekin ere bai. Frontoiak tira egiten zion ordea eta emakumeen arteko txapelketak martxa jartzeko ahaleginean parte hartu du eta sari batzuk irabazi ere bai. Helburua betetzen ari delako baikor da, "hogeita bi pilotari hasi ginen eta orain laurogei gara" esan die Nora eta Areneri "Irabazi arte" podcastaren atal honetan.Amaia ikasle txarra zen, ez zekien presioari aurre egin eta bere buruan konfidantza izaten; Kirolak lagundu dio horretan. Magisteritza ikasi du eta entrenatzaile ere badabil haurrekin.Gustatuko zaizu elkarrizketa, egin klik!"Irabazi arte"ko Norak eta Arenek podcast bat egitea pentsatu eta erabaki dute. "Irabazi arte podkast"a izendatuko dute.
5. Klara Olazabal, ur bizietako piraguista
10 mar 2023, 15:30 · 22 min
Norak eta Arenek, Klara Olabazal piraguista txapelduna gonbidatu dute atal honetara. Irundarra da Klara eta familiatik datorkio piraguismorako zaletasuna. Oso gogor egiten du lan: astelehenetik larunbatera entrenatzen du, eta etxetik kanpora bidaiatzen pasatzen du denbora gehiena. Goi-mailako kirolariaren eguneroko bizitzaren xehetasunak entzunez, txundituta geratu dira Nora eta Arene. Bai gogorra!
4. Maialen Oiartzabal, eskiatzaile akrobatikoa
3 mar 2023, 15:30 · 20 min
Arene gaixotu eta Leirek hartu du bere lekukoa podcastaren atal hau egiteko. Baina Nora ez dago eroso aldaketarekin. Hala ere, moldatu dira, eta kirol ikusgarri bati buruz ikasi dute: eski akrobatikoaz. Maialen Oiartzabal, hiru urtez Espainiako txapelduna, etorri da "Irabazi arte" podcastera.Familiatik datorkio eskiarekiko zaletasuna Maialeni: bere anaia ere txapelduna da eta aitak entrenatzen ditu biak. Saltoak, akrobaziak, lesioak eta Maialenek gustuko duen musikari buruz entzuteko, ez galdu atala!
3. Ziortza Isasi, frenurik gabeko txirrindularia
24 feb 2023, 15:30 · 17 min
Arenek eta Norak, Ziortza Isasi txirrindularia gonbidatu dute podcastera. Ziortzak txirrindulari profesionalaren bizitzaren sekretu guztiak azaldu dizkie: nola entrenatzen duen, zeintzuk diren bere ametsak eta baita zein izan den inoiz egin duen ibilbiderik luzeena ere. Zenbat kilometroko bidea izan zela uste duzue?Erantzuna jakiteko ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala!
2. Garazi Sanchez, itsasoa salbatu nahi duen surflaria
17 feb 2023, 15:30 · 18 min
Arene eta Nora surfari buruz ikasteko gogoz daudenez, Garazi Sanchez surflaria gonbidatu dute "Irabazi arte" podcastera.Garazi Espainiako txapelduna izan da bi aldiz, eta baita Europako txapeldunordea ere. Txiki-txikitatik aritu izan da surfean, baina lesio larri batek behartutako geldiunea, itsasoa eta bizimodu jasangarriaz gogoeta egin, eta denok ikasteko dokumental batzuk egiteko baliatu zuen.Garaziren historia ezagutzeko, marrazoekin izan dituen sustoak barne! Ez galdu "Irabazi arte" podcastaren atala.
1. Alba Menendez, 700dik gora gol markagailuan dituen eskubaloi jokalaria
10 feb 2023, 12:11 · 20 min
Arene eta Nora bueltan dira emakume kirolariak elkarrizketatzeko helburua duen "Irabazi arte" podcastaren bigarren denboraldiarekin!Eta Alba Menéndez eskubaloi jokalaria nahi izan dute aurreneko gonbidatua. Super Amara Bera Bera talde txapelduneko kapitaina da Zarauztarra. 14 urte daramatza jokalari klub berean! Eskarmentu handiko jokalaria da.Kirolaz eta bizitzaz jardun dute Albarekin Norak eta Arenek, ematen dionaz eta kentzen dionaz. Eskubaloia uzten duenean egingo duen aurreneko gauza zein izango den ere azaldu die.Ez galdu denboraldi berriaren lehen atala!
0. "Irabazi arte podkast"a berriz ere!
9 feb 2023, 13:20 · 40 s
