EITB
Jokutopia
“Jokutopia”, Xabier Lizasok gidatzen duen bideojokoei buruzko podcasta da. Bideojokoen inguruko azken nobedadeak eta gaiaren inguruko elkarrizketa eta erreportajeak biltzen ditu astez aste modu arin eta aldi berean sakonean. Bideojokoak aisia bakarrik ez direlako eta munduarekin lotura duten gaiak jorratzen dituztelako.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
20. Consume Me
28 may 2026, 5:00 · 33 min
Beharbada azken urteetan kaleratu den bideojoko garrantzitsuena da “Consume Me”. Abentura autobiografiko honetan, nerabezaroan ohikoak diren arazoak islatzen dira. Jenny da protagonista eta zentzurik gabeko dieta bati ekiten dio. Jokalaria bidelagun bilakatzen da.Atal honen bidez amaitzen da Xabi Lizasok gidatu eta aurkezten duen "Jokutopia" podcastaren bigarren denboraldia.
19. Zerk egiten du puzzle joku bat interesgarri?
21 may 2026, 5:00 · 26 min
Puzzle bideojoko bat ona izan dadin, hainbat ezaugarri izan behar ditu. Baina zeintzuk dira horiek? “Jokutopia” podcastaren atal honetan galdera horri erantzuten saiatu gara, azken hamarkadan jokatu ahal izan ditugun hainbat joko enigmatiko aztertuz. Besteak beste, Viewfinder, The Pedestrian eta The Witness jokoei buruz aritu gara.
18. Simogo eta sakelakoetarako jokoen arazoak
14 may 2026, 5:00 · 31 min
Sakelako telefonoetarako pentsatutako bideojokoek ez dute epe luzeko bizitza izaten. Horrekin arduratuta, Suediako Simogo estudioak mugikorretarako sortu izan dituen joko guztiak ordenagailu eta kontsoletara egokitzeko erabakia hartu du. Bilduma paregabe horri buruz aritu gara “Jokutopia” podcastaren 18. atalean, proposamen ezin interesgarriagoak topatu ditugulako.
17. Dispatch
7 may 2026, 5:00 · 24 min
Superheroien inguruko bideojokoak akzioz josita egoten dira beti. Baina “Jokutopia” podcastaren atal honetan hizpide izan den jokoak erretiratutako superheroi bat du protagonista. Proposamen honen emaitza abentura narratibo oso txukuna da eta haren gako guztiak aztertu ditu Xabier Lizasok.
16. Gris eta Neva
30 abr 2026, 5:00 · 32 min
Bartzelonako Nomada Studios berehala egin zen mundu mailan ezaguna “Gris” joko txundigarriaren bidez. Geroztik, “Neva” izeneko bigarren bideojoko bat ere kaleratu dute. “Jokutopia” podcastaren 16. atalean bi obra hauek aztertu ditugu, estudioak lana nola garatu duen ezagutzeko.
14. Zomorro Studio
16 abr 2026, 5:00 · 29 min
Nolakoa da sortu daitekeen bideojoko estudiorik txikiena? Ibai Aizpurua bere kabuz aritzen da jokoak sortzen, berak bakarrik osatzen baitu Zomorro Studio. “Jokutopia” atal honetan berarekin solasean aritu gara, bere proiektu interesgarrienak ezagutu ahal izateko eta bideojokoak bakarka garatzeak duen zailtasunaz jabetzeko.
13. Batman: Arkham
9 abr 2026, 5:00 · 35 min
Superheroien inguruko gero eta joko gehiago daude, baina egun hain ohikoa den formula Rocksteady estudioak plazaratu zuen lehen aldiz, "Batman: Arkham Asylum" bideojokoarekin. Arrakasta itzela izan zuenez, berehala bilakatu zen saga handi bat. “Jokutopia” podcastaren atal honetan bideojoko sail hauen berezitasunak aztertu ditugu.
12. Is This Seat Taken?
2 abr 2026, 5:00 · 22 min
Puzzle bideojokoak serio eta analitikoak izaten ohi dira, baina “Is This Seat Taken?” salbuespena da: jatorra eta ezin ederragoa da. Gako guztiak aztertzeko, jokoaren egileak berak gonbidatu ditugu “Jokutopia” podcastaren atal honetara. Poti Poti Studioko lagunek haien esperientzia gurekin partekatu dute, eta jokoaren garapena nola egin zuten azaldu digute
11. Errealitate Birtuala: bideojoko onenak
26 mar 2026, 6:00 · 25 min
Errealitate Birtualari eskaini diogun edukiaren bigarren zati honetan, jokoak ditugu hizpide. Teknologia berri hau darabilten bideojoko interesgarrienak aztertu ditugu, jokalariok fikzioan erabat murgiltzeko aukera emango digutenak.
10. Errealitate Birtuala: gailuak
19 mar 2026, 6:00 · 33 min
Bideojokoen mundua teknologiari oso lotua dago. Inolako zalantzarik gabe, hauetako teknologia txundigarrienetako bat errealitate birtuala da, azken hamarkadan gorakada itzela izan duena. “Jokutopia” atal honetan urte horietan agertu diren gailuak aztertuko ditugu, izan duten garapena zein izan den ulertzeko.
9. UFO 50
12 mar 2026, 6:00 · 32 min
“Jokutopia” podcastaren atal honetan 50 bideojokori buruz hitz egin dugu!UFO 50 fikziozko estudio batek egindako lan guztien bilduma da, eta bertan topatu ahal izango ditugun proposamen interesgarrienak aztertu nahi izan ditugu.
8. Expelled eta bere sortzailea
5 mar 2026, 6:00 · 34 min
Inkle estudio britainiarraren lan narratiboak ezin politagoak dira. Haien azken bideojokoari buruz hitz egiteko, estudioko zuzendaria “Jokutopia” podcastaren atal honetan elkarrizketatu dugu. Lan egiteko duten modu interesgarria azaldu digu, besteak beste.
7. Steam: gailu-familia berri bat
26 feb 2026, 6:00 · 36 min
Gailu berriak ezagutzeko gogoz egoten gara jokalariak. Atal honetan Valve enpresaren gailu-bilduma berriari buruz aritu da Xabi Lizaso. Izan ere, ikusmin handia lortu dute enpresa honek aurkeztu dituen tramankuluek: errealitate birtualerako gailu berri bat, egongelan jartzeko pentsatuta dagoen kontsola bilakatutako ordenagailua… ekosistema berri eta erakargarri honen xehetasun guztien ingurukoa da “Jokutopia” podcastaren zazpigarren atala.
6. Lost Records: Bloom eta Rage
19 feb 2026, 6:00 · 30 min
Aurreko denboraldian aipatu genuen bezala, “Life is Strange” bideojoko sagak beherakada handia izan du azken urteotan. Baina jatorrizko jokoaren egileek proposamen berri bat zabaldu digute: neska nerabe talde bat protagonista izango duen abentura narratibo berezi eta hunkigarria. Espero genuena baino hobeto dagoen joko honen gakoak aztertu ditugu “Jokutopia” podcastaren seigarren atalean.
5. Time Flies eta Thank Goodness. You’re Here!
12 feb 2026, 6:00 · 26 min
Umorea ez da ohikoa izaten bideojokoetan, baina “Jokutopia” atal honetan bi proposamen barregarri aztertuko ditugu. "Time Flies" jokoan euli baten gisa jolastu ahal izango dugu, eta "Thank Goodness You’re Here!" umore britainiarrez jositako abentura da.
4. Pokémon Legends: Z-A
5 feb 2026, 6:00 · 34 min
Aurkezpenik behar ez duen saga da Pokémon, jokalari guztiok ondo ezagutzen duguna. Baina saga nagusiko beste joko baten zain gauden bitartean, spin-off batera jolastu ahal izango gara: Legends Z-A. Jokoaren egitura eta sistemak erabat berrituta dituen jokoa izanik, proposamen interesgarria jo dugu, eta “Jokutopia” atal honetan berrikuntza horiek izango ditugu hizpide.
3. Hitman eta 007: First Light
29 ene 2026, 6:00 · 28 min
Danimarkako IO Interactive estudioak proiektu garrantzitsu bat du eskuartean: James Bond pertsonaia bideojokoetara eramateko ardura eman diete. Baina, bideojoko berri horren gakoak ulertu ahal izateko, ezinbestekoa da estudioaren iraganera begiratzea, Hitman sagarekin egindako lan bikainean oinarrituko baita 007 agentearen abentura berria.
2. Super Mario Galaxy 1 eta 2
22 ene 2026, 6:00 · 27 min
Nintendoren pertsonaia ezagunenak lau hamarkada bete ditu 2025ean, eta ospakizun gisa, Super Mario Galaxy jokoak eskuragarri jarri ditu berriz ere enpresa japoniarrak. Besteak beste, 40 urte igaro dira kaleratu zirenetik, baina beti bezain interesgarri al diraute bi bideojoko hauek?
1. Blue Prince
15 ene 2026, 6:00 · 33 min
Bigarren denboraldia abiatzen du “Jokutopia” podcastak. Aurreneko atalean, azken urteotan kaleratu den bideojoko interesgarrienetako bati buruz aritu gara berriketan. Genero ezberdineko bideojokoak nahasten ditu Blue Prince enigmatikoak, eta emaitza maisulana da.
20. Donkey Kong Bananza
7 ago 2025, 5:00 · 35 min
Bideojokoetako gorila ezagunena bueltan da! Donkey Kong pertsonaia maitatuaren abentura berriak “Bananza” du izena, eta joko handi bezain interesgarria proposatu digu Nintendok: lurraren erdigunera bidaiatu beharko dugu, bidean topatuko dugun guztia suntsituz eta bananak bilduz. Gainera, “Welcome Tour” ere izango dugu hizpide atal honetan, Nintendoren kontsola berria ezagutzen lagunduko digun joko txiki honek zeresan handia eman baitu.
19. Bideojokoak eta magia
31 jul 2025, 5:00 · 34 min
"Jokutopia" entzuten duzuenok badakizue Xabi Lizasoren bi pasio handienak bideojokoak eta magia direla. Ba al dute arte bi hauek ezer amankomunean? Galdera horri erantzuteko pertsona berezia gonbidatu dugu atalera: Ricardo Sánchez magoa. Bi medioen arteko erlazioari buruz egindako ikerketa gurekin partekatzera hurbildu da. Gainera, “Card Shark” eta “Magia en Acción” jokoei buruz ere aritu gara solasean, biek moldatu baitituzte ilusionisten tranpak bideo jokoetara.
18. Stimulation Clicker
24 jul 2025, 5:00 · 23 min
Azken hamarkadan moda betean egon diren joko batzuen inguruan hitz egingo dugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. "Incremental games" izenez ezagutzen diren jokoak arruntak izaten dira: klik eginez puntuak lortzen dira, besterik gabe. Baina erabiltzen dituzten hainbat estrategiari esker, jokalariok ehunka ordu jokatzea lortzen dute. Nola da posible horren aspergarria dirudien zerbaitek hainbesteko menpekotasuna sortzea? Agian joko hauen formula osoa hankaz gora jarri beharko dugu galdera horren erantzuna topatzeko.
17. Duck Detective: The Ghost of Glamping
17 jul 2025, 5:00 · 28 min
Misteriozko istorioek oso ondo funtzionatu dute beti literaturan, zineman edota telesailetan. Baina nola moldatu da genero hau bideojokoetan? Hamaika joko saiatu dira jokalariok ikertzaile bilakatzen, eta horietako hainbat aztertuko ditugu "Jokutopia" podcastaren atal honetan. Gainera, "Duck Detective" sagako bigarren jokoaren analisi zehatza ere egin dugu, ahate detektibearen abentura berrian jokatzeko aukera izan baitugu.
16. Rematch eta Despelote
10 jul 2025, 5:00 · 25 min
Futbol joko gehienak antzekoak dira, eta bada proposamen freskoagoak ikusten hasteko garaia!Rematch eta Despelote bi bideojoko ezberdin bezain interesgarriak dira. Azkarra eta dibertigarria lehena, hausnartzera bultzatuko gaituena bigarrena. Haiei buruz aritu gara solasean "Jokutopia" podcastaren atal honetan, eskaintzeko duten guztia aztertuz.
15. Rift of the NecroDancer
3 jul 2025, 5:00 · 29 min
Erritmo jokoak nahikoa antzekoak izaten dira beti: notak momentu zehatzean jo behar dira puntuazio handia lortzeko. Rift of the NecroDancer bideojokoak hankaz gora jarri du ordea orain arteko eskaintza, eta musika, munstroen aurka borrokatzeko erabili beharko dugu.Prestatu gitarra, eta murgildu adikzioa sortuko dizun joko dibertigarri honetan!
14. Life is strange, Double Exposure
26 jun 2025, 5:00 · 42 min
"Life is Strange" hainbat jokorekin osatutako unibertsoa da, baina jokoaren aurreneko sekuela zuzena, "Double Exposure" da.Bestalde, Max Caulfield itzuli da, botere eta misterio berriz jantzita. Jatorrizko jokoaren zaleak pozik geratzeko, nahikoa izango al da aukera hori? Joko honek eskaintzen duena osotasunean aztertu dugu "Jokutopia"ren atal honetan.
13. Mario Kart World
19 jun 2025, 5:00 · 30 min
Nintendoren joko berriak proposamen interesgarria luzatu digu: ohiko lasterketa zirkuituen ordez, mundu konektatu bat eskaintzen du Mario Kart World jokoak. Emaitza interesgarria da, baina baditu bere alde txarrak ere. Hau guztia eta gehiago aztertuko ditugu “Jokutopia”ren atal honetan!
12. Summer Games Fest
12 jun 2025, 5:00 · 41 min
Summer Game Fest gamerren bilkura bideojoko berriak ezagutzeko ekitaldi ezin hobea da beti. Bertako aurkezpen guztiak laburbilduko ditugu “Jokutopia” podcastaren atal honetan: State of Play, Xbox Games Showcase eta abar.
11. Indiana Jones and the Great Circle
5 jun 2025, 5:00 · 36 min
Guztion arkeologo gogokoenaren abentura berriaren analisia egin dugu “Jokutopia”ren 11. atalean! Bitxia da Xboxek garatutako joko batekin PlayStation plataforman jokatu ahal izatea. Kexarik ez dago nola nahi, aukera bikaina baita zirrara eragiten duen istorioa bizi ahal izateko.
10. “Until Dawn” eta “Minecraft Film Bat”
29 may 2025, 5:00 · 28 min
Zinemara sartuko gara! Azken ataletan aipatutako bideojoekotan oinarritutako bi pelikula estreinatu dira eta “Jokutopia"ren 10.ean tarte egin diegu. “Until Dawn”ek izen bereko beldurrezko bideojokoaren unibertsoa zabaltzeko helburua dauka. Gehiago kosta zaigu, “Minecraften Film Bat”ek zer lortu nahi duen ulertzea.
9. Assassin's Creed Shadows
22 may 2025, 5:00 · 43 min
Ubisoften joko berri eta garrantzitsuena da “Assassin's Creed Shadows”, Frantziako estudioak asko baitu jokoan abentura berri honekin eta. Ordu askotan zehar jokatu ondoren, “Jokutopia”ren 9. atalean analisi sakona egin dugu jokoak eskaintzeko duen guztiaren inguruan.
8. Split Fiction
15 may 2025, 5:00 · 25 min
Bi jokalarirentzako bideojokoak sortzen adituak dira Hazelight estudioan. "A Way Out" eta "It Takes Two" bikainak izugarri gustatu zitzaizkigun, eta orain bueltan dira beraien proposamen berrienarekin, "Split Fiction". Hori eta gehiago, “Jokutopia”ren 8. atalean!
7. Supermassive Games
8 may 2025, 5:00 · 36 min
Beldurrezko bideojokoetan espezializatutako estudio bati buruz aritu gara berriketan “Jokutopia”ren 7. atalean. Ziurrenik ezagutuko dituzue "Until Dawn" eta "The Quarry" bezalako jokoak, baina horiek baino gehiago egin ditu estudio honek, besteak beste errealitate birtualerako hainbat bideojoko.
6. Naiad
1 may 2025, 4:00 · 28 min
Europar Batasunak neurri berriak proposatu ditu bideojokoak lagungarriagoak izan daitezen. Arruntak izaten diren prezio praktika maltzurrak mugatzen saiatuko dira.Atal honetan pertsona bakarrak sortutako bideojoko bati buruz ere hitz egingo dugu, "Naiad" du izena eta errekan behera igerian egitera animatuko gaituen esperientzia lasaigarria da.
5. Switch 2 Direct
24 abr 2025, 5:00 · 34 min
Nintendoren kontsola berriaren xehetasun guztiak dakizkigu! Data, kaleratuko diren jokoak, prezioa... hori guztia eta gehiago komentatu dugu “Jokutopia”ko atal honetan.
4. PS5 Pro eta Duck Detective
17 abr 2025, 5:00 · 29 min
Sonyren kontsola berriaren gako guztiak aztertu ditugu “Jokutopia”ren atal honetan. Zenbat hobetzen dira jokoak gailu berriari esker? Zer aukera berri ematen ditu? Eta batez ere, benetan al da hori prezioa?Bukatzeko, "Duck Detective" komentatu dugu, abentura ahaztezina eskaintzen duen joko txiki bezain dibertigarria.
3. Goodbye Volcano High
10 abr 2025, 5:00 · 27 min
"Jokutopia"ren atal honetan albisteak azkar-azkar kenduko ditugu gainetik. Txartel grafiko berriek eman dute zer esana jokalarion artean, baina garrantzitsuena bideojoko zehatz baten analisia izango da, dinosauroz jositako "Goodbye Volcano High".
2. Nintendo Swich 2
3 abr 2025, 5:14 · 32 min
Ofiziala da! Nintendoren hurrengo kontsola ikusi ahal izan dugu, denbora luzez zain egon ondoren. Galdera asko erantzun dituen bideo batekin aurkeztu zuten baina beste horrenbeste zalantza sortu dizkigu. Horiei erantzunak bilatzen saiatuko gara “Jokutopia”ren atal honetan.
1. Game Awards eta Astro Bot
27 mar 2025, 6:00 · 32 min
"Jokutopia"ren garai berri bat abian!Denboraldia ondo hasteko, 2024ko joko onenei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Abenduan egin zen The Game Awards gala errepasatuko dugu horretarako, sari gehien jaso zituzten jokoak aztertuz. Eta urteko joko azpimarragarrienetako batekin jarraituko dugu: Astro Bot. Bere arrakastaren atzean dauden gakoak aztertuko ditugu atal honetan.
