EITB
Juxtu-juxtu
"Juxtu-juxtu" gazteei zuzendutako podcasta da, egunerokoan lagungarri izan daitezkeen aholku praktikoak eta baliabide erabilgarriak eskaintzeko sortua. Janire Atxurraren eskutik, dirua aurrezteko, aukerak aprobetxatzeko eta eguneroko erronkei errazago aurre egiteko trikimailuak ezagutuko dituzte entzuleek. Umorea, gertutasuna eta Janireren bizipen bitxiak bidelagun, gazteen kezka eta egoera arruntak izango ditu hizpide saioak, informazio erabilgarria modu arin, fresko eta entretenigarrian eskainiz.On Timek ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
Gaztea zara eta uda da
29 jul 2026, 10:00 · 8 min
“Verano Joven” programari esker, udan merke-merke bidaiatzeko aukera izaten dute 18-30 urte bitarteko gazteek. Janireren lagun batek, esaterako, 10 euroren truke egin du joan-etorria Madrilera autobusez, eta Donostiatik Bilbora 2 euro ordainduta. Treneko bidaiak ere sartzen dira programa honetan, eta uztailetik irailera da baliagarria.
Irakurri
16 jul 2026, 5:00 · 11 min
Zaletasun ederra da irakurtzea, berez. Baina diruz juxtu gabiltzanean, irakurketak beste mundu batzuetara bidaiatzeko aukera ematen du, abenturak bizi, gauza berriak ikasi … eta batez ere merke!Online zerbitzua eskaintzen du e-liburutegiak. Era berean, debalde da liburutegi publikoen sarea, eta liburu-trukea egiteko lekuak ere badaude. Beraz, Juxtu-juxtu zabiltzala esatea ez da aitzakia irakurtzeko.Irakurri eta gozatuko duzu!
Kuadrillan botea jartzea
13 jul 2026, 5:00 · 10 min
Kuadrilletan, lagunartean, zein bikoteen artean, batzuetan gorabeherak sortzen dira ordaintzerako orduan. Poteorako, asteburu pasa joandakoan zein afari baterako botea jartzerakoan arazoak sortu ohi dira: batzuek alkohola edaten dute, besteek ura nahiago. Komeriak izaten dira ordaintzeko unean, eta batzuetan izaten da botea jartzerakoan “galdu” egiten denik ere.Horrelako haserreak edo gaizki ulertuak ekiditeko badira hainbat aplikazio, adibidez: Tricount.
Gurasoen etxetik irteteko laguntzak
9 jul 2026, 5:00 · 11 min
Gurasoen etxetik irtetea ez da erraza gazte askorentzat; merkatuan dauden etxebizitzak garesti, eta soldatak askotan ez dira maila horretara iristen. Hori dela eta, gazteen emantzipazioa errazteko badira hainbat laguntza. Horien artean berri samarra Eusko Jaurlaritzaren “Emantzipa” izeneko programa: Euskadiko gazteek etxetik alde egiteko laguntza eskaintzen duena.“Emantzipa” zer den azaldu du Janirek, eta bere bizipenak ere tartekatu ditu, 17 urterekin irten baitzen gurasoen etxetik.
Lan bila sarean
6 jul 2026, 5:00 · 12 min
Aurreko batean curriculuma egiten ikasi genuen Janirerekin, baina egitea ez da nahikoa, lana ez baita zerutik jaisten.Janirek esperientzia handia du sarean lanak topatzen eta gaur bere gustuko plataformak aipatu dizkigu: Infojobs, Linkedin eta azken boladan gustatu zaion Indeed.CVa igo, formularioak bete, bakoitzaren baldintzak ongi ipini… eta lana topa daitekeela erakutsi digu Janire aholkulariak. Hori guztia “Juxtu-juxtu” bideopodcastean.
Garraio txartelak
2 jul 2026, 5:00 · 11 min
Garraio txartelekin sekulako drama izaten du Janirek. Sarri galdu egiten ditu, eta 3 euro ordaindu behar izaten ditu berria eskatzerako orduan. Horregatik, telefonoan noiz jarriko ote dituzten zain dago.Nolanahi ere, EAEn dauzkagun hirurak errepasatu ditu: Barik, Mugi eta Bat. Batzuen eta besteen arteko abantailak xehetu ditu, non eta noiz erabil daitezkeen azalduz.Garraio txartelekin aurreztu… juxtu-juxtu!
Sukaldean antolatu
29 jun 2026, 5:00 · 10 min
Janirek behin baino gehiagotan egin izan ditu jateko erosketak konpultsiboki eta gustatzen zaiona momentuan erosi. Ezinbestekoa da erosketak, sukaldea eta hozkailua behar bezala antolatzea. Zenbat jaki iraungitzen edo kadukatzen zaizkigu eta azkenean zakarretara bota behar!! Sukaldatu ere aste guztirako egitea komeni horrela bi helburu lortzen ditugulako: batetik denbora aurreztu, eta antsietatea ekidin, hozkailuan zer jan badaukagulako. Astea ongi antolatu, osasuntsuago jan eta denbora eta dirua aurreztu…”Juxtu-juxtu”!!
Erosketak
25 jun 2026, 5:00 · 9 min
Janirek 17 urterekin alde egin zuen etxetik, beraz urteak daramatza erosketak berak egiten. Hori bai, noiz edo noiz, gurasoenean ere egiten ditu!Atal honetan hainbat tip emango dizkigu, erosketa ongi pentsatu eta merkeago egin ahal izateko. Esate baterako: azken prezioari begiratu ordez kiloko prezioa zein den erreparatu, erosketak egitera azken orduan joan, behin baino gehiagotan eskaintzak egiten dituztelako, etabar…Egin erosketak pentsatuz eta aurreztuz… hauxe da ”Juxtu-juxtu”!
Ai ene, txartela!
22 jun 2026, 5:00 · 11 min
Janire Atxurra nahiko despistatua da eta Gazte-txartela 23 urterekin atera zuen. Zinemara joateko bakarrik erabiltzen zuen. Baina, orain, penatuta dago, ikusi baitu askoz ere gauza gehiagotarako balio duela txartel horrek. Adibidez, dentistarenean erabil daiteke.Nola atera eta zein arlotan erabil daitekeen aztertuko du atal honetan.Erabili eta aurreztu, "Juxtu-juxtu" gabiltza eta!!
Interesak erosketak egiterakoan
18 jun 2026, 5:00 · 11 min
Uneoro eta nonahi publizitatea iristen zaigu zerbait erosteko proposamena eginez. Kamera bat dela, ordenadorea, sakeleko telefonoa, edo arropa hilean %10,12 edo 15eko interesak ordainduz erosi ahal dira. Baina, gutxi iruditu arren, azkenean zenbat ordaintzen dugu? Zer dira eskaintza horietan azaltzen diren TIN, TAE eta horrelakoak?...Erne ibili behar da, zeren, azkenean, hilero gutxiago baina amaieran askoz ere gehiago ordaintzen dugu!“Juxtu-juxtu” podcastean, ez dirurik alferrik xahutu!!
Janire, lan bila
12 jun 2026, 5:00 · 10 min
Janire lan barik geratu da. Gauzak horrela, bere egoeran zer egin aholkatuko digu: Lanbiden izena eman, hitzordua eskatu, zer paper behar diren eta zer aukera eskaintzen dituen azaldu. Aholku horiek guztiak, betiko anekdota xelebreekin tartekatuz.Janire Atxurrari, "Juxtu-juxtu" aholkularitza sortzea okurritu zaio, bere egoeran dauden gazteei lagundu eta sosak aurrezteko tip-ak emateko.Abian da “Juxtu-juxtu”.
"Juxtu-juxtu", Janire Atxurraren aholkularitza zerbitzua
8 jun 2026, 9:21 · 32 s
"Juxtu-juxtu" gazteei aholku praktiko eta erabilgarriak ematera datorren podcasta da. Janire Atxurra aholkulariak hainbat trikimailu emango ditu ahalik eta diru gutxien gastatu, edo eguneroko ekonomian aurrera egin ahal izateko. Umorea galdu barik, eta Janireren esperientzia xelebreak tartean direla, eguneroko bizitzarako gomendioak ematen dituen podcasta.On Timek ekoiztua EITB Mediaren eskariz.
