EITB
Kuku!
"Kuku!" etxeko txikienei eskainitako ipuin bilduma da, entzunez haurrari pentsatzeko bidea jarri nahi diona. Haurrak aniztasunean eta baloreetan hezteko tresna bat, entzumena landuz irudimena martxan jartzeko bideak eskura jarriz.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
5. Titirimari
22 dic 2023, 6:00 · 13 min
Titirimari printzesari ez zaio bere erresumako bizimodua gustatzen eta ihes egingo du bertatik. Asto bat topatu eta munduan barrena abiatuko da. Bufaldino astoak eta biek Godofredo erregea topatu dute bidean. Erregea triste dago, mustro batek Wendolina alaba bahitu duelako.Titirimarik, Betijan eta Betigose munstroaren eskuetan dagoen Wendolina erreskatatzea jarri du helburu. Beste hainbat abentura bizi ondoren, maitemindu egin dira bi printzesak eta ezkontzea erabaki dute.
4. Txokolata
21 dic 2023, 6:00 · 6 min
Txokolata urmaelean bapo bizi da oihaneko bere lagunekin. Halako batean, ordea, hirira joateko grina piztu zaio. Hirian eguna botako du eta lagunei opari batzuk ekarri nahi izan dizkie. Oihanera iritsitakoan, egin duen bidaiaren berri eman die bere laguntxoei eta ilunduta, lo hartu dute denek izarrei begira.
3. Ipuina bete otso
20 dic 2023, 6:00 · 7 min
Otsoz betetako ipuin honetan, tankera guzietako otsoak janari bila abiatuko dira eta ipuineko hizki, letra eta irudien arten jolasean arituko dira orrialdetik orrialdera jauzi eginez. Azkenean, ipuinaren hasierara bueltatzeraino.
2. Ez da ahotsik behar
19 dic 2023, 6:00 · 4 min
Animalia guztiek dute nork bere ahotsa. Eta ahotsaren bitartez maitasuna adierazi diezaiokete elkarri eta gauza politak esan. Zaunkaka, irrintzika, marruka, uluka, orroka... bakoitzak bere modura.
1. Luka ostruka
18 dic 2023, 6:00 · 6 min
Luka Ostruka Afrikako sabanan bizi da. Gauetan, burua lurpean sartu eta isatsa airean duela egiten du lo.Goiz batean, ordea, lurpetik ezin izan du burua atera. Eta sabanako lagun guztiek lagundu behar izan diote, halako batean burua atera arte. Guraso ostrukak ez ezik, antilope eta zebrak ere bai. Hori estuasuna!
5. Dortokak lo egin nahi du
22 jul 2022, 6:00 · 10 min
Dortoka logale da. Aho zabalka dago, sekulako logalea duelako. Lotarako prestatu eta ohera sartu da, baina behin eta berriz atea jotzen diote: kax-kax. Nor ote da ate joka? Lortuko al du lokartzea?Eman play Dortokari zer gertatzen zaion jakiteko.
4. Ez da Munduan min handiagoa ematen duenik
21 jul 2022, 6:00 · 7 min
"Kuku!" ipuin sailaren laugarren atalean, hiena eta erbia solasean dabiltzala, galdera hau sortu zaie: Munduan zerk ematen du min handiena? Eta horixe argitzen saiatu dira ipuinean zehar.Galdera argitzeko bidean ordea, hiena eta erbiaren lagun animalia eta eltxoak topatu dituzte. Ea zuk zer erantzun eman diozun galderari.Eman Playri!
3. Inuiten mila zuriak
20 jul 2022, 6:00 · 4 min
Inuitak lurraren ipar poloan bizi dira elur eta izotz artean. Inuit haurrak, bere herria erakutsi nahi digu "Kuku!" saileko ipuin honetan.Begi beltzak dituzte Inuitek, baina milaka zuri desberdintzeko gaitasuna. Izan ere elur artean bizi dira eta lerak dira leku batetik bestera gauzak eta pertsonak garraiatzeko erabiltzen dituzten tresnak. Zakurrak dituzte lagun lera horiei tira egiteko lasterka eginez."Kuku!" ipuin bilduma gure entzule txikienei eskainita dago.
2. Ohean, mendi artean
19 jul 2022, 6:00 · 10 min
Amaiur haurtxoa handia da dagoeneko eta ez da ia deusen beldur. Baina ohean lo hartzeko dago bakarrik, zaratak entzun ditu eta arduratu egin da. Gurasoen gelara hurbildu da babes bila. Zer ote?"Kuku!" ipuin bilduma gure entzule txikienei eskainita dago.
1. Kokoriko eta Katu Kaskamotza
18 jul 2022, 6:00 · 6 min
"Kuku!" izeneko entzuteko ipuin bilduma abiatu dugu Kokorikoren bidez. Gure entzule txikienei ere entzuteko eskaintza egin nahi diegulako.Kokoriko, txita txiki bat da. Txitatxoak bizkotxoa egiteko eskatu dio oilo-amari. Amak, sutarako egur bila bidali du. Eta bila doanean Katu Kaskamotza agertu zaio. Katutzarrak zenbait eskari egiten dizkio Kokorikori ez jatearen trukean. Katuak eskatutakoa egingo ote du Kokorikok?Eman Play ea zer gertatzen den jakiteko.
