EITB
Pasaiak
Musika munduan garrantzitsuak izan diren egile, artista edo eta gertakarien inguruko argibideak emango dizkizuten musika podcastak.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
1966: Pop musikaren eztandaren urtea
27 may 2026, 5:00 · 59 min
1966ko bigarren seihilekoan, musikariak pop formula sinpleetatik soinu konplexuagoetara urruntzen hasi ziren.Rock psikodelikoaren gorakada etorri zen eta Motown etxearen kanta ikonikoak zerrendetan nagusitu ziren. The Beatlesek, bestalde, “Revolver” diskoa argitaratu zuen abuztuan aurrerapauso artistiko eta tekniko iraultzaileak ekarriz, eta handik astebetera azken kontzertua eman zuten aurrerantzean estudioko lanetara mugatu baitziren.
1966: musika, gazteen enblema bihurtu zenean
29 abr 2026, 5:00 · 58 min
Adituak ez dira guztiz ados jartzen, baina kritikarien, historialarien eta datuen analisien arabera, urte batzuk urrezkoak izan ziren musikarentzat.1966an musika entretenimendu arina izatetik, arte serio eta esperimental izatera pasatu zen. The Beatles, Beach Boys eta Bob Dylanen diskorik esanguratsuenak plazaratu ziren: "Revolver", "Pet Sounds" eta "Blonde on Blonde".
Françoise Hardy: pop musika eta moda frantzesaren ikono ahaztezina
25 feb 2026, 6:00 · 57 min
1962an bere lehen singlea “Tous les Garçons et les Filles“ kaleratu zuen, yé-yé fenomenoaren ikur bihurtuz. Era horretan Frantziako abangoardia mugimenduaren partaide izan zen Brigitte Bardot, France Gall edota Sylvie Vartan-ekin batera.Berezkoa zuen dotorezia eta estiloarekin diseinatzaile ugari inspiratu zituen eta ordutik, chic paristarraren sinboloa da. Françoise Hardy 1944an jaio eta 2024an hil zen.
Phil Spector: Gorakada eta gainbehera
28 ene 2026, 6:00 · 55 min
1939an New Yorken jaiotako Phil Spectorrek talentu handiko artistaren paradoxa irudikatzen du: XX. mendeko pop musikaren figura garrantzitsuenetakoa izan zen sortzaile zein produktore moduan, baina tratu txar eragile eta hiltzaile ere bai. Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan azaldu dizkigu 2021ean hildako Phil Spectorren argi-ilunak.
The Clash (II): Punk-aren mugak gainditu zituen banda enblematikoa
26 nov 2025, 6:00 · 59 min
Printzipio eta kode propioak zituzten eta euren abestietan reggae, ska, jazz nahiz haize sekzioak sartuz era guztietako melomanoak batu zituzten.“London Calling” eta “Sandinista!” aztertu ditu Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
The Clash (I): Garrantzia duen talde bakarraren historia
29 oct 2025, 6:00 · 58 min
70eko hamarkadan, punkaren goraldian sortu zen The Clash taldea Londresen. Musikaren historian arrasto sakona utzi zuen Joe Strummer, Mick Jones, Paul Simonon eta Topper Headon-en taldeak, eta Euskal Herrian izan zuen eragina ere sekulakoa izan zen.”Pasaiak” podcastaren laugarren denboraldia talde ingelesaren historiari errepasoa eginez hasi dugu.
Rubber Soul, Beatlesen iraultzaren hasiera
18 jun 2025, 5:00 · 58 min
1965 urte amaieran, Liverpooleko musikariek mundu guztia harritu zuten ”Rubber Soul” diskoan bildutako hamalau abestiekin. Banan-banan aztertu ditugu eta dituzten bertsio guztietatik esanguratsuena aukeratzen ahalegindu gara. Lennon zein McCartneyren kanten estilo bereziak ikusi ditugu eta, letretan, aukera berriak esploratzen dituen talde helduago baten aurrean gaudela erakutsiko digu Irantzu Karrerak.
Eric Clapton (II): Gitarraren azken heroia
4 jun 2025, 5:00 · 59 min
Chicagoko bluesaren eta Buddy Guy, Freddie King edota B.B. King moduko gitarristen ereduak sintetizatuz sortu zuen bere estiloa Eric Claptonek. “Pasaiak” podcastak musikariari eskaintzen dion bigarren atalean Irantzu Karrerak gogoratzen digun bezala, munduan izan den bigarren gitarristarik onena aukeratu zuen Rolling Stone aldizkariak, Jimi Hendrixen atzetik.
Eric Clapton (I): "Musika, sendatzaile bihurtu zen niretzat"
21 may 2025, 5:00 · 53 min
Eric Claptonen bizitza ez da arrosa kolorekoa izan. Adikzioak, tragedia eta nerbioetako gaitza; muturreko egoerei aurre egin behar izan die. Baina gorabehera horiek ez dute musikatik desbideratu eta historiako gitarristarik onena jotzen dute, Jimi Hendrixen ondoren.Irantzu Karrerak bi ataletan laburbilduko digu “Slowhand” ezizenez ezagutzen dugun musikariaren ibilbidea.
Mark Knopfler (II) : Gizon diskretua, sailetik aparteko gitarrista
7 may 2025, 5:00 · 53 min
1985ean, Dire Straitsen "Brothers in Arms" fenomeno globala bihurtu zen. Mark Knopfler zuten talde buru eta aurretik zein ondoren, bakarlari modura edota beste batzuekin elkarlanean argitaratu duen musikaren onena biltzen jarraitu du Irantzu Karrerak “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
Mark Knopfler (I): “Dire Straits-en musikak jende askoren bizitza aldatu zuen"
9 abr 2025, 5:00 · 52 min
Knopflerrek gitarra jotzeko garatu zuen estiloan zerikusi handia izan zuen bere jatorri apalak: hamabost urterekin, gurasoek esfortzu handia eginez bere lehen gitarra oparitu ziotenean ez zekiten anplifikadorerik gabe ez zebilenik, eta “Fingerpicking”, hau da, hatzekin jotzen hasi zen.
1985, Euskal Musikaren loraldia
26 mar 2025, 9:27 · 59 min
1985. urteak eman zuenarekin jarraituz, euskarazko musikari gainbegiratu dio Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Kantautore-mugimendutik eta euskal rock erradikalera, Itoiz edota Errobiren pop-rocketik pasatuz.
1985, musika urte aparta
12 mar 2025, 6:00 · 59 min
1985 “Live is Life”en uda izan zen; sorbalda handi eta neoi koloretsuen zoriontasunarekin lotzen dugu. Baina, benetan izan al zen halako euforiarik?Berrogei urte bete dituzten musikaren klasiko handiak errepasatzen jarraitu du Irantzu Karrerak, “Pasaiak” podcastaren atal honetan.
1985, nostalgia modan dago
26 feb 2025, 6:00 · 59 min
80ko hamarkadak utzi zizkigun kantak dira askotarikoenak, eklektikoenak, itsaskorrenak eta nabarmenenak.Garai hartako modaz pentsatzen duzunaz harago, musikan urte aparta izan zen 1985garrena Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogorarazi digun bezala.
The Beatles, “Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band”
12 feb 2025, 14:30 · 47 min
Musikaren mundua guztiz aldatu zen 1967ko ekainaren 1etik aurrera. Disko honekin, pop musikaren kontzeptua artearen mailara igotzea lortu zuten “The Beatles” taldekoek.“Pasaiak” podcastaren atal honetan, maila guztietan iraultzailea izan zen lan honi buruzko xehetasun guztiak emango ditu Irantzu Karrerak.
Powerpop, The Beatlesen oinordekoak eta Glam Rock taldeen ahaideak
18 dic 2024, 6:03 · 56 min
70eko hamarkadako asmakizuna da Powerpopa. 60ko hamarkadako musika faltan botatzen zuten talde gazteek sortu zuten, banda haien soinua norabide berrietara eramanez.
Sam Cooke, lehen bisionario afroamerikarra
4 dic 2024, 6:00 · 54 min
Sam Cooke (Mississippi, 1931-1964) soul musikaren abeslari garrantzitsuenetakoa izateaz gain, bere diskoetxea sortu zuen lehen konpositore eta enpresari beltza izan zen."A Change is Gonna Come", "Chain Gang" edota "What a Wonderful World"ren egilearen bilakaera sinestezina izan zen eta bere ibilbideak beti goranzko joera erakusten zuen. Hogeitahamairu urterekin tiroz hil zuten eta inoiz ez dugu jakingo zertara iritsi zitekeen, bainan itxura hartzen lagunduko digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.
Bruce Springsteen & The E Street Band: ''Rock makina'
20 nov 2024, 6:00 · 59 min
"Darkness on the Edge of Town" diskoa argitaratuta, eta ondoren Estatu Batuetan egin zuten 100 kontzertu baino gehiagoko birari esker, Bruce Springsteen eta bere taldearen bertsiorik onena ezagutu zen 1978an.Ondorengo urteetan argitara emandako "The River" (1980), "Nebraska" (1982) eta "Born in the USA" (1984) disko ezagunak ere aztertu ditu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastean New Jerseyko musikariari eskaini diogun bigarren atalean."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Bruce Springsteen: Indartsuek bakarrik irauten dute
6 nov 2024, 8:01 · 59 min
1984an argitara eman zuen "Born in the USA" diskoa izan zen Bruce Springsteen musikariaren ibilbidea katapultatu zuena. Rockandrollaren erdigunean jarri zuen eta bere belaunaldiaren ahotsa izatea lortu zuen. Baina, aurreko hamarkadan, Asbury Parkeko lokaletan hasten da The Bossen historia."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Toots & The Maytals, Reggae musikaren arima
19 jun 2024, 12:55 · 36 min
"Reggae Got Soul" izan zen The Maytals taldearen hit bat, eta Toots Hibbert abeslariak inork baino hobeto frogatu zuen. Pioneroa izan zen.2020an zendu zen COVIDaren ondorioz talde asko inspiratu eta belaunaldi askori eragin ondoren, eta bere ondarea aztertu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Carole King (II) , hain indartsua, hain gertukoa eta freskoa
5 jun 2024, 5:00 · 57 min
Carole Kingen ibilbidea aztertzen jarraituko dugu Estatu Batuetako musikari erraldoi honi eskainitako bigarren atalean.Musikariari eskainitako lehen atalean esan bezala, kanta asko eta oso sonatuak egin dituen konpositorea da. "Tapestry" diskoarekin jo zuen goia 1971an. Mugarria izan zen konpositoreak bere musika interpretatzea. Kantuan hasi zenean azaleratu zen haren indarra eta bere musikaren gertutasuna eta aire freskoa."Pasaiak" podcastaren atal honetan, bere hiru abesti mitikoenak entzungo dituzu Irantzu Karreraren azalpenekin: "You Make me Feel Like a Natural Woman", "Will You Love me Tomorrow" eta "You've Got a Friend"."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Who, zuzeneko talderik onena
22 may 2024, 8:02 · 59 min
The Who talde ingelesa 1964an sortu zen Londresen. Roger Daltrey abeslari nagusiak, Pete Townshend gitarristak, John Entwistle bajistak gehi Keith Moon bateria-jotzaileak osatu zuten eta rockaren historian inoiz izan den talde garrantzitsuenetakoa da."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Carole King (I) , Pop musikaren kristalezko sabaia hautsi zuen
8 may 2024, 7:30 · 50 min
Kristalezko horma musikaren munduan hausten aitzinzdarietakoa izan zen Carole King konpositore, pianojole eta abeslari estatubatuarra. Bere ibilbidean zehar idatzi zituen abestietatik ehun, arrakasta zerrendetan sartu dira."Pasaiak" podcastaren atal honetan bere ibilbide oparoa bildu du Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Ramones, 50 urte lehen kontzertua eman zutenetik
24 abr 2024, 10:28 · 41 min
1974ko martxoaren 30ean, punk talde historikoa lagunen aurrean aurkeztu zen Manhattango Performance Studioetan. "Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu digu Irantzu Karrerak The Ramonesen ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
“Waterloo”-k 50 urte bete ditu distirarik galdu gabe
10 abr 2024, 8:12 · 51 min
1974eko apirilaren 6an, Eurovisionen, Suedia musikaren mapan ezarri zuen ABBAk "Waterloo"ren garaipenari esker."Pasaiak" podcastaren atal honetan Suediako talderik garrantzitsuenaren urte luzeko ibilbideaz ari da Irantzu Karrera."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Dinah Washington, Blues musikaren erregina
27 mar 2024, 8:43 · 58 min
Dinah Washington (1924 –1963) abeslari eta pianista estatubatuarra izan zen. Gospel, blues, jazz, rithm and blues nahiz pop musikan nabarmendu zenez, AEBko musikaren historian izan den abeslari moldakorrenetako bat izan zen."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Supremes: Arrakasta masiboa izan zuen lehen talde afroamerikarra
13 mar 2024, 10:20 · 31 min
Estatu Batuetako musika popularraren zerrendetan arrakasta handiena izan duen emakume-taldea izan zen The Supremes eta historia egin zuten ez bakarrik musikarekin baita zuten estiloa eta janzkerari esker ere.Irantzu Karrerak emango dizu haien berri, "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Britpop, 30 urte
28 feb 2024, 8:37 · 58 min
90eko hamarkada erdialdean Britainia Handitik zetozen banda batzuk pop mundua hankaz gora jarri zuten. Blur, Oasis edo Pulp moduko talde ezagunek Iparrameriketako 'grunge' eszenaren aurka laburra bezain interesgarria izan zen 'British' mugimendu bat sortu zuten.Irantzu Karrerak abestirik esanguratsuenak bildu ditu "Pasaiak" podkastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Edith Piaf: Bizitza ez denean arrosa kolorekoa
24 ene 2024, 8:19 · 50 min
"Kantatuko ez banu, nere buruaz beste egingo nuke" esan zuen behin XX. mendeko abeslari frantses famatuenak. "La Vie en Rose" abestiaren egileak ez zuen zorte handirik izan arlo pertsonalean eta musikan bilatu zuen babeslekua. Bere abestiak dozenaka telesail eta filmetan erabili dira, eta egunero entzuten dira, modu batera edo bestera."Pasaiak" podcastaren atal honetan bildu dizkizu esanguratsuenak Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Wes Anderson (II), inoiz huts egiten ez duen soinu banda
10 ene 2024, 9:16 · 55 min
Zinegile estatubatuarraren katalogoan arakatzen jarraituko dugu eta bere gustu musikalek ez dutela mugarik baieztatuko dugu berriro. Izan ere, Wes Andersonen zinemari eskainitako "Pasaiak" podcastaren bigarren atal honetan, flamenkoa zein India, Brasil edota Japoniaraino eramango gaituzten doinuak ditugu. Errusia eta Alpeetako folklorea nagusitzen dira bestalde, bere pelikularik sonatuena den "The Grand Budapest Hotel" filmaren soinu bandan. Irantzu Karrerak azalduko dizu."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Wes Anderson (I), filmetan musika txertatzen maisua den zinegilea
27 dic 2023, 11:50 · 53 min
Wes Anderson (Houston, 1969). Zinemazaleek bere filmetan ager daitezken lekuak bilatzen dituzte munduan zehar.Estetika berezi eta ikusgarria sortu du eta bere filmografian ez da ezer halabeharrez gertatzen. Wes Anderson zine zuzendari estatubatuarraren gustu musikalak aztertuko ditu Irantzu Karrerak, "Pasaiak" podcastaren atal honetan eta hurrengoan. The Rolling Stonesetik The Clashera, The Kinksetik Francoise Hardyra."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Sinead O'Connor gogoratuz
13 dic 2023, 13:05 · 50 min
2023an itzalitako ahots miresgarrietako bat gogorazi nahi izan digu Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan.Sinead O'Connor (Dublin 1966-Londres 2023). Bere aingeru ahotsa, "skin" itxura eta bizitzako une eztabaidagarriekin Irlandako musikaririk eta ekintzailerik ezagunenetakoa.Izan zen alien zoragarri hura bezala gogoratuko dugu beti, ausarta, borrokalaria eta hauskorra."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The kinks, sei hamarkada dagoeneko
29 nov 2023, 11:21 · 53 min
1964an Londresen sortu zen, eta sei hamarkada baditu dagoeneko "Pasaiak" podcasataren atal hau eskaini diogun taldeak. The Kinksen hasierako abestiak Heavy Metala eta Rock Gogorraren aitzindari jotzen dira, batez ere "You Really Got Me", "All Day and All of the Night". Edonola ere, banda britainiarrik erangikorrenen artean finkatzeko bidean, nola doinu leunagoak sartzen joan ziren entzungo dugu.Eta, ezinbestean gogoratuko dugu inoiz idatzi den balada triste ederrenetako bat, "Days".Ray eta Dave Davies anaien banda aztertu du Irantzu Karrerak atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Beatles, Now and Then
14 nov 2023, 6:00 · 53 min
"Pasaiak" podcastaren atal berri honetan, The Beatlesen "Now and Then", azken azken "miraria", ezagutzera eman digu Irantzu Karrerak.Gainera, kantaz kanta aztertu du haien diskorik onena: "Revolver", musikari askoren oheburuko diskoa da eta inoiz egin den lanik erangikorrena askoren iritziz.Lehen bezala orain, The Beatles euren abestiekin, gure bizitzaren zati direla erakutsiko digu."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
The Bee Gees: Larunbat gaueko disko musikatik haratago
14 jun 2023, 5:00 · 58 min
Disko-musikaren erregeak izan ziren eta historiako talderik onenetakoa, besteak beste euren falsete ospetsuari esker."Massachusetts", "Words" edota "To Love Somebody", munduari bira eman zioten balada zerutiarrak ere idatzi zituzten eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan gogoratu digu Irantzu Karrerak Gibb anaien ibilbidea."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Irlandako rockaren pioneroak
24 may 2023, 5:00 · 55 min
Irlandako bizitzan, musikak pisu handia dauka, oso garrantzitsua da bertako kulturan eta 1998an, Ipar Irlandako Bake Akordioaren garaian kontzertu historikoa bultzatu eta gidatu zuen U2 taldeko Bonok.Data haren hogeitabostgarren urteurrenaren aitzakian, U2ren historia eta rockaren erreferente izan diren Irlandako beste talde eta bakarlari zenbaiti tarte egin die Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan. Van Morrison Them taldearekin, haserako Sinead O'Connor edota The Undertones, besteak beste."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Nick Lowe: Famarik gabeko ospea
10 may 2023, 5:00 · 59 min
Nick Lowe Erresuma batuan jaio zen aurreko mendearen erdialdean (Walton-on-Thames, 1949). Pop abestietako riff gogoangarriak eta koru itsaskorrak ez dira erraz sortzen eta horretan ez dago inor Nick Lowe baino hoberik. Berdin du onenaren zerrendetan agertzen ez bada edo eta Grammy-rik irabazten ez badu.Britainia Handiko musika-industrian 1960ko hamarkadaren bukaeratik aurrera nabarmendu den pertsonaia da. Abeslari, musikari, musikagile eta ekoizle ingelesa.Bere abestirik ezagunenak, "Cruel to Be Kind" bere hit sonatuena eta Elvis Costellok famatu egin zuen "What's So Funny 'Bout Peace, Love, and Understanding"Ekoizle modura 70eko hamarkadaren bukaerako "new wave" eta punkean eragin nabarmena izan zuen Lowek. Musika Britainarraren egilerik alai eta disdiratsuenetakoa da.Bere ibilbidearen onena bildu du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Johnny Cash: Beltzezko gizona
26 abr 2023, 5:00 · 55 min
Presidenteen nahiz presoen aurrean abestu zuen Johnny Cashek (Arkansas, 1932-2003) eta hainbat musikari ezagunek baino "hit" gehiago izan zituen. Bob Dylanen mailako artistengan eta hurrengo country, folk eta rock belaunaldietan izan zuen eragina; batzuek Gangsta raparen aurrekari ere jotzen dute.Estilo propioa zuen Cashek, konparaezina eta sailkaezina. "Pasaiak" podcastaren atala hasteko zergatik beti beltzez jazten zen azalduko digu Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
Emmylou Harris: ''Mundua handiagoa eta txikiagoa, baliotsuagoa eta ederragoa da bere abestiei esker''
11 abr 2023, 10:25 · 58 min
Emmylou Harris (Alabama, AEB, 1947). Willie Nelsonek behin esandakoa gogoratuz, asko gara Emmylou Harris abeslariarekin maitemindurikoak. "Besteek ez dute ezagutzen" gaineratu zuen countryman ospetsuak.Gutxik esan dezakete Gram Parsons, Bob Dylan eta Neil Youngekin grabatu izan dutela, eta "Pasaiak" podcastaren atal honetan artista eredugarri honen ibilbidea bildu digu Irantzu Karrerak."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
1982: Pop musikaren aro berria (II)
29 mar 2023, 5:00 · 58 min
1982. urtea "aldaketaren" urtea izan zen musikari dagokionean ere.Euskarri bat aurkeztu zen, CDa; joera berriak indartu ziren, tecnoa; eta gure testuinguruan hedabide berriak sortu ziren, hau da, Euskadi Irratia eta Euskal Telebista.Irantzu Karrerak playlista osatzen jarraitu du eta "Pasaiak" podcastean bildu du urte hartako onena. Ez galdu!"Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.
