EITB
SONA
“SONA” euskal musikari desberdinak ezagutzeko tokia eta Euskal Herriko mapa musikala osatzera datorren podcasta da. Bakarlari edo taldeen proposamen musikal, artistiko eta estetikoak ezagutuko ditugu zuzeneko emanaldi batekin batera. Era berean, beste euskal artista baten bertsioa egingo dute.Jokin Bereziartuak gidatzen du podcasta."SONA" podcasta ABAO Komunikazio Agentziak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
Actualizado: 2026-08-28
Enlaces relacionados
episodios
11. Hamarkadak ematen duen patxadaz
15 jul 2026, 5:00 · 40 min
Donostian egindako “Podcast Geltokia” jardunaldien baitan, Nøgen taldeak zuzeneko bideopodcast batean parte hartu zuen maiatzaren 29an. Tabakaleran grabatutako atalean, “Glastonbury” kanta jo zuten, eta bertsiorako Olaia Inziarteren “Zure Mina” eskaini zieten entzuleei. 10 urte bete ditu Nøgen taldeak, eta musikan izandako aldaketak izan dituzte hizpide Markel Idigorasek eta Ane Negueruelak. Musika urbanoaren jaiotza bizi izan dute, sare sozialen boom-a eta podcasten agerpena. Asko dute esateko.
10. Musikarekin bidea egiten
8 jul 2026, 5:00 · 41 min
Arbasoek ere musikarekiko zaletasuna zutela esan diote Olaia Inziarteri eta bera ere bidea egiten ari da. Elizetan sentitzen duen energia berezia aprobetxatu nahiko luke sorkuntzarako, baina, momentuz, bulkaden bidez konposatzea gustatzen zaio. Osasun mentala, euskañola, hego-zentrismoa zein makro kontzertuak hizpide izan ditu kantari oronoztarrak. Zuzenekoan, “Kasu maitia” abestia eskaini du, eta bertsiorako Tapia eta Leturiaren “Begi Nini Ñimiñoa” aukeratu du.
9. “Pop bizkaitarra” baina Gasteiztik
1 jul 2026, 5:00 · 36 min
Gasteizen hard rock, metal, punk edo rapa bogan badaude ere, Mirotz taldeak pop “bizkaitarra” egiten du. Markel eta Haritz Ibabe anaiek eta Julen Ziarrustak osatzen dute taldea, eta cumbiatik nahiz euskal rocketik edan dute. Aitortzen dute ez dutela ahots ona, baina zerbaiterako dago autotunea! Kontzertuetara goiz joaten ikasi behar izan dute eta ezinbestekoa: aurretik musean aritzea. Zuzenean jo dute “Urtarrilan” eta J Martinaren “Gazte baten ametsa” aukeratu dute bertsiorako.
8. Paretak botatzera datorren taldea
24 jun 2026, 10:00 · 28 min
Gurina bezalakoa da Silitia, eta, horregatik, euskal eszena gozatzera dator musika talde bizkaitarra. Gozotasunetik, “Lorearena” kantua eskaini diote Ibairen amari, eta bertsioaren tarterako, Sal del Coche taldearen “Herriko Plaza” kantua aukeratu dute. Pelukarik gabe, baina, estiloari eutsiz aritu dira “Sona” podcastean Ibai Silikato eta Xabi Barrutia.
7. Loratu den abeslaria
17 jun 2026, 5:00 · 36 min
Pertsona sentikorra da Julie Rouault eta bere kantatzeko eran argi geratu da hori. Duela 10 urte euskara ikasi zuen alzheimerra zuen amonarekin mintzatzeko era bakarra baitzen. Etxean txikitan entzundako doinuekin jolasean hasi eta “Eklore” izena duen diskoa kaleratu du uztariztarrak. Kabaretean ere abeslari, Baionako zezen plazan abestea du amets.
6. Abestira gero eta zailago iristea
10 jun 2026, 5:00 · 40 min
Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek Martxoren 3ko kontzertuaren harira gertatutakoa gogoratu du. "Herio" kantua jotzear zirela entzule baten mobila jotzen hasi eta une intimoa erabat zapuztu zen. Irrifar batekin gogoratu du une hura, baita gaztetxoa zela sortu zuten Akatu metal taldearen hasiera ere. Kantuetara iristea gero eta zailagoa zaiola ukatu gabe, "Hibernazioa" kantua jo du akustikoan, eta, bertsioan, Anariren "Aingura Hegodunak" Libe Garcia de Kortazar kidearekin batera.
5. Amari abesteko kemenarekin
3 jun 2026, 5:00 · 41 min
Hamar urterekin hasi zen rapeatzen, ondoren bertsolari, eta orain, rapero hutsa da Odei Barroso. “Goizegi hiltzeko” diskotik “Nun da Wally” kantua, eta amari idatzitako “Itsasoan laino dago” bertsio hunkigarria abestu du jendaurrean lehenengo aldiz. Rapa terapia ere bilakatu da eta idaztea pasioa da beretzat. Oñatin emandako kontzertu bat ezin ahaztu, Euskal Herrian rapari tokia egitea asko kostatu dela aitortu du. Musika industriatik at, inoizko prekarioen baina pozik bizi da.
4. Bedroom pop, bollerak
27 may 2026, 5:00 · 40 min
Etxeko logelan hasi zen dena, edo amonaren ganbaran? Taldeari izena jartzea ez zen zaila izan, biek Eire izena baitute. Desberdintzeko: Eire Maia, “Eirema” da, eta Eire Salegi “Eiresa”. iPad kid belaunaldikoak direla ukatu gabe, Punk-Oi! mugimendua desfasatua dagoela uste dute. Zuzenekoan, txakur bati eskainitako “Bow” kantua abestu dute, eta asko miresten duten Anariren “Piromania” bertsionatu dute.
3. Chill Mafiaren ondorengo Flako Fonki
20 may 2026, 5:00 · 36 min
Etapa berria hasten ari da Flako Fonki. Orain, Chill Mafiaren etapa ez luke errepikatuko, baina aitortzen du garai polita izan zela, epikoa. Lasai eta presiorik gabe ari da musika egiten, noizbait aterako duen diskoaren abestiak egiten. Argi du lan berria euskaraz izango dela, eta euskal kantutegi tradizionaletik edango duela. Chill Mafiaren garaian idatzitako “Atzerrian” abestia jo du Xabi Esparza eta Suneorekin eta bertsioaren tartean, “Amalau eriyotzena”, 1825eko true crime bertsoak abestu ditu.
2. Endika De Tena eta Markel Elortondo: Kaparrak, runba eta furgoneta
13 may 2026, 5:00 · 34 min
Kaparrak musika talde runbazaleak furgoneta erosi du. Hala ere, 9 lagunentzat tokia du, eta taldean 10 dira. Hazten ari dira, baina diote beraien helburua ez dela BEC-en kontzertuak ematea. Taldeko Endika eta Karapak sorterria duten Aretxabaletari buruz eta gaztetxeen sareak duen garrantziaz hitz egin dute. Baina ez dena serio hartu, txantxetan aritzea gustuko dutela argi geratu baita.
1. Bi ahizparen patua: berriro hastea
5 may 2026, 5:00 · 36 min
J Martinako Ane eta Kattalin Barcena ahizpak kantu berriak egiten ari dira, baina ibilbide berria lasai hartu nahi dute. Ahizpatasunari eskaini diote kantu berria eta elkarrizketan ere bien arteko lotura argi geratu da. Euskal Herriko proposamen berriez, feminismoaz, autozentsuraz edo musika elektronikoaz aritu dira. “Ahizpa bi” kantua aurkeztu dute podcastean, eta bestetik, Belakoren “Saguzarren kanta” bertsionatu dute.
