No Sin Mi Radio

EITB

Uhin Ultramoreak

Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga

    1 jul 2026, 5:00 · 26 min

    Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia izan zuten. Baina, batez ere, pestiziden kalteez ohartarazteko idatzi zuen liburuarekin lortu zuen oihartzuna: "Udaberri isila". Aurreko liburuekin alderatuta, honek salaketa argia egiten zuen, eta kontzientzia ekologista sendotzea eta araudiak zorroztea ekarri zuen. Nekazaritza industriala bultzatzen zuten jauntxoen haserrea ere piztu zuen. Hau esan zuten hari buruz, publikoki: “Emakume hain polita izanik, ezkongabe badago, seinale komunista dela”

  • 64. Hitz batean: klitoriaz

    17 jun 2026, 5:00 · 24 min

    Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura batzuen azpian ezkutatuta. Agerian dagoen zatiak botoi-itxura du, eta aluaren gainean kokatuta dago.Zer da klitoria? Zientziak gutxi eta berandu ikertu duen gaia da. Klitoriari buruz ikerketek zer erakusten duten eta orain arte zer ezkutatu duten “Uhin ultramoreak” podcastaren 64. atalaren aztergaia.

  • 63. Homeopatiaz, argi eta garbi

    3 jun 2026, 5:00 · 28 min

    Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino eraginkorragoak eta kalteak ere sor ditzakete. Eragin larria sortu dezake, zientifikoki eraginkorrak direla frogatuta daukaten terapiak baztertu eta haien ordez produktu homeopatikoak hartzea.Homeopatiaren printzipioak ere aztertu dituzte txostenean eta Europako beste herrialde batzuetako egoera ere azaldu dute. “Uhin ultramoreak” podcastaren 63. atalean, txostena sakon aztertu dugu, azpimarragarriena azaltzeko.

  • 62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak

    20 may 2026, 5:00 · 27 min

    Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial sortzailearen eztandak zerikusi zuzena du horretan, konputazio-ahalmen erraldoia behar baitu.Ondorioak ikusten ere hasi gara dagoeneko: akuifero batzuk agortu dira, zarata eta kutsadura handia sortzen dute, eta arrakala-soziala areagotzen. Bi aukera daude: etsipena eta fatalismoan murgildu, edo kritikoa izan. Adimen artifiziala benetan zertarako behar dugun planteatu, eta datu-base erraldoien alternatibak bilatu. “Uhin ultramoreak” erabilita bigarren aukerari heldu diogu atal honetan.

  • 61. Emakumetasunaren test genetikoa

    6 may 2026, 5:00 · 25 min

    Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe.Zehazki, Y kromosoman, eta soilik kromosoma horretan dagoen gene bat ote daukaten begiratuko dute emakumeen kategorian lehiatu nahi duten kirolarietan. Izan ere, biologikoki emakumeak XX eta gizonak XY direla erakutsi digute. Hortaz, kirolariari egingo zaion azterketan Y kromosoman bakarrik dagoen gene hori antzematen bada, pertsona hori biologikoki gizontzat hartzen da. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan tesi hori zalantzan jarri dugu. Zientifikoki ez du zentzurik test genetiko soil batean oinarrituta nor den emakumea eta nor ez bereizteaBestalde, nolako izotza da hobea edariak hozteko: trinkoa ala zuloduna?

  • 60. Espazioaren konkista

    22 abr 2026, 5:00 · 27 min

    Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten da, eta 2026an ere argi ikusi da, helburu zientifiko-teknologikoen gainetik zeudela Estatu Batuak ondo posizionatzea Txinarekiko lehian eta espazioaren konkista zilegiztatzea. Berdin, Lur planetan dauzkaten beste misio batzuk estaltzea. Disimulurik gabe aztertzen da gaia “Uhin ultramoreak” podcastean."Egunero ikasten da zerbait" sailean pomeloek botika batzuekin interakzionatzen dutela arrazoitzen da 60. atalean.

  • 59. Berriztagarriak bai, mesedez

    8 abr 2026, 5:00 · 26 min

    Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta ezinbestekoa dela desazkundea ere, hau da, kontsumoa ahalik eta gehien murriztea. Baina berriztagarriak aldaketa handia eragiten ari dira. Energia-iturri berriztagarrien onurak eta erronkak dira “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetako muina.Egia ala gezurra da intxaurra dela fruitu lehorrik onena garunaren funtzionamendurako? Hori ere argitu dugu.

  • 58. Kirola, hilekoa eta sexua

    25 mar 2026, 6:00 · 27 min

    Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek kezkak sortzen ditu batzuetan. Adibidez, emakume batzuek hilekoa galtzen dute, edo atzerapenak dituzte eta jarioa asko gutxitzen zaie. Hilekoaren zikloa errespetatzeko eta kirolarien osasuna zaintzeko, ezinbestekoa da menstruazioa kontuan izatea kirol-planifikazioan. Bestetik, zabalduta dago lehiatu aurretik sexua praktikatzeak errendimendua jaitsi egiten dela. Zientziak, ordea, ez du horren garbi.“Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan, lehen idazketa-sistemak aipatu ditugu. Pertsonak ia 40.000 urte abiatu zuten transmisio sistema modu hau.

  • 57. Zientziaren B aldea

    11 mar 2026, 6:00 · 26 min

    Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hutsuneak, akatsak eta alborapenak ditu, baita iruzur egiteko arriskua ere. Horren adibide dibertigarri eta esanguratsua zehazten da “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan. Argitalpen zientifikoen jokabide iruzurtia agerian geratu baita, txantxetako artikulu baten bidez.Bestalde, egia ala gezurra da salda beroa hartzea eraginkorra dela gripea eta halako gaitzak sendatzeko?

  • 56. Zer jan, hura izateko

    25 feb 2026, 6:00 · 25 min

    Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-bereizketan oinarrituta dagoenez, jateko kontuetan ere islatzen da.Adibidez: bi lagun daude, jatetxe bateko mahai batean; bata emakumea eta bestea gizona. Zerbitzariak txuleta eta entsalada daramatza mahaira, plater banatan. Zeinentzat da txuleta, eta zeinentzat entsalada? Ba horri buruz badaude azterketa zientifikoak. Ondorio nagusiak azaldu ditugu “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan!

  • 55. Adimen Artifizalaren sexismoa

    13 feb 2026, 6:00 · 29 min

    “Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian.Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia. Izan ere, AAko sistemak hedapen izugarria izan dute azken urteotan, baina hedapen hori ez da izan berdina denean: ikerketen arabera, neskek mutilak baino gutxiago erabiltzen dituzte AA bidezko tresnak. Garapenean ere, askoz gutxiago dira arlo horretan ari diren emakumeak, gizonak baino. Eta emaitzetan nabarmena da genero-alborapena. Genero-arrakala agerian jartzeaz gain, arazoa nola konpondu ere aztertu da atalean zehar.Laugarren denboraldian ere ohiko azpi sailak jorratuko dira atalez-atal.

  • 54. Ahizpatasuna zientzian

    25 jun 2025, 5:00 · 28 min

    Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin Ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak.Izan ere, oso eremu lehiakorra den arren, badira bestelako jokabideak eta balioak erakutsi dituzten zientzialariak. Haietako lau aukeratu dituzte: Marie Curie fisikaria eta Nobel sariduna, Poppy Northcutt ingeniaria eta aktibista feminista, Jocelyn Bell Barnell astrofisikaria eta Ben Barres neurozientzialari transa.“Egunero ikasten da zerbait” sekzioan, berriz, AAk diseinatutako Karmela autoa aurkeztu dute. Ez zaitu epel utziko!

  • 53. Txertoen negazionismoaren jatorria

    18 jun 2025, 5:00 · 25 min

    Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta.Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da. Teoria horren atzean ordea, 1998ko artikulu bat eta zientzialari baten jokabide iruzurtia dago. Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak garbi utzi nahi izan dute atal honetan, txertoek milioika bizitza salbatzen dituztela urtero.Zientzia fikziozkoak diruditen lentilla batzuk ere aipatu dituzte albisteen artean. Hain zuzen, haiei esker, argi infragorria ikus daiteke, baita begiak itxita ere!

  • 52. Tximinoek guk baino lehenago

    11 jun 2025, 5:00 · 26 min

    Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak azaldu dutenez, azkenaldian egin diren ikerketek zalantzan jartzen dute pertsonari egotzi izan zaion esklusibotasun hori. Hain zuzen, gure gertuko primateek, zehazki, txinpantzeak perkusio-jotzaile finak direla ikusi dute, eta ahozko komunikazio konplexua erabiltzen dutela elkarren artean, eta baita bonoboek ere.Bestalde, egia ote da zentral nuklearren tximinietatik ateratzen den ke zuria ez dela toxikoa, ur-lurruna baizik?

  • 51. Hilezkortasunaren ametsa

    4 jun 2025, 5:00 · 26 min

    Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak, ikuspegi zientifiko eta kritikoarekin.Beste kontu jakingarri asko ere azaldu dituzte. Adibidez, Estatu Batuetako multimilioidunek beren espermatozoideen arteko lasterketak egiten dituztela, ustez, osasun sexuala bultzatzeko asmoarekin.

  • 50. Otsoaren balioa

    28 may 2025, 5:00 · 24 min

    Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean.Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak otsoa berriro gure basoetan sartzea klima-aldaketari aurre egiteko neurri eraginkorra izan daitekeela arrazoitu dute. Kastoreak ere aipatu dituzte atal honetan, eta natura sistema konplexua eta integrala dela gogorarazi dute.Bide batez, egia ote da limoi-ura baraurik edateak gantza erretzen laguntzen duela?

  • 49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa”

    21 may 2025, 5:00 · 28 min

    Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz, zientziaren berezko ezaugarritzat hartzen dira objektibotasuna eta neutraltasuna ahaztuta.“Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan, ordea, tesi hori ezeztatzen duten hamaika adibide jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Horren atzean dagoen arrazoia patriarkatua da eta zientziak emakumeei buruz kontatutako gezur “zientifikoak” aletu dituzte.Horrez gain, egia ote da Marie Curiek erabili zituen koadernoak oraindik erradioaktiboak direla?

  • 48. Jevonsen paradoxa

    14 may 2025, 5:00 · 23 min

    Sistema baten eraginkortasuna handitzeak ez dakar kontsumoa jaistea, kontrakoa pentsa litekeen arren. Hori da Jevonsen paradoxa. Izan ere, ematen du prozesu baten efizientzia hobetzeak berekin ekarriko duela kontsumoa gutxitzea. Adimen artifizialeko sistema berriek ere hori agintzen dute. Gero, ordea, ez da hala gertatzen, alderantziz baizik: kontsumoa zabaltzen da, eta, azkenean, gehiago kontsumitzen da. Eta Jevonsen paradoxa hori ekarri dute argitara Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek “Uhin Ultramoreak” podcastaren atal honetan.Bide batez, zuk zer uste duzu: braillea irakur daiteke klitoriarekin?

  • 47. Miniaturazko laborategiak

    7 may 2025, 5:00 · 27 min

    Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu "Uhin Ultramoreak" podcasteko atal honetan.Bide batez, egia al da asuna hartzean, arnasari eusten badiozu, ez duela erretzen?

  • 46. Iraganean dena ez zen hobea

    30 abr 2025, 5:00 · 26 min

    Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu "Uhin Ultramorez", eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak zirela, mende batzuk geroago ere. Eta medikuntza? Batzuetan, kalte handiagoa egiten zuen medikuak, gaitzak berak baino.Denboraren kapsulan, BBC kateak duela 30 urte egindako iragarpen teknologikoak aztertu dituzte. Asmatu ote zuten?

  • 45. Bakardadea

    23 abr 2025, 5:00 · 27 min

    Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik sentitzen direnak, eta horrek ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak sortzen ditu. Bakardadearen eta osasunaren arteko erlazioa, gainera, bi noranzkoetakoa da. Gaiari heldu diote Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek, eta garbi diote: “Gera zaitez gurekin”.Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula”, “Egunero ikasten da zerbait”, eta mito zientifikoen baieztapen edo ezeztapenekin osatu dute atala.

  • 44. Komuneko ur salatariak

    16 abr 2025, 5:00 · 23 min

    Ur beltzak gutaz informazio asko ematen dute. Hain zuzen, droga-kontsumoari jarraipena egiteko balio dute komunetatik araztegietara eta erreketara joaten diren urek, baita gaixotasun batzuk detektatzeko ere populazio jakin batean. Ur salatarien bidea egin dute Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarragak "Uhin Ultramoreak"en atal honetan.

  • 43. Luzatu, murrizteko

    9 abr 2025, 5:00 · 27 min

    Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitze programatuaren ondorioz, azkar ordezkatzen ditugu produktu horiek, bertsio berriengatik. “Erabili eta bota” filosofia irauli, eta, horren ordez, “luzatu, murrizteko” leloa proposatzen dute: produktuen bizitza luzatzea, karbono-emisioak eta baliabideen ustiapena murrizteko.Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” bitxi batek, “Egunero ikasten da zerbait” sekzioak, eta mito zientifikoen baieztapen edo ezeztapenekin osatu dute atala.

  • 42. Eboluzioaren gaizki-ulertuak

    2 abr 2025, 5:00 · 24 min

    Teoria bat ez da iritzi edo uste bat, baizik eta gai bati buruz egindako hipotesiak, behaketak eta ikerketak bildu, eta sistemikoki azaltzen dituzten eredu fidagarrienak, zorrotzenak eta osoenak. Hori argi utzi nahi izan dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eboluzioaren teoria da teoria ezagunenetako bat, baina hari buruz uste oker asko daude zabalduta jendartean. "Uhin Ultramoreen" bidez argitu dituzte nagusiak.

  • 41. Sexu basatia

    26 mar 2025, 6:00 · 25 min

    Bada jendea sexu-praktika jakin batzuk antinaturaltzat jotzen dituena, hori diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranerek. Naturan begiratuz gero, ordea, argi dago sexu-praktikak askotarikoak direla. Hori bai, kontuan izan behar da gizakiok animaliak antropomorfizatzeko joera dugula (nolabait, pertsona gisa hartzeko joera), eta, egiaz, oraindik asko dago ikertzeko, jakiteko zer dagoen praktika horien atzean. Nolanahi ere, zenbait praktika deigarri eman dituzte argitara, "Uhin Ultramoreen" bidez.Albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” atalek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.

  • 40. Munduaren amaiera

    19 mar 2025, 6:00 · 20 min

    Mundua suntsitu dezaketen fenomenoak, bereziki, asteroideen talkak, unibertsoaren hedapen azeleratua eta eguzkiaren bilakaera aztertu dituzte Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Zenbateraino gaude arriskuan?Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da zerbait” atalek, eta mito zientifikoen baieztapenak edo ezeztatzeak osatzen dute atala.

  • 39. Ahizpa neandertalak

    12 mar 2025, 6:00 · 23 min

    Neandertalak, gure espezie gertukoena, aztertu dituzte "Uhin Ultramorez" Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Ikertzaileek hasieran uste zutena baino antzekoagoak dira gugandik, eta hainbat alderditan frogatu da hori, portaeran, objektuetan, kulturan… Gainera, haien geneak ditugu gure DNAn; beraz, nolabait, ez dira desagertu."Denboraren kapsulan" aztergai interesgarria atal honetan ere.

  • 38. Metal toxikoak tanpoietan

    5 mar 2025, 6:00 · 22 min

    Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin Ultramoreak” erabili nahi izan dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan gai hori aztertzeko. Gainera, ikertzaileek salatu dute ez dagoela berariazko araudirik, nahiz eta produktu horiek emakumearen gorputzean barneratzen diren eta ordu asko egoten diren mukosarekin kontaktuan.Denboraren kapsulak eta mito zientifikoek, besteak beste, osatzen dute atala.

  • 37. Musika jaialdiak eta ekosistema naturalen albokalteak

    26 feb 2025, 6:00 · 25 min

    Alamar jaialdiaren ondorioz, "La Hoya" izeneko albaitaritza zentro zientifikoko hainbat animalia hil egin ziren 2024ko udan. Musika jaialdi handien ondorioz, hondakinek, garraioak eta kontsumoak, albo-kalteak eragiten dituzte ekosistema naturaletan. "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek gaia aztertzeko.Hirugarren denboraldia abiatzeko, "Denboraren kapsula" sekzioa estreinatu dute. Garai batean etorkizun zientifikoa nola aurreikusi zuten, eta, egun, nola dagoen alderatu eta asmatu zuten ikusteko.

  • 36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan?

    29 may 2024, 5:00 · 31 min

    Esaerak dio "zer jan, hura izan". Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena. Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de Eribek.Izan ere, jaten dugunari buruzko kezka antzematen da, eta ez da harritzekoa elikagai-industriak eta gorputzen itxurarenak beren mesedetan jokatzen dutela ikusita. Ekonomia, ongizatea, eta, askotan, osasuna aintzat hartu gabe. Zalantzak argitzeko, entzun!Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.

  • 35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana

    15 may 2024, 5:00 · 30 min

    Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta desordenatua, Marteren neurriko objektu batek, Teiak edo Teak, Eguzkiaren inguruan zebilen Lur protoplanetaren aurka jo zuela. Hain zuzen ere, talka horretatik sortu zen gerora Lurra bilakatuko zen planeta.Haren orbitan geratu zen arroka eta material pila denborarekin trinkotu egin zen eta horrela sortu zen Ilargia. Ordutik aurrera Lurrak eta Ilargiak izan duten bilakaera azaldu dute atal honetan Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.

  • 34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua

    1 may 2024, 5:00 · 26 min

    Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen parte-hartzaileetan eragin nabarmena zuela konturatuta, botikaren jomuga aldatzea erabaki zuten, eta erabilera arrakastatsuagoa eman zioten: erekzio disfuntzioa tratatzera bideratu zuten. Baita asmatu ere!"Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, bigarren aukera izan duten botiken adibide gehiago jaso dituzte Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.

  • 33. Merkatua osasunaren kontra

    17 abr 2024, 5:00 · 32 min

    Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea herritarren osasunean eragiten dutenak, ekoizle handiek eta merkatuek herritarrengan eragiten duten presioarenak, adibidez.Gutxiago hitz egiten da baldintzatzaile komertzial horiez, baina industriaren presioa eta merkatuaren legeak ere osasunaren gaineko eragileak dira, askotan ezkutuan geratzen badira ere. Horiek atera dituzte argitara, beraz, "Uhin Ultramoreak" atal honetan, Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, adibide ezagunenetik hasita. Hala nola, tabakoa eta alkohola. Baina, jaioberrientzako formula-esnea eta diagnostiko psikiatrikoen iguruko eskuliburuen inguruan ere badago zer esana.

  • 32. Menopausiaren tabuaren kontra

    3 abr 2024, 5:00 · 28 min

    Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute emakumeen bizipenetan, emozionalki eta alderdi sozial eta kulturaletik ere bai. Eragin handiak dituen arren, askotan ezkutuan geratzen da: tabua da."Uhin Ultramoreak" alderdi horiei guztiei eta haien ondorioei begiratu diete Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek, estigma eta tabuak apurtuz.

  • 31. Mineral kritikoak

    20 mar 2024, 6:00 · 28 min

    Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen adina material erauzi dugu. Material kopuru handia behar da aurrera egiteko, eta leku gutxi batzuetan kokatzen dira mineralak. Nondik aterako ditugu?Arazoaren muina aztertu dute atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek.Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.

  • 30. Mina eta gabezia

    6 mar 2024, 5:55 · 27 min

    Inork ez du minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik. Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte; izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo adierazteko modua da, egoerari neurria hartzeko adierazgarria. Arazo horren jatorriaz eta ondorioez, eta minaren mekanismoez eta generoaren araberako desberdintasunez aritu dira "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana Galarraga Aiestaran.Bestalde, badakizu Marten Galdakao izeneko krater bat dagoela? Entzun ba atala!

  • 29. Sexu jazarpena zientzian

    21 feb 2024, 13:46 · 28 min

    Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa, batez ere arlo feminizatuetan. Horregatik, emakume jazartuek, salaketa jartzeko ohiko zailtasunez gain, ibilbide profesionalean ondorioak izateko beldurra ere izaten dute, jazarpena, normalean, bertikala izaten baita."Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan jazarpen mekanismo horiek azaleratu dituzte, kasu errealen bidez Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Zientziari lotutako albisteek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak ere badute lekua, podcastaren entzuleen ekarpenak bilduz.

  • 28. Plastikozenoa

    7 feb 2024, 6:00 · 29 min

    Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hondartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo pinportetatik abiatuta, plastikoek ozeanoetan sortzen dituzten arazoei buruz aritu nahi izan dutelako.Birziklatzeko bereizten dugun plastikoarekin zer gertatzen den azaldu dute, baita plastikoaren ekoizpenaren dimentsioa zenbaterainokoa den ere. Albiste zientifiko-teknologikoak aipatzeko ere hartu hartu dute tartea. Eta jakina, atal honetan ere ikasiko duzu zerbait.

  • 27. Ilargia zabortegi

    24 ene 2024, 6:00 · 29 min

    Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino gehiago. Horien artean, Apolo misioetan eskifaiak sortutako gorotzak eta gernua biltzen dituzten edukiontziak ere badaude. Eta golf-pilotak, argazkiak, ibilgailuak...Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek horien nondik norakoak kontatu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan, eta araudiaren beharra aldarrikatu dute.Horrez gain, Amazoniaren garrantziaz eta orgasmoaz ere hitz egin dute, besteak beste.

  • 26. Sinestesia, pertzepzio areagotua

    10 ene 2024, 6:00 · 28 min

    Imajinatu zerbait entzutean koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak.Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean, adibidez, soinuak entzumena, sinestesia duten pertsonengan oinarrizko zentzumena ez ezik, beste bat ere pizten du estimulu horrek berak. Alegia, entzumenaz gain, ikusmena ere bai, aipatu dugun adibidearekin jarraituz.Sinestesia deritzan pertzepzio-modu horren ezaugarriak aletu dituzte "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eta azalpen zientifikoak ez ezik, adibide esanguratsuak ere eman dituzte.Atala osatzeko, albiste zientifiko teknologikoak aipatu dituzte ohi bezala eta podcasataren jarraitzaileen ekarpenekin ikasi ere bai.