No Sin Mi Radio

EITB

Urratsa

Mindfulnes eta auto laguntzarako podcasta itxaropen eta baikortasun mezua zabaltzeko, osasuna modu integralean zaintzen ikasteko eta oreka emozionala berreskuratu eta mantentzeko.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 25. Udako urratsa

    12 jul 2022, 5:00 · 17 min

    Uda hemen da. Usaindu daiteke, sentitu daiteke, eta zoragarria da. Egun luzeak eta gau epelak. Uda festa da niretzat. Udak txikitako oroitzapen askorekin konektatzen nau, udalekuak, egun guztia umel sentitzea, izozkiak eta herriko festak. Urtaro guztiek dute euren xarma, baina uda onena da!Udako urratsa emanda amaituko dugu "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 24. Kausa efektua

    5 jul 2022, 6:00 · 16 min

    Unibertsoak zuretzat duena onartzera zabaltzen zarenean gauza izugarriak gerta daitezke. Probatu duzu inoiz? Nik ez dut kasualitateetan sinesten, kausalitateetan baizik. Kointzidentziak guk sortzen ditugu, ez datoz ezerezetik. Guk proiektatutakoaren emaitza dira. Bizitzak, askotan, magia momentu txikiak oparitzen dizkigu eta adi bagaude opari horiei bidea egiteko urratsak antzeman ditzakegu.Opariak, batzuetan, itxuraz desatseginak izan daitezke ordea. Gure misioa, desatsegina izan daitekeen arren, horiengandik ikastea eta etorri daitezkeen zantzuei adi egotea da. "Urratsa" podcastaren atalean landuko dugu egoera hori.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 23. Espresioa

    28 jun 2022, 6:00 · 15 min

    Motibaziorik ba al duzu goizero egunargia ikusteko? Nik askotan egin izan diot galdera hori nire buruari eta beti topatu izan dut erantzunen bat. Uskeria izanik ere, egunero esnatu eta jaikitzeko arrazoiak izan ditut eta hala da gaur egun ere. Tamalez kontrako aldartea geroz eta ohikoagoa da gure gizartean, geroz eta antsietate, neke, estres eta depresio kasu gehiago agertzen dira egunetik egunera.Espresioa, latinezko hitza da. Oinarrizko esanahia barrukoa ateratzea da, kanporatzea, aske ustea, ez-preso egitea. Depresioarekin gauza bera egiten saiatuko gara atal honetan. Gu preso egin ez gaitzan, hau askatzera emango dugu "Urratsa".Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 22. Artea

    21 jun 2022, 6:00 · 14 min

    Artea sorkuntza bezala ulertzen dut. Ezerezetik zerbait ateratzeko prozesua bezala ulertzen dut sorkuntza eta ateratako horrek nire barruan zerbait mugitzea edo sentiaraztea da artea. Hau izango litzateke arteaz dudan definizioa.Artea ez da estimatzen jakin behar, artea ulertzeko garaian adimenak ez du lekurik handiena hartu behar, baizik eta artea bizitzen jakin behar da. Horrela lortuko baitu bere eragina luzaroan mantentzea. Azken batean artea bizitza da.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 21. Esnatzeko urratsa

    14 jun 2022, 6:00 · 17 min

    Goiztiarra ala gautxoria zara? Noiz sentitzen duzu energia gehiago, egunean zehar ala gauez? Eta inspirazioa? Noiz etortzen zaizu, jaiki eta berehala edo gau ilunaren erdian?Ni goiztiarra naiz. Hobe funtzionatzen dut egun argiz, gauez baino. Nire gorputzak martxan jarraitu dezakeen arren, burua pixkanaka deskonektatzen hasten da eguzkia ezkutatu ahala. Iratzargailuak jo aurretik jaikitzen naiz askotan, gorputzaren erritmo naturala entzun eta deskantsu nahikoa jaso dudala antzematen dudanean.Bost minutu gehiago esanez, beste hogei minutu ohean botata gelditzea kirol nazionala da eta ez dut gezurrik esango igandeetan maindire azpian hogei minutu gehigarri horiek asko gozatzen ditudala esaten baudut. Horrexegatik, erabaki dut hogei minutu horiei podcast hau eskaintzea.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 20. Deseraikitzea

    7 jun 2022, 6:00 · 16 min

    Egun batean, sorpresa bat izan nuen. Neure buruari pertsona goxoa eta gertukoa naizela esaten hasi bainintzen. "Ni horrelakoa naiz" esatetik, "nik horrelakoa izan nahi dut" esaterako bidea abiatu nuen. Aldaketak bere prozesua behar du eta denbora eta esfortzua eskatzen du. Nik argi daukat nire esentzia mantenduko dudala deseraikitze bidaia honetan.Ez dut eredu batetik bestera pasa nahi, baizik eta orain arteko nire buruarekiko nuen irudi eta pentsamoldeaz distantzia hartu, eta hortik, oraindik zerk balio didan eta atzean zer utzi nahi dudan erabaki.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 19. Itxaropena

    31 may 2022, 6:00 · 15 min

    Batzuetan itxaropenari eustea bakarrik gelditzen zaigu, gainontzekoa gure eskuetatik kanpo dagoela onartuz. Zein askatzailea den kontrola uztea eta zelako bertigoa ematen duen aldi berean. Batzuetan itxaropena izatea arriskutsua ere izan daiteke: bere izpiekin itsutu gaitezke eta fantasia munduan galdu, gauzak gure erara ikusiz eta ez berez diren bezala.Nik ez dut itxaropena berehalaxe galtzen, tematia naiz berarekin eta eginahalak egiten ditut egunero itxaropen izpiren bat presente izateko. Azken finean, eguzki izpiak bezala, gu elikatzen eta betetzen gaituen emozioa da itxaropena eta berak ereindako fruituak jasotzean, bizitzaren ordenu naturalean sinisteko pausuak ematen ditugu.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 18. Maitemina

    24 may 2022, 6:00 · 15 min

    Ezagutzen ditudan sentsazioen artean onena, maiteminduta egotea dela esango nuke. Maitasunaren olatuak hartu nauen bakoitzean, mundua gelditu nahiko nukeela sentitu izan dut. Maite dudan izaki horrekin elkartzen naizen bakoitzean, denbora luzatu egin nahiko nuke. Eta bihotza betetzen zaidala sentitzen dut maitasuna jaso eta ematen dudanean. Izakien arteko energien lokarri ikusezin bat bezala ulertzen dut nik maitasuna. Lokarri horretatik tira egingo dugu atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 17. Barkamena

    17 may 2022, 6:00 · 13 min

    Barkatzea asko kostatzen zait. Noizbait nire buruari kale eginez gero, edo norbaitek niri huts eginez gero, esfortzua eta adorea eskatzen dit barkamena emateak. Denbora ematen hasten naiz, distantzia hartuz. Gero, balantza batean jartzen dut pertsona edo egoera horrek nire bizitzan duen garrantzia. Eta, azkenik, barkamena emateko beharra sentitzen badut, erresumina suntsitzen dut betiko. Atal honetan barkazioaren bide zidorretan barneratuko gara.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 16. Tenplua

    9 may 2022, 12:36 · 18 min

    Gaixotzen naizenean, gaixo sentitu aurreko beste edozein egun osasuntsuren nostalgiak hartzen nau. Zuri ere bai? Eta hau kuriosoa da, ni gaixo jaio bainintzen. Amaren sabeletik atera eta lehen aurkezpena gaixotasunak egin zidan. Hor ikasi nuen bizitzaren dualtasuna, heriotza eta bizitzaren arteko harremana.Gaixotasunak indartsu bilakatu nau. Hau ere kuriosoa da, ezta? Gaixotasun hura nire abiapuntua izan zen eta hala izan behar zuen, gaur egun naizena izatera iritsi ahal izateko. "Urratsa" podcastaren atal honetan, gure barreneko tenplura bidaia egin dugu, sortu gaituzten min eta malurak ezagutu eta sendatzera.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 15. Ertz zorrotzak

    3 may 2022, 5:14 · 16 min

    Ez da erraza haur edo gazte bati heriotzaz hitz egitea. Nire kasuan asko luzatu zen heriotzaz hitz egiteko momentuaren jolasa. Ezkutaketako jolas hartan mundu magiko bat sortu nuen eta ilusiozko burbuila batean sartu nintzen, ertz zorrotz batekin topo egin nuen arte. Egia zorrotz hark nire burbuila zulatu zuen eta inork egin ziezadaken oparirik ederrena egin zidan: egia; egia gordina.Bidaia hori egiten lagunduko dizugu "Urratsa" podcastaren atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 14. Zaren kutxa hori

    26 abr 2022, 5:25 · 16 min

    Ez dakit noiz hasi zitzaidan nire barrenera begiratzeko jakingura. Apur bat pentsatuta, esango nuke txikitatik hasi zitzaidala. Beti izan naiz oso fantasiatsua, eta unibertsoa, energiak eta magia zerbait naturala dira niretzat. Horietan sinisteak bide asko ireki dizkit, eta bake asko ere eman dit. Batzuk espirituala naizela esan dezakete, beste batzuk yogia, edo hippia. Nik ez diot nire buruari inolako etiketarik jartzen. Ikusi dudana eta sentitu dudana sinisten dut eta horrek balio dit. Azken finean, hori baita garrantzitsuena: balio dizun hori, bakea ematen dizun hori topatzea eta gozatzea.Zabaldu dezagun zaren kutxa hori, "Urratsa" podcastaren bigarren denboraldia abiatzeko!Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 13. Urtaro hobeetara urratsa

    5 dic 2021, 13:38 · 17 min

    Urtaro berrietara, goxoagoetara, egingo dugu "Urratsa" atal honetan. Etzan, begiak itxi eta lehenengo denboraldia itxiko dugu erlaxaziorako bidaia honekin. Berdin dio ekaitza, kazkabarra ala negu gorria bizi badituzu. Guk barrura begiratu eta lore sailak eta erreka bihurgunetsuak ekarriko ditugu mindfulnessaren boterearekin.Jantzi kaskoak eta entzun!Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 12. Urratsa ohera bidean

    28 nov 2021, 12:14 · 17 min

    Ohera sartzeko momentua beti izan dut gustuko. Bakea eta lasaitasuna eman izan dizkit oheratzeak. Nire etxeko babesa sumatzen dut oheratzean eta sentsazio hau oso atsegina egiten zait. Txikia nintzela, amak ipuinak irakurri ohi zizkidan. Askotan amak berak asmatutakoak izaten ziren, eta horiek ziren nire gustukoenak, gogoan geratu zaizkidanak. Etxeko txikiarekin batera etzan eta egin dezagun elkarrekin ametsetarako bidaia."Urratsa" oherako bidean emango dugu.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 11. Desiorako urratsa

    21 nov 2021, 13:15 · 20 min

    Desioak askatu egiten gaitu ala beharrak sortzen dizkigu? Beti izan dut zalantza kontzeptu honekin. Izan ere, txikitatik, desioa mugatzaile bezala ulertu dut. Desioa izateak ezin-ase sentsaziora eramaten gaituela ulertzen nuen. Zerbait desiratzeak, hura edukitzearen ideia dakar. Ez duzun zerbait jartzen dizu begi aurrean, buruan; eta lortzen ez duzun bitartean guztiz osaturik egongo ez zarenaren sentsazioa sortzen dizu."Urratsa" podcastaren atal honetako aztergaia du Naomi Mendizabalek.

  • 10. Beldurra uxatzeko urratsa

    14 nov 2021, 17:42 · 19 min

    Nire burua onartzeko beldur izan naiz; ez dut bide erraza egin. Txikitatik tratatu naute ezberdin. Iraganeko egoerak eta haiei lotutako pertsonak eta gatazkak gainditzeko lanketan ari naiz apurka, nire burua ezagutzen, barne gatazkak gainditzen. Nire jokabideak zalantzan jarriz azaleratzen zait benetako izaera. Barrura begiratzeak ikara sortzen du, itzalak ageri direlako; gordetako sentimendu eta emozioetan arakatzen delako. Baina beldurrari aurrez-aurre begiratzen diozunean, beldurra sentitzen duzunean, sortzen da argia, ikusten da bidea, azaltzen da askatasuna.Ni bidean jarri naiz, eta zu?Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 9. Onarpenerako urratsa

    8 nov 2021, 7:59 · 18 min

    Pentsatu hiru dohainetan. Erraza, ezta? Orain, zure hiru ahulgunetan. Zer moduz? Galdetzen didatenean, ausarta, indartsua eta leiala naizela erantzuten dut. Aldiz, hiru ahulguneak aipatzea kosta egiten zait huskeriak aitortzeko. Pentsatzen jarrita, ahulgune nagusia zalantzatia izatea eta bigarrena, inozoegia naizela. Oldartu ere erraz egiten naiz barrenak mugitzen zaizkidanean.Gure ahulguneak onartu eta dohainak indartzean, bizitza errazagoa da. Urratsa, gaur, kanpoaldetik barrura egingo dugu, dugun onena ateratzeko.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 8. Banaketarako urratsa, alde argitsutik

    29 oct 2021, 12:17 · 19 min

    Izan ditudan bikote harremanetan, gehiagotan utzi naute haiek ni, nik haiek baino. Izan ditudan lagun-taldeetako harremanetan, banaketa pixkanaka eman izan da; norberak bere bizitzako bidea hartuz, apurka urrunduz joan gara. Familiartean, aldiz, banaketa beste garai batean eman zen; nerabezaroan, nik neure bizitza egitea erabaki nuenean. Nire buruarekin banaketa ere sentitu izan dut batzuetan; arazoak izan ditudanean eta irtenbide errazetara jo dudanean, nire gorputzetik at sentitu izan naiz.Neure baitara itzultzen asmatu dut, bihotza apurtu zaidanean puskak jaso eta bihotz berri eta indartsuagoa eraikitzen, familiaren babesa eskertuz. Egoera onartzean datza, bizitzaren jario gisara.Banaketarako "Urratsa", alde argitsutik.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 7. Plazerrerako urratsa

    22 oct 2021, 11:24 · 22 min

    Hitz boteretsua da plazera. Oso egoera ezberdinetan erabili izan ohi dut. Egun neketsu baten ostean ohera sartzean sentitu dudana, aspaldiko lagun baten berri izateak sortzen didan plazera, ondo egindako lanak emandakoa, sexu sutsuaren plazera, prestatutako jakia ahoan dastatzearen plazera…Plazera sortzen didaten pertsona, momentu, edota gauzak ez dira betirako. Betirako izango balira, ez lidakete luzaroan plazerik emango. Esanahia galduko lukete, plazer izatetik ohiko zerbait izatera pasatuz. Plazera iragankorra da baina prezio bat du. Behin sentitu ostean joaten utzi beharreko prezioa, alegia. Plazeraren bidaia egingo dugu "Urratsean" atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 6. Estresari oasia sortzeko urratsa

    15 oct 2021, 11:47 · 22 min

    Zintzoa izateko, podcast hau prestatzeak estresa eragin didala aitortuko dut. Lagun batek estresa zer den galdetu dit eta gogoeta eginda, estresa itxaropen handiegiak sortzen didan sentsazioa dela erantzun diot. Saioetan onena eman nahiak, pentsamendu, emozio, jakintza eta bizipenak elkarbanatu nahiak estresa eragiten baitizkit.Estres puntu hori eramangarria zait. Ongi dakit ez naizela perfektua, ez ditudala beti erabaki onenak hartzen eta ez dudala beti arrazoia. Hori argi izateak estresari muga jartzen laguntzen dit. Akatsak agertuko dira, baina ez dute ez saioa, ez eta nire itxaropena zapuztuko.Estres egoeran murgilduta gaudenean bertara joan ahal izateko oasia sortuko dugu "Urratsa" podcastaren atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 5. Haserrea gainditzeko urratsa

    7 oct 2021, 15:30 · 23 min

    Niri haserreak ez dit inoiz ezer onik ekarri, eta zuri? Haserre egon naizenetan gaizki sentitu izan naiz; gosea joan zait, korapilo batek lotu dit eztarria eta tentsio asko nabaritu izan dut gorputz guztian. Dena beltz ikusten da, dena nire aurkako bihurtua, irtenbiderik gabe, eta zenbat eta gehiago pentsatu, geroz eta gehiago haserretzen zara. Haserre zaudenean, izan ere, betirako haserre biziko zarela dirudi. Baina azkenean pasa egiten da.Haserrea sortu dizunarekin adiskidetu zarelako, gertatu denari garrantzia kendu diozulako edota, besterik gabe, momentua pasa egin delako.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 4. Amatasunera urratsa

    1 oct 2021, 14:38 · 17 min

    Laugarren "Urratsa" amatasunaren ingurukoa da. Amatasuna ez da norberaren seme-alaben zainketaz arduratzea bakarrik, baizik eta zu eta zure ingurukoak zaintzea, maitatzea eta babestea. Amaren sabeleko berotasuna berriz bizitzeko aukera izan nuen duela urte batzuk. Nire amaren desio eta emozioak, nireak izango balira bezala sentitu nituen, eta nire amaren zorionak elikagaiak baino gehiago betetzen ninduen.Saio haietan konturatu nintzen zer garrantzitsua den adimen emozionalaz arduratzea. Zer garrantzitsua den zure ingurua eta zure burua zaintzea eta zer on egin diezaiokeen zure zorionak unibertsoari.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 3. Lo gabezia gainditzeko urratsa

    24 sept 2021, 12:50 · 27 min

    Gaurko atalean loa eta deskantsua landuko ditugu. Batzuetan siesta egiten dugu eta nekatuago jaikitzen gara. Bestetan, gaua iritsi, leher eginda sentitu eta lorik ezin hartu egoten gara. Bi kasu horiek oso ohikoak dira gure gizartean eta horiei irtenbidea emateko gaurko atalean jarraibide batzuk emango dizkizut loa hobeto hartzeko edota deskantsatuta esna zaitezen.Zailtasunak badituzu lo hartzeko, deskantsatzeko edo sarritan esnatzen bazara gauean zehar, hau da zure saioa.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 2. Dolua gainditzeko urratsa

    17 sept 2021, 7:39 · 17 min

    Denok ezagutu dugu inoiz. Denok gurutzatu gara harekin, edo sentitu dugu inguruan boladaren batean. Hala ere, oso gutxitan aipatzen dugu bere izena: heriotza. Nik ama galdu nuen gaztea nintzelarik eta gertaera horrek bi dolu eragin zizkidan. Lehenengoa, amaren heriotza ez onartzea izan zen. Urte batzuetan zehar barreneko sumendia lo mantentzea lortu banuen ere, egun batean dena lehertu zen. Bigarren dolua iritsi zitzaidan. Bizi izan ez nituen emozio eta sentipen denak onartu, ulertu eta bizitzea tokatu zitzaidan.Gaurko "Urratsa" horretara bideratuko dugu. Galdu dugun lagun, senide edo maiteak eragindako dolua gainditzera.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 1. Kirol proba prestatzeko urratsa

    10 sept 2021, 8:34 · 19 min

    Kirolak norbere mugak neurtzen ditu; esfortzua, nekea, eta izerdia. Ze gozoa den askotan, sentipen gazi hori ezpainetan!Hartu "Urratsa" beste entrenamendu bat bezala. Egunero zure kirolean entrenatzen duzun bezala, hartu tarte bat zure burua ere entrenatzeko. Zure kirol praktikan markarik onena lortzen saiatzen zaren bezala, saiatu urrats honetan ere eman dezakezun guztia eskaintzen. Zure gorputza eta burua batera entrenatuz lortuko baituzu zure onena ematea. Kirol proba prestatzeko "Urratsa" emango dugu atal honetan, Naomi Mendizabalekin batera.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.

  • 0. Urratsa podcasta abian

    10 sept 2021, 7:55 · 2 min

    Naomi Mendizabal dut izena eta pilates, yoga eta fitness irakaslea naiz Aian. Benetan maite dut nire ofizioa eta poz-pozik nago "Urratsa" mindfullness podcasta abian dagoelako. Atal bakoitzean urrats bat emango dugu geure barrenera. Urrats bat, bizi gaituen arrapaladatik ihes egiteko."Urratsa" astiro eta modu osoagoan bizitzen ikasteko. Dolua, haserrea, amatasuna, kirol proba baterako prestakuntza… Denok dauzkagu askatu beharreko korapiloak. Eta gu korapilo horiek askatzen saiatuko gara. Eman dezagun elkarrekin urratsa.