No Sin Mi Radio

EITB

Yoko Ona

"Yoko Ona" podcastean Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia (Belako) musikariek beren bizipenak eta anekdotak aztertzen dituzte, Ainhoa Vitoriak gidatuta. Musikak egin dizkien ekarpenak eta bizi izandako egoera eta pasadizoak modu atseginean aztertuz.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 4. Lotsa bat, norberarena. Labar, Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindorekin

    23 dic 2025, 6:00 · 1h 7m

    Iruñeako Laban eta jendaurrean burutu da “Yoko Ona” podcastaren 6. denboraldiko azken atala. Labar artista eta Naxker taldeko Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo izan dira gonbidatuak eta hizpideak, berriz, ugari eta sakonak. Lotsak emakumeen eta sexu edo genero disidenteen gorputzetan eragin duenaz, autoestimuaz, iruzurgilearen sindromeaz, gainkonpentsazioaz eta lotsa bandoz aldatzeaz aritu dira besteak beste. Gonbidatuak eta, jakina, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia. Ainhoa Vitoriak gidatu du solasaldia ohi bezala.

  • 3. Nerabe bat, norberarena. Maren eta Aissa Intxaustirekin

    16 dic 2025, 6:00 · 1h 6m

    Haur zirela igo ziren lehen aldiz taula gainera Maren musikaria eta Aissa Intxausti bertsolaria. Afizioa ofizio bihurtzeaz, emakume artisten infantilizazioaz, politikoki lerratzen ez diren artistez eta bertsoaren munduan feminismoak eragin duenaz aritu dira, bestak beste, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin.

  • 2. Egia bat, norberarena. Eider Rodriguez eta Kattalin Minerrekin

    9 dic 2025, 6:00 · 1h 6m

    Eider Rodriguez eta Kattalin Miner idazleak dira, baita egia zale amorratuak ere. Fikzioaz, auto-fikzioaz, errealitatea eta egiaren arteko aldeaz, gezurrak esateaz eta aura misteriotsua duten pertsonez aritu dira, besteak beste, "Yoko Ona" podcastaren atal honetan Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriarekin batera izan duten solasaldi animatuan.

  • 1. Gela bat, norberarena. Putas Amak eta Alai

    30 oct 2025, 6:00 · 53 min

    Virginia Woolfek bezala, sormenari zabaltzeko aukera emango duen gela propio bat aldarrikatuz abiatu du denboraldia “Yoko Ona” podcastak. Must +Pro topagunearen barruan elkartu dira seigarren denboraldia abiatzeko Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia, Ainhoa Vitoriak gidatzen duen podcastera eta beste hiru musikari emakumezko bildu dira solasaldira, Putas Amak taldeko Nahikari eta Lorea eta Alai, musikaria eta ekoizlea.Sortzeko leku fisiko eta mentala aldarrikatu dute aho batez, askotan falta izaten den aukera. Batez ere musikaria emakumezkoa denean.

  • 5. Sune eta Euskoprincess-ekin, Donostiako Kutxa Fundazioaren klubetik

    30 dic 2024, 11:39 · 1h 15m

    Bukatu da "Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia. Aretoz-areto ibili gara hiru hilabetez eta Donostiakoa izan da azken parada. Euskoprincess eta Sune gonbidatuak azken festarako.Elkarren artean zerikusirik ez duten artistak diruditen arren, komunean dituzten zenbait kontu aipatu ditugu atalean. Berria den zerbait egiten lehenetarikoak izan dira, musika herrikoia oinarri duten kantak konposatzen dituzte eta, askotan, nahi baino azalpen gehiago eman behar izan dituzte.Lehen aldiz, jasotzen duten hate-az, Omar Montesi buruz, spotify wrapped, eta, borobiltzeko, galdera aleatorioak. Jakina, beti bezala Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiarekin batera izan da solasaldia eta Ainhoa Vitoriak gidatuta.Gozatu!Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta.

  • 4. J Martina-ko Kattalin eta Ana Barcenarekin, Gasteizko Jimmy Jazz-etik

    9 dic 2024, 5:58 · 1h 11m

    "Jimmyn jendetza eta bihotza beteta". Esaldi honekin deskribatuko dugu "Yoko Ona"ren zuzenekoan Gasteizen bizi izandakoa.Etorkizunari buruz aritu ginen J Martina taldeko Ane eta Kattalin Barcenarekin eta ohikoak ere han ziren: Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria.Zahartzearen beldur gara? Nolako andreak izango gara? Musikalki zahartzearen kezkaz, presioaz eta etorkizuneko zaintza sistemaz ere hausnarketa sakonak egin dira. Bide batez, gure amonei omenaldia ere egin nahi izan diegu. Gora andreak!

  • 3. Ainhoa Marzol eta Judit Nedderman, Bartzelonako Euskal Etxetik

    27 nov 2024, 5:57 · 59 min

    Ei! "Yoko Ona" atzerrira ere iritsi da!Bartzelonan izan gara, Euskal Etxeak gonbidatuta. Kataluniako hiriburuan bizi den Ainhoa Marzol andoaindarra bildu zaigu taldera. Pop kulturaren jarraitzaile sutsua, romcomen fana eta interneten aditua. 30eko krisiari buruz aritu gara hitz eta pitz eta nahikoa terapeutikoa izan da guretzat momentu hori.Atala amaitzeko, eta Bartzelonako aukera aprobetxatuta, Judit Nedderman artista katalana gonbidatu dugu. Euskaraz eta katalanez kaleratu den "Artean" proiektuaz aritu zaigu. Diskoan, Olatz Salvadorrekin batera lan egin du.Eman klik eta gozatu!

  • 2. Olaia Inziarterekin, Bilboko La Riberatik

    11 nov 2024, 10:06 · 59 min

    "Yoko Ona"ren zuzeneko bigarren atala egitera Bilboko La Ribera tabernan elkartu gara jarraitzaileekin eta nolako harrera egin zenigun, Bilbo! Mila esker!Bigarren aldiz, gurean izan da Olaia Inziarte musikaria eta amaitzen ari den disko berriari buruzko zertzelada batzuk emateaz gain, euskal "me too" hipotetikoaz, publikoki gorputza jartzeaz eta pasioa lan bilakatzen denean sortzen zaizkigun kontraesanez solasean aritu dira, Olaia bera, Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitia Ainhoa Vitoriak gidatuta.Guk bezain beste goza ezazu atala!

  • 1. Izaro Andresekin, Iruñeko LABAtik

    28 oct 2024, 6:00 · 1h 1m

    "Yoko Ona"ren bosgarren denboraldia Iruñeko Labatik zuzenean eta jendez lepo abiatu dugu.Izaro Andres gonbidatu dugu lehen atalera eta proiektu berriei buruz galdetu diogu, noski. Txikitako kontuez ere aritu gara artistarekin batera, "Hanna Montana" eta "Grinch" filmaz, besteak beste. Eta lanbide frustratuez ere bai. Gaurkotasunarekin lotuta dauden gai serioagoak jorratzeko aukera ere izan da solasaldian zehar. Euskal musikaren eszenan, genero diskriminazioaren aurrean egin genezakeenaz edo dezaketenaz hausnartzeko tartea ere hartu nahi izan dute, Izarorekin batera, Olatz Salvadorrek eta Lore Nekane Billelabeitiak Ainhoa Vitoriak gidatuta.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta.

  • 7. Zuzenean Bilbo Rocketik

    25 mar 2024, 12:24 · 56 min

    "Yoko Ona" podcastak zuzeneko atala egin du Bilborocken 2024ko Martxoaren 8aren testuinguruan. Ohi bezala, Ainhoa Vitoriak Lore Nekane Billelabeitia eta Olatz Salvador izan ditu alboan baina gonbidatu bereziak ere izan dira atal berezi honetarako; Sara Zozaya eta Eire bikoa osatzen duten Eire Salegi eta Eire Maia, hain zuzen ere.Zuzeneko ekitaldiak musikak izan zuen protagonismoa aztergai bezala eta modu akustikoan. Laburpen honetan musikan aritzen diren emakumezkoen eskarmentutik, emakumea eta musika izan dituzten aztergaia. Zer pentsa emateko makina bat adibide izan dituzten ahotan.Ez galdu!

  • 6. Inozentziaz, Aiora Zulaika ''Pirritx''ekin

    21 feb 2024, 6:00 · 30 min

    Irribarretxo batekin amaitu nahi izan dugu denboraldia, Aiora Zulaika "Pirritx"ek ateratako irribarrearekin.Inozentziari buruz aritu gara pailazoarekin batera "Yoko Ona"ren atal honetan. Helduok baimentzen ote diogu gure buruari ondo pasatzea? Zein garrantzia du arteak hezkuntza sisteman? Horrez gain, haurren inozentziaz eta "Pirritx"en zapaten garrantziaz aritu ginen Aiorarekin.Andrea Aranburuk, bestalde, Uluka literatura podcasta aurkeztu digu, bi emakumek elkarlanean ekoiztutako proiektua.

  • 5. Abortua, Naroa Iturrirekin

    7 feb 2024, 6:00 · 30 min

    Oraindik ere tabu den gai bati heldu diogu "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Abortu eskubideaz aritu gara. Horretarako, gai konplexu eta delikatu honi buruz asko dakien aditu baten laguntza izan dugu. Naroa Iturri, Askabide sexu osasun klinikako Donostiako arduraduna da eta, egunero, artatu behar ditu euren haurdunaldia eten nahi duten emakumeak. Zein da prozedura? Zein legek babesten gaitu? Nola lagundu bere haurdunaldia eten nahi duen lagun edo senide bati? Zalantza guztiak argitu dizkigu.Bestalde, Nerea Mauleon ilustratzaile gasteiztarraren "Ene Eme" proiektua aurkeztu digu Andrea Aranburuk.

  • 4. Dietak, Maddi Etxeberriarekin

    22 ene 2024, 6:00 · 27 min

    "Yoko Ona" gure egonezinen egongela da, badakizu, eta atal honetan, egonezin eta buruhausteak ekartzen dizkigun gaia jarri dugu mahai gainean. Dieten munduan sartu gara bete-betean. Dismorfia, "Realfooding", "body positive" eta "body neutrality" terminoak aztertu ditugu Maddi Etxeberria nutrizionistarekin. Mirari dietei eta sare sozialen ardurari buruz galdetu diogu, baita edertasun kanonen eta begirada maskulinoaren presioari buruz ere.Horrez gain, Andrea Aranburuk Malen Pazos ilustratzailearen proiektua aurkeztu digu.

  • 3. Maddalen Iriarte, aginteaz

    8 ene 2024, 13:23 · 28 min

    Maddalen Iriarte politikari eta kazetaria gonbidatu dugu lidergoaz eta aginteaz hitz egitera. Emakumeenganako exijentziaz eta autoexijentziaz, espazioak hartzeaz, emakumeen itxurari ematen zaion gehiegizko garrantziaz eztabaidatu dugu. Baita, musikan, politikan eta kazetaritzan errepikatzen diren dinamiketaz ere. Bestalde, lidergo kolektiboaren aldeko apustua egin du Iriartek.Gainera, Andrea Aranbururen eskutik, Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarraren proiektua ezagutu dugu. Entzun eta gozatu!

  • 2. Queer teoria eta Drag mundua, Royal Flamboyance-kin

    27 dic 2023, 6:00 · 31 min

    Beñat Uribetxebarria a.k.a Royal Flamboyance dragaren eskutik, queer eta drag munduari buruzko masterclass bat jaso dugu "Yoko Ona" podcastaren atal honeran. Zure burua queer moduan identifikatzeaz, queer denboraz, drag munduak lehenesten duen kolektibotasunaz eta normatibotasunetik aldentzeko beharraz aritu gara.Andrea Aranburuk berriz, Perlatak, kuirpunk taldeak aurkeztu berri duen "Punkaren beste aldea" dokumentala ekarri digu mahai gainera. Jesusi Etxebarria punk musikari eta irakaslearen gaineko lana da. Arrasateko punk-oi-rock-hardcore eszena berari esker ere badela dio taldeak eta omenaldia egin nahi izan diote.

  • 1. Maria Jauregi, barkamenaz

    13 dic 2023, 6:00 · 27 min

    "Gure egonezinen egongela" bilakatu da "Yoko Ona" txokoa eta, aizue, eskerrak zuei. Denboraldi honetan ere, jende interesgarriz inguratu gara gai mardulen bueltan mintzatzeko. Denboraldiko lehen atalean barkamenari buruz aritu gara eta kontzeptu konplexu honetaz hitz egiteko, Maria Jauregi gonbidatu dugu. Barkatzeaz edota barkamena eskatzeaz, errua sentitzeaz eta elkarren arteko komunikazio faltaz aritu gara.Bestalde, "Bigira" proiektua ezagutu dugu, Itsaso Alcalde eta Matixa Oteizaren ilustrazio musikal sorta.

  • 8. Ana Goitia, lodifobiaz

    21 mar 2023, 9:07 · 39 min

    Ei! "Yoko Ona" podcastaren hirugarren denboraldiko azken atala duzu hau. Eta, azken atal honetan, lizentzia hartu dugu luzeago, nola edo hala denok zeharkatzen gaituen gai bat aztertzeko. Lodifobiaz aritu gara, gure burua onartzeaz, edertasun kanonek gugan duten pisuaz eta gutako batzuk sufritu izan duten biolentziaz.Gonbidatu izar batekin gainera. Ana Goitia kazetaria eta umoregilea gure sofan eseri da.Entzun harretaz!

  • 7. Maria Redondo, beldurraren kulturaz

    8 mar 2023, 6:00 · 27 min

    Kalea segurua al da zuretzat? Beldurrik sentitu al duzu emakume izateagatik? Jaso al dituzu begirada lizunak, hitz itsusiak kalean barrena? Galdera asko eta erantzun desatsegin gehiegi jaso ditugu "Yoko Ona"ren atal honetan. Maria Redondo aktorea gonbidatu dugu podcastera eta elkarrizketa terapeutikoa izan da denontzat.Andrea Aranburuk berriz, "Sastraka" ilustrazioak aurkeztu dizkigu, ahalduntzen lagunduko digun proiektua.

  • 6. Maialen Goirizelaia, irakaskuntzaz

    22 feb 2023, 6:00 · 30 min

    Hezkuntzari buruz, irakaskuntzaz aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Eta, noski, gai potoloa denez, aditu bat, irakasle bat behar genuen. EHUko irakaslea da Maialen Goirizelaia eta berarekin batera, besteak beste, ikasleekin motibazioa lantzeko moduaz, metodologiaz, edo eta arreta psikologo zerbitzuaz aritu gara. Gure ikasle garaiko anekdotak ere ez dira falta izan.Bestalde, Andrea Aranburuk bulimia eta anorexia gaixotasunak jorratzen dituen liburua ekarri digu: Leire Martin idazlearen "Yo también quise ser como Ana y Mia". Idazlearen testigantza jaso dugu.

  • 5. Karmele Gisasola, kirolaz

    8 feb 2023, 6:00 · 27 min

    Kirolaren munduan murgildu gara "Yoko Ona"ren bosgarren atalean. Horretarako, herri kiroletan erreferente bilakatzen ari den Karmele Gisasola gonbidatu dugu. Herri Kirolen munduak, gizonen mundua izaten jarraitzen du? Emakumeen arteko ahizpatasuna nabaritzen al du Karmelek? Sumatu al du erreferente faltarik? Gainerakoan bezala, buruko osasuna ere garrantzitsua da kiroletan eta bere esperientzia ere kontatu digu mallabitarrak.Bestalde, Andrea Aranburuk jarraitu beharreko podkast bat proposatu digu: "Kirolari gaittun". Maddi Garmendia eta Ane Urkirik, emakume kirolariei eskainitzen dieten elkarrizketa podcasta.

  • 4. Amaia Jackson, Ileaz

    25 ene 2023, 6:30 · 34 min

    Ileari buruz hitz egin dugu "Yoko Ona"ren atal honetan, ohikoek, Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia, eta Ainhoa Vitoriak ilea bereizgarri duen pertsona batekin. Amaia Jackson da bera. Zarauztarra da bera, irakaslea eta ziurrenera, "Beltza naiz" Fermin Muguruzaren dokumentalaren bidez ezagutu zenuena. Aitortzen du, "ile afroak asko markatu du nire bizitza" eta egun harrotasunez erakusten duen arren, bestelako garaiak ere bizi izan ditu. Ilearen azpian "pertsona bat" dagoela azpimarratu nahi izan digu eta baimenik eskatu gabe, ile mota hau ikutzen hasten denari, keinu hori egin aurretik bi aldiz pentsatzeko eskatu du. Eta jakina, baimena eskatzeko ilearen jabeari.Ile urdina, gorputzeko ileaz, depilazioaz, beronen diktaduraz eta alopeziaz ere hitz egin dute. Emakumeen kasuan, fokoa zorrotzagoa izaten baita.Andrea Aranburuk, Dom.Campistrom, Aldudeko artista grafikoa aurkeztu digu. Marrazkilari, feminista eta lesbiana esaldiaren bidez aurkezten du bere burua.Playri eman entzuteko!

  • 3. Leire Vargas, bakardadeaz

    11 ene 2023, 6:00 · 31 min

    "Yoko Ona"ren hirugarren denboraldiko hirugarren atalean "bakardadea" izan dugu hizpidea. Zer da zuretzat bakardadea? Barruraka egotea ala kanporaka egotea gustatzen zaizu? Bakardadean bizitzea, bakardadea zahartzaroan, bakardadea eta sormena… adar asko ditu gaiak eta denak jorratzen saiatu gara gonbidatu zoragarri batekin: Leire Vargas idazle eta bertsolaria etorri da gurera.Bestalde, Andrea Aranburuk "Dinagu" kolektiboaz hitz egin digu.

  • 2. Olaia Inziarte, harremanez

    27 dic 2022, 14:06 · 30 min

    Harremanak kudeatzea, zaintzea, eraikitzea... ez da lan erraza izaten. Gure neskek ba ote dute ohiturarik "maite zaitut" edo "miti zitit" esateko? Senideen arteko harremanez, harreman toxikoei buruz eta beste zenbait kontuez aritu gara "Yoko Ona"ren atal honetan. Gonbidatua ere luxuzkoa: Olaia Inziarte musikariarekin aritu gara solasean.Bestalde, Alaia Gaztelumendi artistaren lanak ezagutu ditugu, Andrearen eskutik.

  • 1. June Fernandez, kazetaritzaz

    14 dic 2022, 6:00 · 32 min

    Lore Nekane Billelabeitia, Olatz Salvador eta Ainhoa Vitoria hirukoaren konpainian izan dira Euskal Herriko emakume artista ugari. Hirugarren denboraldi honetako lehen atalean, June Fernandez kazetaria gonbidatu dugu. Kazetaritzaren egoeraz aritu gara, bat-batekotasunaren arriskuaz, hedabide txikiei eman beharreko babesari buruz eta kazetari lanak erritmo motelean jorratzeko beharraz.Denboraldi honetan ere, Andrea Aranburuk euskal emakume sortzaileen proiektuak ekarri dizkigu. Estraineko atalean, Ines Bermejoren lana ezagutu dugu.

  • 8. Izaro Andres, autoexijentziaz

    20 jun 2022, 6:00 · 34 min

    Bigarren denboraldiko azken atala da hau eta, despedida modura, Izaro Andres gonbidatu dugu "Yoko Ona" podcastera.Autoexijentziaz aritu zaigu musikaria. Terapian ikasitakoaz, arrakastaren aparrean inguruan (izan) dituen pertsona onetaz, autoestimuaren salmentaren tranpaz eta gure buruarekin bake tratatua egitearen beharraz hitz egin digu.Andrea Aranbururen atalean, "Islaviktorika" proiektu feminista ezagutu dugu.Bide batez, eskerrak eman bigarren denboraldi honetan izan diren gonbidatu guztiei. Zoragarriak zarete. Eta zuri, ikus-entzule, eskerrik asko gu aukeratzeagatik.

  • 7. Tarana Karim, dibertsitateaz

    14 jun 2022, 6:00 · 38 min

    Dibertsitateaz, arrazakeriaz, identitate berriak ezagutu eta eredu eta erreferente berriak eraikitzeko beharraz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan.Tarana Karim abokatu eta aktibistak hogei urte daramatza Euskal Herrian, diskriminazioaren kontra borrokatuz. Egunerokoan sufritzen duen bazterkeria azaldu digu.Andrea Aranburu ere gurekin izan da beste euskal emakume sortzaile baten berri emateko: "Borobilaren Ertzetik".

  • 6. Ylenia Baglietto, arrakastari buruz

    7 jun 2022, 5:04 · 26 min

    Zer da arrakasta? Zer da porrota? Zerk ematen digu zoriontasuna? Ospearekin loturik al dago poza? Sare sozialetako jarraitzaile kopuruen presioari buruz edota publikoaren onespenaz aritu gara "Yoko Ona" podcastaren atal honetan. Ylenia Baglietto aktorea izan dugu bidelagun.Horrez gain, Andrea Aranburuk eskuz eta zementuz egindako Dzemento piezak ekarri dizkigu.Aipamenak:· Candela Peña 2013ko Goya sarietan· "Acacias 38" Maitino

  • 5. Ines Osinaga, amatasuna edo amatasunei buruz

    30 may 2022, 8:46 · 34 min

    Amatasuna edo hobeto esanda, amatasuna(k) izan ditugu hizpide saio berri honetan. Ines Osinaga gonbidatu dugu bere esperientzia kontatzeko eta elkarrekin hausnartzeko. Besteak beste, amatasunaren erotikaz, amatasuna eta musikaren arteko harremanaz eta erreferentzialtasunaz aritu gara.Bestalde, Andrea Aranbururen eskutik, beste euskal emakume sortzaile baten proiektua ezagutu dugu: Larrubixik.Aipamenak:- Alaine Agirre: "Karena"- Katixa Agirre: "Amek ez dute"- Maria Llopis: "Maternidades subversivas"- Uxue Alberdi: "Erditze baten kronika"

  • 4. Aitziber Garmendia: Adinaren zama

    24 may 2022, 6:00 · 31 min

    Inoiz sentitu zara gazteegi? Eta zaharregi? Askotan, adina zama bilakatu daiteke eta emakumeon kasuan are gehiago.Gehiegitan, lanak izaten ditugu edertasun kanonek exijitzen diguten gaztetasuna mantentzen edo lortzen; "fakeminista" sentitzeraino. Gaztaroan berriz, paternalismoaren hatzaparretatik ihesi gabiltza. Zama handi hau kentzen saiatu gara Aitziber Garmendiarekin batera eta uste dugu lortu dugula. Arinago sentitzen gara orain.Bestalde, Itxaso Bruñaren proiektu ezaguna ekarri digu Andrea Aranburuk. Hemendik aurrera, Euskal Herriko etxe eta txoko guztietan Titontziak nahi ditugu.Aipamenak:Anne Lukinek Hitzari egindako elkarrizketan: "Jendeak uste izaten du neska gazte bat ez dela erabakitzeko gai"Anne Lukin-en kantua: "Ay pequeña"

  • 3. Kattalin Barcena, ''J Martina'', prekarietateari buruz

    17 may 2022, 5:26 · 32 min

    Euskal musikaren panorama prekarioa da eta horixe aldarrikatzeko beharra sentitu dugu "Yoko Ona" podcastaren bigarren denboraldiko 3. atalean. Gure artisten lan baldintzez, disko bat ateratzeak suposatzen duen lanaz, publikoaren arduraz eta kulturarenganako dugun erantzukizunaz eztabaidatu dugu. Atal honetan, J martina taldeko Kattalin Barcenaren bisita izan dugu.Horrez gain, "Izan Inurri" ekimena ere ezagutu dugu. Minbiziari buruz hitz egiteko espazioak sortzen dituen ekimena da. Beraiek esan bezala, "kultura erabiliz, tabuen kutxan dauden gaiak azaleratu, normalizatu eta barne korapiloak askatu nahi dituzte".Aipamenak: @izaninurr

  • 2. Veronica Satrustegi ''Marigorri'', hilekoari buruz

    10 may 2022, 6:28 · 46 min

    Gure lehen aldiaz eta hilekoarekin dugun harremanaz aritu gara. Hilekoagatik sentitzen dugun minaz eta berau arintzeko erremedioez. Sare sozialek hilekoaren gainean dituzten neurri/arauez eta batez ere, gaiari buruz naturaltasunez hitz egiteko beharraz hitz egin nahi izan dugu. Horretarako, Veronica Satrustegi (@marigorri_) menstruazio hezitzaile eta kazetaria gonbidatu dugu gurera.Horrez gain, Andrea Aranbururen eskutik, Uxue Urzelai (@uurzelai) proiektua ezagutu dugu. Bere instagram kontuaren bitartez, oihalezko konpresak saltzen ditu.

  • 1. Zuriñe Hidalgo, ahizpatasunaz eta ahalduntzeaz

    3 may 2022, 6:00 · 38 min

    Zer da ahizpatasuna? Noiz sentitu duzue ahizpatasuna? Noiz ez duzue sentitu ahizpatasunik? Kolektibotasunaz, elkar babesaz, autoezagutzaz eta lanketa pertsonalaz aritu gara "Yoko Ona"ren bigarren denboraldiaren lehen atalean. Eta, hori guztia gonbidatu berezi batekin: Zuriñe Hidalgo gure sofan eseri da.Denboraldi berri honetan, euskal emakume sortzaileak gertutik jarraitzeko aukera ere izango dugu. Andrea Aranburuk Uxue Bereziartuaren "Berexiart" marka interesgarri eta beharrezkoa aurkeztu digu.Aipamenak:Ines Osinaga: "Nik ez dut nire ahizpekin lehiatu nahi, elkarri autoritatea eman baizik"https://www.pikaramagazine.com/2022/03/nik-ez-dut-nire-ahizpekin-lehiatu-nahi-elkarri-autoritatea-eman-baizik/Delaporte ft Belako – El Volcanhttps://www.youtube.com/watch?v=08ZBiHIvJA8Mauriziak ez dau inor hil proiektuahttps://www.instagram.com/p/Ca5MC_ANNOj/Aasari Bibang "No hay negros en el tibet" podkasteanhttps://www.instagram.com/p/CaudbUABPHW/"Sex Education" telesailean autobusaren eszena:https://www.youtube.com/watch?v=aDu_L6v9KTYPodkastak:@eskukada@kirolarigattun@uluka.podkastEuskal Sortzailea: Uxue Bereziartua

  • 14. Highlights: ''Emakume kirolari bezala ere oso identifikatuta sentitu naiz''

    15 dic 2021, 15:51 · 36 min

    "Yoko Ona"ren azken atala da hau; 14. eta bereziena. Izan ere, atal honetan, denboraldian zehar bizitako momenturik onenak bildu ditugu. Olatzek eta Lore Nekanek ere podcastari buruz hitz egin digute. Zer izan da "Yoko Ona" beraientzat?Bestalde, sorpresa txikiak jaso ditugu. "Yoko Onaren" ikus-entzule finak gonbidatu ditugu azken atalera: Ines Osinaga, Gartxot Unsain eta Ainhoa Tirapu ere "yokooner" bilakatu dira, aizu.Eskerrik asko denoi eta on egin!

  • 13. Gizonen mundua: ''Bai, gizonen munduan bizi gara eta frogak ditugu''

    9 dic 2021, 14:27 · 29 min

    James Brownek zioen "Its a mans mans world", eta arrazoirik ez zitzaion falta. Tamalez, oraindik, gizonen munduan bizi gara eta frogak dauzkagu. Futbol munduaz, eskolan irakatsitakoaz, egunerokotasunean gizonezko batzuk duten inpunitateaz, emakumezko musikariek kontzertuetan jasan beharreko jazarpenaz aritu gara, besteak beste.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".Aipamenak:12:30 In a world designed for men, we put girls first. – Plan International Norge

  • 12. Musak: Fede onez ala txarrez erabiltzen dira musak?

    2 dic 2021, 17:17 · 29 min

    Musa hitzaren konnotazio txarraz eta esanahia aldatzearen beharraz, emakumeen erreferentzialtasun (ez)az eta, noski, podcast hau inspiratu duen emakumeaz aritu gara "Yoko Ona"n.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:24:00 – Deforme Semanal podcasta (Radio Primavera Sound)25:30 - Miresmenaren testigu podcasta (Eitbpodkast)

  • 11. Nerabezaroa: Regetoia maite nuen baina etxean entzuteak lotsa ematen zidan

    26 nov 2021, 15:10 · 32 min

    Nerabezaroari kolore bat jarri beharko baliete beltza aukeratuko lukete. Garai konplikatua da nerabezaroa. Bere alde ilunak ditu, bai; baina baita alde argitsuak ere. Garai hartako musikaz, arropaz eta fustrazioez aritu gara. Hausnarketa interesgarriak jaso ditugu "Yoko Ona"ren 11. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamena:27:45 - 13 Reasons Why - Netflix

  • 10. Familia: ''Aitak erakutsi zidan feminismoa hitzaren esanahia''

    18 nov 2021, 13:25 · 30 min

    Txikitako anekdotak ekarri ditugu gogora atal honetan. Nolakoak ziren umetan Olatz eta Lore Nekane? Zer entzuten zuten gurasoen kotxean? Zein usainekin gogoratzen dute euren haurtzaroa? Familia kontuez eta heziketa feministaz aritu gara "Yoko Onaren" 10. kapituluan.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak

  • 9. Publikoa: "Kontu teknikoez galdetzeko taldeko mutilengana jotzen dute"

    11 nov 2021, 14:19 · 43 min

    Sarritan, publikoa eta artistaren arteko harremana gazi-gozoa izaten da. "Yoko Onaren" 9. atalean publikoaren arduraz, gehiegikeriez eta, noski, zaleen maitasunaz mintzatzeko aukera izan dugu. Artistaren eta ikus-entzulearen begiradak kontutan hartu ditugu, ohitura txarrak salatzeko eta anekdota ederrak biltzeko.Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna eman eta kezkak partekatzeko espazioa da "Yoko Ona"; Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatutakoa.Aipamenak:19:00: Lukiek - Katuen testamentue

  • 8. Buruko osasuna: ''Orokorrean okerrago gaudelako aipatzen da gehiago''

    3 nov 2021, 15:17 · 35 min

    Buruko osasuna izan da "Yoko Ona" podcastaren hizketa gaia Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoriaren solasaldian. Izan ere osasun mentalaz asko hitz egin da, ziurrenera, COVID-19aren ondorioz. Olatz psikologoa da ikasketaz eta terapia ere egin izan du. Bere ustez "orokorrean okerrago gaudelako" eman zaio gizartean leku gehiago buruko osasunari, "albora utzita" egon den gaia baita. Pandemian, gazteek ere nozitu dute buruko osasunari eman behar zaion garrantzia.Osasun publikoaz eta iruzurgilearen sindromeaz hizketan ihardun dira atal honetan.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podkasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona".

  • 7. Irudia (II): ''Sare sozialetan egotera derrigortuta gaude''

    28 oct 2021, 14:32 · 27 min

    Aurreko kapituluaren jarraipena dugu honako hau. Hilekoaren tabuaz, sare sozialek eragiten duten antsietateaz, Instagramen aurkitzen ditugun filtroez eta "atsegin dut" zaparradaren beharraz aritu gara.Musikarien bizipenak partekatzeko txokoa da "Yoko Ona" podcasta. Musika egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematen saiatuko gara. Kezkak partekatzeko espazioa ere izango da "Yoko Ona". Eta, hori guztia, lagunartean, modu askean. Olatz Salvador, Lore Nekane Billelabeitia eta Ainhoa Vitoria hirukoak osatzen du "Yoko Ona".Aipamenak:04:05 Black Mirror 3X01 - Netflix05:05 La Red Social – Netflix20:50 Ane Lindaneren "Feministas de mierda" – Pikara Magazine