No Sin Mi Radio

EITB

Zure ilunetan

“Zure ilunetan” kontakizun intimista eta aztoragarria da, iluntasun fisiko eta emozionalean murgiltzen den pertsona baten barruko ahotsaren bidaia. Antzerki kutsua du podcastak, atmosferikoa da eta sakoneko emozioak biltzen dituena. Protagonistaren pasarte mingarriak, ametsak eta iraganeko zaurietatik abiatuta egiaren bila dabilen pertsonaren barne borroka azaleratzen du. Ez da kontakizun lineala, eta istorio puzzlea biltzen du bost ataletan zehar.Xabin Fernandezek idatzitako gidoia du oinarrian. Gidoi honek irabazi du, hain zuzen ere, EITB Mediak Tabakalerarekin elkarlanean sustatzen duen Audiogile Berrien lehiaketako bigarren edizioa.

Actualizado: 2026-08-28

Enlaces relacionados

episodios

  • 5. Bideak

    22 dic 2025, 6:00 · 18 min

    Altzibar doktorearen azken grabaketak ezagutuko ditugu eta bere emaztearekiko maitasun istorioa, tragedia nola bilakatu den ulertuko dugu. Bitartean, ”Renata”ren mehatxua ia-ia gainean dute Mariak, Rafak eta Eiderrek. Ihes egitea beste irtenbiderik ez dago, nahiz eta Rafa oso ahul dagoen edozertarako.

  • 4. Berostegiko lagina

    15 dic 2025, 6:00 · 19 min

    Eiderrek eta Rafak Maria garbitzailearekin egin dute topo. Amoniakoaren laguntzaz aurrera egiten duten heinean kanpoan kaosa lehertu da. Jesusen dei bat jasoko du Eiderrek, kezkak areagotuko dizkiona. Edonola ere, taldeak ezkutaleku bat aurkitu behar du baina Rafa gero eta okerrago dago eta dena amildegiaren ertzera hurbiltzen da.

  • 3. Aspaldiko lagunak

    8 dic 2025, 6:00 · 19 min

    Eiderrek Karlos lankide ohiarekin topo egin du eta elkarrekin zaurituta dagoen Rafari laguntzera itzuli dira. “Renata” bakterioaren mehatxua gero eta gertuago dute. Eiderrek bere hainbat sekretu azaleratuko ditu. Kanpoan kaosa hedatzen den bitartean, hirurak iluntasunez beteriko dorrean barrena bizirik ateratzeko azken aukerari eusten saiatuko dira.

  • 2. Limoferrum Renata

    1 dic 2025, 6:00 · 19 min

    Igogailuan harrapatuta eta Antton desagertuta, Eider eta Rafa izuak mendean hartuko ditu. Soinu likatsu ezezagun batek mehatxua zabaltzen du gainera. Ihes egiteko borrokan Eiderrek bere sekretuak agerian uzten ditu: “Renata” izeneko bakterio kolonia arriskutsu bat dago eraikinean.

  • 1. Altzibar Doktorea

    24 nov 2025, 6:00 · 24 min

    1996ko irailaren 15 da. Ekaitzak gogor jo Donostia inguruan eta argindarra joan da kale askotan, ilunpetan utziz etxe eta enpresa ugari. Altzibar dorreko igogailu barruan atera ezinik geratu diren Eider, Rafa eta Antton berriketan hasi dira denbora pasatzeko norbait etorri bitartean. Euren bila etorriko dena beste zerbait izango dela susmatu gabe.

  • 0. Teaser “Zure ilunetan”, igogailuan harrapatuta

    20 nov 2025, 8:57 · 2 min

    "Zure ilunetan" soinu-fikzioa Donostiako Altzibar dorreko igogailuan harrapatuta geratu diren hiru lagunen kontakizun intimista eta aztoragarria da. Igogailuko atea ezin da ireki, izaki ezezagun batek eraso baitu eraikina. Hortik aurrera pasarte mingarri, amets, beldur eta iraganeko zaurietatik abiatuta, egia bilatzeko borroka pertsonalean murgilduko dira protagonistak.Xabin Fernandezek idatzi du bost ataleko soinu-fikzioa. Tabakalerak eta EITB Mediak elkarlanean antolatutako 2025eko Audiogile Berriak lehiaketako irabazlea izan da “Zure ilunetan”.